Egoitza elektronikoa

Erosketa teknikaria

2022/06/17 - 2022/07/04
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Arabako Kalkulu Gunea AB
Lehiaketa:
Erosketa teknikaria
Lanpostua:
Erosketa teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

• DPG-REN SOFTWARE INBENTARIOA MANTENTZEA ETA KONTROLATZEA.

• EROSKETEN KUDEAKETA

TI produktu guztien erosketetan aholku ematea eta haiek izapidetzea, kontuan hartuz sail egokiek (AFA, AKSA eta kideko erakundeak) eman dizkioten zehaztasunak edo laginak.

Erosketen espedientean jasotako elementuak xehatzea eta eskabidea egiteko behar diren ezaugarri teknikoak zehaztea.

Eskaintzak eskatzea eta haiek egiaztatzea.

Eskabideak eta haien jarraipena eta erreklamazioa egitea.

Jasotako materialaren harrera eta egiaztapena, eta inbentarioari eranstea. Lan hau era presentzialean egin behar da.

Software erosketak: Saltzaile/banatzaileen orriak aktibatu eta deskargatzea eta inbentarioari eranstea.

• KONPONKETEN ETA BERMEEN KUDEAKETA

• MANTENTZEAK ETA URTEKO HARPIDETZAK KUDEATZEA

Berrikustea eta mantentzeak sorrarazi zituzten beharrizanek irauten dutela egiaztatzea.

Mantentzeen informazioa balidatzea fabrikatzaileen webguneetan eta inbentarioa eguneratzea.

• BEHARREN TXOSTENAK ETA BALDINTZA TEKNIKOEN AGIRIAK EGITEA:

Beharren txostenak eta mantentzeen/urteko harpidetzen agiriak egitea.

TI ekipamenduaren beharren txostenak eta baldintza teknikoen agiriak egiten laguntzea.

• AFA-REN ZERBITZU OROKORREN ZUZENDARITZAN MIKROINFORMATIKA BATZORDEARI AHOLKU EMATEA.

• SOLASKIDE IZATEA KIDEKO ERAKUNDEETAN EROSKETEN ARDURA DUTEN PERTSONEKIN ETA ELZ/HELPDESK-EKIN.

• AKSA-REN MATERIALA DAUKATEN BILTEGI GUZTIEN ETA HAIEN KUDEAKETA-SISTEMAREN ARDURADUNA:

Biltegia kudeatzea

Gutxieneko stock-a kudeatzea

Titulazioa:
  • Informatikako lizentzia edo gradu baliokidea, EAZko ekonomia eta enpresa-zientzietako lizentzia edo gradu baliokideak.
  • Beste ingeniaritza batzuk, fisika edo matematika lizentziak edo gradu baliokideak, edo informatika arloko erosketekin loturiko gradu ikasketak edo baliokideak.
Hizkuntza eskakizuna:

Titulu ofizialaren bidez egiaztatu beharko da.

• Ez da egingo hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko azterketarik.

Honela balioetsiko da:B1: 0,5 puntu.B2: puntu 1.C1: 1,5 puntu.C2: 2 puntu.

• Titulu ofizial bi edo gehiago izanez gero, maila gorenekoa bakarrik balioetsiko da.

Beste baldintza batzuk:

A) Eskaera: Eskaera, I. eranskina eta II. eranskina betetzea, dokumentu horietan jasotzen diren eremu guztietan.

B) Nazionalitatea: Besteren konturako lanpostuetan langile lan kontratudun aritzeko indarrean den legediak ezartzen dituen betebehar guztiak betetzea. Atzerritarrei dagokienez, aintzat hartu behar da abenduaren 22ko 8/2000 Lege Organikoak (atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei buruzko eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoa aldatzen du) eskatzen dituen baimenak eduki behar dituztela.

C) Adina: Hamasei urte beteta edukitzea eta nahitaezko erretiroko gehieneko adina ez gainditzea.

D) Titulazioa: Oinarri espezifikoen hirugarren oinarrian adierazitako titulazioetako bat izatea edo hura jaulkitzeko eskubideak ordaindu izana.

E) Gaitasun funtzionala: Ez izatea dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen osasun arazorik, hargatik eragotzi gabe Minusbaliatuak Gizarteratzeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea.

F) Gaikuntza: Ez egotea epai bidez edo zerbitzuaren diziplina espedientearen bidez administrazio publikoetako edo sektore publikoko enpresetako edozeinetatik bereizia edo aldi batez lanpostutik kendua, eta ez egotea ezgaiturik funtzio publikoak betetzeko.

Aurretik adierazi diren baldintza guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako eduki behar dira beterik, eta aldi baterako lan kontratua egiten den unera arte betetzen jarraitu, salbu eta E apartatuan aipatzen dena, zeina AKSAk erabakitako Mediku Zerbitzuak ziurtatu beharko baitu kontratazio proposamena egin aurre-aurretik.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautagaiek posta elektronikoz 2022006@qualisconsultores.es helbidera bidali beharko dituzte oinarri orokorren 3.1) puntuan eskatzen diren agiriak (bidalitako mezuak 30 MB baino gehiago badu, mezu bat baino gehiago bidali beharko dira, onartutako muga gainditu gabe haietako batean ere).