Eskalako agente
Bizkaia
Batxilergoko titulua edo baliokidea, edogoi-mailako beste edozein
2. HE Derrigortasun-Data 2003/30/07
a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den beste estaturen bateko nazionalitatea edo nazionalitate espainiarra izatea, Europako
Erkidegoa eratzeko Itunean definituta dagoen moduan.
Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere Zuzenbidetik bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak Zuzenbidetik bananduta ez badaude, ondorengoak 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira eta beren kontura bizi badira (5/2015 LED, 57. artikulua).
b) Aurretiazko eskaera egitea.
c) Eskuratu nahi den eskalako edo kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
d) 18 urte izatea eta 38 urte beteta ez izatea; muga hori Euskal Autonomia Erkidegoko poliziakidegoetan egindako zerbitzuekin konpentsatu ahal izango da.
e) Gizonek 1,65 metroko gutxieneko garaiera izatea eta emakumeek 1,60 metrokoa.
f) Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, administrazio publiko baten zerbitzutik bananduta ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta edo etenda ez egotea, hargatik eragotzi gabe birgaitzearen onura aplikatzea, arau penalen eta administratiboen arabera.
g) Eskatzailearen deklarazioaren bidez, armak eramateko eta, hala badagokio, erabiltzeko konpromisoa hartzea.
h) Praktiketako funtzionario izendatua izan den egunean indarrean dagoen araudiaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasunen bat ez izatea.
i) Hutsegite larria edo oso larria egiteagatik Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoren batean edo Udaltzaingoaren Zerbitzuren batean sartzeko hautaketa-prozeduratik baztertua ez izatea, salbu eta haren preskripzio-epearen baliokidea den epe bat igaro bada, bazterketa
deklaratu zen egunetik zenbatzen hasita.
j) Diziplina-espedientearen bidez Administrazio Publikoetako edo Autonomia Erkidegoetako Erakunde Konstituzional edo Estatutarioetako edozein zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietara iristeko desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea.
k) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.
l) Eskatutako titulazioa izatea, edo titulazio hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Batxilergoko titulua edo baliokidea, edo goi-mailako beste edozein. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
m) Hautaketa-prozesuaren barruan plazari lotutako lanposturako eskatzen den hizkuntzaeskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketaprozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori betetzeko data dagokion hautaketa- prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.
n) Turismoetarako B motako gidabaimena izatea, deitutako plaza guztietarako eskabideak aurkezteko epearen azken egunean indarrean dagoena.
o) Deialdia egin duen Udalean ez izatea karrerako funtzionarioak, azpieskala edo kategoria bereko lan-kontratuko langile finkorik.
Administrazio Publikoen AdministrazioProzedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozeinlekutan ere aurkeztu ahal izango dira.