Eskola publikoko atezaina
Bizkaia
Saileko arduradunaren menpe egongo da. Haren eginkizunak izango dira eskola publikoaren zaintza, babesa eta mantentzea. Zehazki: Eskola publikoa ireki eta ixtea, eta hala dagokionean, erabilerarako prestatzea: argiak, berogailua, segurtasun‑aparatuak etab. piztu, erregulatu eta itzaltzea.
Eskola babestea, bereziki sarrerak eta irteerak zainduz. Eta, era berean, azpiegituren egoera era erabilera ona zaintzea.
Eskola mantendu eta kontserbatzeko lanak gauzatzea eta, hala badagokio, arkitekto teknikoari hautemandako edozein desbideratze, gorabehera edo arazo jakinaraztea.
Zerbitzu orokorretarako materiala erostea (gasolioa, garbiketarako materiala…) eta mantentze‑lan orokorrak egitea. Baita, hala badagokio, bulego teknikoaren bidez erosketa baimentzeko eskaera gauzatzea ere.
Inausketa‑lanak eta oro har eskolako lorategia mantentzea.
Lantresnen erabilera, mantentze eta kontserbazio egokia zaintzea.
Altzariak, tresnak, dokumentuak, etab. lekualdatzeko lanak gauzatzea.
Eskolako baratzea eta animaliak (oiloak eta untxiak) zaindu eta mantentzea.
Erretiratuen Etxearen gainean dauden kultur aretoetan berogailua mantendu eta kontrolatzea.
Bere gaitasun eta ahalmen profesionalekin bat etorriz eska dakizkiokeen beste zeregin batzuk.
Eskola‑graduatuaren titulua, LH I‑ekoa edo antzeko mailako titulazioa
2. Hizkuntz Eskakizuna
a) Europar Batasunaren estatu kideetako baten herritarra izatea, Europar Batasunak eginiko eta Espainiako estatuak berretsitako Itunen arabera langileen zirkulazio askea aplikatzen duen estatuetako baten herritarra izatea, edo Espainian legezko egoitza duen atzerritarra izatea, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuko (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena) 57. artikuluarekin bat etorriz.
b) Era berean, parte hartu ahalko dute Espainiako herritarren eta Europar Batasunaren beste estatu kideetakoen ezkontideek, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, baita haren ondorengoek eta ezkontideenek ere, halaber, zuzenbidez banatuta ez badaude, hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo nagusiagoak baina menpekotasunarekin.
c) Hamasei (16) urteak beteta izatea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez gainditzea.
d) Eskola‑graduatuaren titulua, LH I‑ekoa edo antzeko mailako titulazioa edukitzea.
e) Lanpostuaren berezko eginkizunak gauzatzeko gaitasun funtzionala izatea. Dagokionean, proposatutako hautagaiak alderdi hori egiaztatu beharko du.
f) Diziplina‑espediente batez edozein administrazio publiko edo autonomia erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ezta, ebazpen judizialaren arabera, enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere, funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko; edo langile lan‑kontratudunen kasuan, bereiziak edo desgaituak izan diren lanpostuaren antzeko eginkizunak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina‑zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
g) Enplegu publikora iristeko bestelako desgaikuntzarik edo bateraezintasunik tartean ez egotea, dagozkion lege‑xedapenek zehaztutako baldintzetan.
h) 2. hizkuntza‑eskakizuna edo horren baliokidea edukitzea, edo maila hori egiaztatzea hautaketa‑prozesuko dagozkion probak gaindituta.
i) B1 gidabaimena edukitzea.
Hautaketa‑prozesuan parte hartzeko eskabideak Lemoako Udaleko alkate‑udalburuari zuzenduko zaizkio, eta baldintza hauek bete beharko dira baztertuak ez izateko:
a) Hautagaiek jasota utzi beharko dute deialdiaren 4. oinarrian eskatutako baldintza guzti‑guztiak betetzen dituztela, eskabideak aurkezteko epearen amaiera aintzat hartuta beti.
b) Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
1. NANaren edo beste estatuetako hautagaien nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzeko agiriaren fotokopia.
2. Deialdian parte hartzeko eskatzen den tituluaren fotokopia.
3. Euskararen ezagutza justifikatzeko, 2. hizkuntza‑eskakizunaren edo euskarazko titulu baliokideen ziurtagirien kopia aurkeztu beharko da. Azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren (euskararen jakite‑maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena) 3.1 artikuluarekin bat etorriz, adierazitako titulu eta ziurtagiriak 2. hizkuntza‑eskakizunaren baliokide izango dira.
Eskatzen den hizkuntza‑eskakizuna edo maila altuagokoa duten hautagaiek onarpen‑eskabidean berariaz alegatuko dute hori, dagokion titulu edo ziurtagiria erantsita. Horren bidez, derrigorrezko probak egitetik salbuetsiko dira.
