Eraldaketa digitaleko teknikaria
Bizkaia
• Zuzeneko arduradunarekin eta lankideekin batera, SMART SPRI Sailaren baitan, proiektu teknologiko berriak diseinatzea eta definitzea, SPRIren digitalizazioari lagundu eta bermatuko dutenak.
• SPRIko beste sailetako, Eusko Jaurlaritzako edo SPRI taldeko beste elkarte batzuekin harremana izatea, era horretan, teknologiari lotuta dituzten beharren analisia eta jarraipena egin ahal izateko.
• Garatu beharreko proiektu teknologikoen xehetasun funtzionalak eta teknikoak garatzea edo SMART SPRIko saileko konponbide teknologikoak garatzea.
• SMART SPRI sailean garatzen diren proiektu teknologikoen aurrerapenak eta emaitzak sistematikoki baliozkotzea.
• Digitalizazioaren esparruaren baitan, administrazioari zuzendutako joera berriak eta proiektu berritzaileak identifikatzea.
• SMART SPRIko sailean egindako proiektu teknologikoetan lortutako aurrerapenak erakusteko demoak egiten laguntzea arloko zuzeneko arduradunari edo zuzendariari, horiek Euskal Jaurlaritzako edo beste erakundeetako kideei erakutsi ahal izateko.
• SMART SPRIko proiektu teknologikoetan ezarritako konponbide digitalei lotutako prestakuntza eta laguntza teknikoa ematea, bai SPRIko lankideei, bai eta Eusko Jaurlaritzako eta SPRI Taldeko bestelako elkarteetako kideei ere.
• Eraldaketa Digitaleko esparruko zuzendaritzarekin eta goi-karguekin batera, EIKTko arloko ezagutzak eta teknologia sistematikoki txertatzeko ekintzak garatzea eta sustatzea euskal enpresetan, haien lehiakortasuna hobetzeko.
• SPRIk kudeatutako EEDE2025aren (Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia) baitan dauden diru-laguntzen programak eta laguntza- eta sustapen-tresnak kudeatzen laguntzea.
• Euskal enpresei 4.0 Industriari lotutako teknologien sustapenean lagunduko dieten dirulaguntzen eta zerbitzuen programak diseinatzen laguntzea.
• Sailean behar diren programen eta zerbitzuen kudeaketarako zerbitzuak kontratatzen laguntzea.
• Arloko edo saileko lan-programetan parte hartzea, sortzea eta esku hartzea.
• Bezeroaren gogobetetzeaz arduratzea, eta, kanpora begira, SPRIko irudi positiboa transmititzea.
• Informazioa ematea proiektuen aurrekontuak, kudeaketako adierazleak, kontratuak, elkarlaneko hitzarmenak eta kanpo-akordioak egiteko.
• Arloko teknikariei laguntza eta euskarria eskaintzea.
• SPRIko beste esparru batzuekin lan egitea EIKTetan espezializatutako pertsona bat behar dutenean.
• Ingeniaritza Industrialeko, Ingeniaritza Informatikoko, Telekomunikazioko Ingeniaritzako, Fisikako, Matematikako edo baliokideak diren unibertsitateko goi-mailako titulazioa.
• Kontuan izango da Datuen Analitikari edo Business Intellingenceeko esparruko master edo graduondokoa egin izana, bai eta arlo horren barne egindako espezializazio ikastaroak edo egiaztagiriak ere (Microsoft Data Analyst Associate DA-100, Tableau Certified Data Analyst, Data Science Professional Certificate motatakoak edo antzekoak).
• EAEko bi hizkuntza ofizialak menperatzea (euskara eta gaztelania)
• Ingelesa-maila: C1 ahozko eta idatzizko ulermena eta adierazpena.
Balioesteko baldintzak:
• Esperientzia enpresen kudeaketarako (ERP edo antzekoak) eta bezeroen harremanetarako (CRM) sistemak ezartzen.
• Euskal industria-ehunaren oinarrizko ezagutza, baita administrazio publikoek eskainitako laguntza-programei buruzkoa ere.