Erizain Laguntzaile lanpostuko lan-poltsa
Bizkaia
Uztailaren 30eko Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko 126/2019 Dekretuaren 40.3. artikuluan zehaztutako titulu eta ziurtagiriak onartuko dira. Aipatu artikuluaren d) ataleko titulazioa izanez gero, horrez gain C2 azpitaldean sartzeko beharrezkoa den bigarren hezkuntzako gradua edo baliokidea ere aurkeztu beharko da
Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea
a) Nazionalitatea: Espainiako hiritartasuna izatea. Funtzionario sartzeko prozesuetan, Espainiako herritarrekin bezalaxe eta baldintza berdinetan honako hauek ere hartu ahal dute parte, botere publikoa baliatzen edo estatu edo administrazio publikoetako interes orokorren zaintzan zuzenean edo zeharka parte hartzen dutenek izan ezik:
— Europar Batasuneko Estatu Kideetako hiritarrak.
— Espainian erresidentzia legala duten atzerritarrak.
— Espainiarren ezkontideak eta Europar Batasuneko kide den estatuetako baten ezkontideak, ezkontidearen nazionalitatea edozein izanik ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude. Horrez gain, ezkontideen ondorengoei ere aplikatu beharko zaizkie, baita, zuzenbidez banatuta ez badaude, baldin eta hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.
— Europar Batasunetik izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraiki, atal honetako lehen paragrafoan zehaztutakoaren arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzea aplikagarri zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.
b) Gaitasuna: bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea.
c) Adina: hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
d) Gaikuntza: diziplina-espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzuetatik edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetatik baztertu ez izana, eta ebazpen judizial bidez lan edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia ez izatea, funtzionarioen kidegoan edo eskaletan sartzeko. Beste estatu bateko kide direnei dagokienez, gaitasunik gabe utzita edo antzeko egoeran ez egotea, ezta ere bere estatuan enplegu publikoan sartzea eragozten duen diziplina-zigorrik edo baliokiderik izatea.
e) Titulazioa: uztailaren 30eko Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko 126/2019 Dekretuaren 40.3. artikuluan zehaztutako titulu eta ziurtagiriak onartuko dira. Aipatu artikuluaren
d) ataleko titulazioa izanez gero, horrez gain C2 azpitaldean sartzeko beharrezkoa den bigarren hezkuntzako gradua edo baliokidea ere aurkeztu beharko da. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta eduki beharko dira. Ondorio horietarako, ez da nahikoa izango titulazioa eskuratzeko ikasketa-planak edo -probak gaindituak izatea, ezta hori egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa edukitzea ere. Egoera horietan daudenek, titulazioaren baldintza betetzeari dagokionez, titulua emateko eskubideak ordainduta izan beharko dituzte hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epearen barruan. Atzerrian lortutako tituluren bat aurkeztuz gero, titulu horren baliozkotzea edota homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria izan beharko da.
f) Euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea, euskararen ezagutza egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzeko indarrean dagoen araudiaren arabera, eta horiek Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzen dituenaren arabera.
g) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea, herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera; hala ere, kargu publikoan jardun edo jarduera pribatu bateraezina egiten dutenek ez dute aukera egiteko eragozpenik izango, aipatutako legezko arauetan adierazita dagoen bezala.
- Ondarroako Udaleko erregistroan edo aipatu 39/2015 Legearen 2.1. artikuluan aipatzen diren erakundeen gainerako erregistro elektronikoetan.
a. Ondarroako Udaleko erregistroan.
b. Posta-bulegoetan. Posta-bulegoetan aurkeztutako eskabideak bulego horietan entregatuko dira eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen, gutun-azal irekian, postako funtzionarioak data eta zigilua jar diezaien. Horrela bakarrik ulertuko da postetxean aurkeztu ziren egunean sartu zirela.
c. Espainiak atzerrian dituen diplomaziako ordezkaritzetan edo kontsuletxeetako bulegoetan.
d. Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan.
e. Indarrean dauden xedapenek ezartzen duten beste edozein lekutan