Eredu eta teknika matematikoak garatzeko Teknikari
Bizkaia
- Erroen, lurzoruen eta mikroorganismoen sistemen eredu matematikoak garatzea, ekuazio diferentzial ereduan.
- Ereduak ebazteko zenbakizko metodoak garatzea eta inplementatzea, elementu finituen metodoa edo desberdintasun finituen metodoa bezalako teknikak erabiliz.
- Root2Res partzuergoko biologoarekin elkarreraginean aritzea, ereduak simulatzeko azterketa-egoerak eta -kasuak identifikatzeko.
- Programak eta softwarea garatzea eta erabiltzea simulazioa gauzatzeko eta sustraien fenotipoek lurzoruaren propietateei nola eragiten dieten, ura eta lurzoruko mikrobioak barne iragartzeko.
Lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza zein ingeniaritza teknikoko titulua izatea ondorengo jakintzagaietan: Agronomia, Mendiak, Biologia Zientziak, Ingurumen Zientziak, Biokimika, Bioteknologia, Kimika, Farmazia, Albaitaritza eta Elikagaien Teknologia, Matematika, Fisika Ingeniaritza edo biozientziei lotutako beste diziplina batzuk
- Gutxienez, bi urteko esperientzia izatea deialdiren 3. Puntuan aipatutako bi eginkizunetan.
Behar bezala justifikatutako doktorego bekak lan-kontratutzat hartuko dira.
Gainontzeko bekei dagokionez, 18 hilabete bekadun egotea 12 hilabete kontratuarekin egotearen parekoa izango da.
Lanaldi partzialeko kontratuak bere lanaldiaren arabera kontutan izango dira.
Ez dira kontutan izango lanaldi oso bat bezala. - Ingelesa A.2. mailan izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da. Baldintza hau ere bete ahal izango da araututako prestakuntza akademikoa ingelesez egin dela egiaztatzen bada. Araututako prestakuntza akademikoa ingelesez egitea, ez da inola ere kontutan izango hizkuntza-meritu bezala.
- B motako gida baimena.
NEIKER Sozietate Publikoaren edozein zentrotan (ordutegia: 8:00etatik 14:00ak arte) edo posta ziurtatuz aurkez daitezke (ez dira onartuko e-postaren bidez bidalitako eskaerak), NEIKERen eskabide eredua (DBLO Eskaera 2021 Solicitud LOPD) (DOCX, 69 KB) aurkeztuz eta CV erantziz, berari dagozkion froga-agiriak gehituz: eskabidean adierazitako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko agiriak. Ez da balioetsiko eskabidean zehaztu eta egiaztatzen ez dena.
Lan esperientzia egiaztatzeko, enpresa zein administrazioak emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko dira. Bertan kontratuaren iraupena eta lanean betetako eginkizunak adierazi beharko dira. Esperientzia egiaztatzeko, lehengoaz gain, Lan Bizitzaren Agiria aurkeztea beharrezkoa izango da.