Interesa duten hautagai guztientzat, 2. hizkuntza‑eskakizuna egiaztatzeko ahoz nahiz idatzizko probak egingo dira; probak IVAPek xede horretarako adierazitako edozein lekutan egin ahal izango dira. Nolanahi ere, proben ondoriozko edozein lekualdatze, mantenu eta abarren gastuak hautagaiaren konturakoak izango dira.
4. Halaber, lehiaketa‑fasean baloratzeko merituen inguruko datuak jasota utzi beharko dituzte, behar bezala egiaztatuta. Lan‑esperientzia dagokion enpresak edo administrazioak eginiko ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da; bertan, kontratuaren iraupena eta eginiko lanak zehaztu beharko dira.
Eskabidearekin batera zehaztu edo egiaztatzen ez diren merituak ez dira baloratuko.
Eskabideak behar bezala beteta aurkeztuko dira Lemoako Udaleko Erregistro Orokorrean.
Horretarako, 20 egun naturaleko epea egongo da, hautaketa‑prozesua arautzeko oinarriak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Fotokopiak konpultsatuak izan behar dira.
Eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako formetako edozeinetan aurkeztu ahalko dira. Kasu horretan, dagokion funtzionarioak zigilatu eta data jarri beharko die, eskabideak aurkezteko epearen barruan; soilik horrela ulertuko da eskabideak Lemoako Udalaren Erregistro Orokorrean sartu direla Erregistroetan edo Correosen bulegoetan aurkeztu ziren egun berean.
Hauteman litezkeen egitezko okerrak edozein unetan zuzendu ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta. Ez dira egitezko okertzat joko eskabidean merituak ez alegatzea edo eskabidearekin batera merituak egiaztatzeko agiriak ez aurkeztea. Interesdunaren aldetik alderdi horri buruko omisioren bat hautematen bada, eskabideak aurkezteko epea amaitu arte zuzendu ahal izango du. Epea amaitu ondoren, ez da zuzenketarik onartuko. Hori guztia aurrerago euskararen ezagutzen egiaztapenari buruz esango denaren kalterik gabe.
GAITEGI OROKORRA
1. Espainiako 1978ko Konstituzioa. Oinarri Orokorrak.
2. Espainiarren funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
3. Euskadiko Autonomia Estatutua. Hasierako titulua.
4. Eusko Legebiltzarraren 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa, azaroaren 7ko 16/1997 Legeak aldatzen duena (1989/07/28ko eta 1997/11/18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). Funtzionario izaera lortzea eta galtzea.
5. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak.
6. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea, apirilaren 21eko 11/1999 Legeak aldatzen duena (1985/04/03ko eta 1999/04/22ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Dokumentuen sarrera‑eta irteera‑erregistroa. Agiriak aurkezteko baldintzak.
7. Alkatearen eta osoko bilkuraren ahalmenak.
8. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio‑prozeduretako interesdunak. Kontzeptua. Ordezkaritza. Pluraltasuna. Identifikazioa. Jarduteko gaitasuna.
9. Urriaren 1eko Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren 40/2015 Legea. Herritarren eskubideak.
10. Administrazio‑prozedura orokorraren faseak. Administrazioaren isiltasuna.
11. Administrazio‑prozeduraren baldintzak eta epeak. Zenbaketa. Epeak zabaltzea.
12. Jakinarazpena. Jakinarazpenak egitea.
GAITEGI ESPEZIFIKOA
1. Laneko Arriskuen Prebentzioa. Norbera babesteko ekipamenduak baloratzea, aukeratzeko eta erabiltzeko (Europako Batzordearen 1989ko azaroaren 30eko 89/656/CEE Zuzentaraua).
2. Laneko Arriskuen Prebentzioa. Igeltsaritza eta zimendatze lanetan kontuan hartu beharreko segurtasun‑irizpideak.
3. Igeltsaritzako tresnak eta lanabesak. Erabilera eta kontserbazioa. Oinarrizko jakintzak.
4. Elektrizitate‑lanak egiteko tresnak eta lanabesak. Erabilera eta kontserbazioa. Oinarrizko jakintzak.
5. Pintura‑lanak egiteko tresnak eta lanabesak. Erabilera eta kontserbazioa. Oinarrizko jakintzak.
6. Iturgintzarako tresnak eta lanabesak. Erabilera eta kontserbazioa. Oinarrizko jakintzak.
7. Zurgintzarako tresnak eta lanabesak. Erabilera eta kontserbazioa. Oinarrizko jakintzak.
8. Zuinketa eta trenkadak eraikitzea. Exekuzio‑ordena, erabili beharreko materialak.
9. Soldadura eta errementaritza.