Eraldaketa digitaleko proiektuen teknikaria
Bizkaia
Bere jarduera idazkaritza orokorraren sailean garatuko du, erakundearen eraldaketa digitaleko taldearen partaide gisa. Saileko zuzendariak ezarritako jarraibideen arabera, parte hartzen duen proiektuetan agintzen zaizkion zereginak bete beharko ditu.
Zeregina betetzeak berekin dakar, garrantzi handiz, erakundeko beste sail batzuetako pertsonekin elkarreraginean aritzea, eta baita bezeroekin eta/edo hornitzaileekin ere. Horiekin guztiekin, jarduerak garatzera zuzendutako elkarlan eraginkorra lortu behar du. Bere eginkizun nagusiak honako hauek dira:
- Bezeroekin harremanak izatea, erabiltzaileek sozietatearen kudeaketa-tresnei lotuta egiten dituzten eskariak hartzea eta aztertzea.
- IT irtenbideak ezartzeko eta garatzeko proiektuen kudeaketa integrala (plangintza, baliabideen kudeaketa eta aurrekontua, arriskuen kudeaketa, eta bezeroarekin eta taldearekin kudeaketa egitea).
- Prestakuntza, ezagutzaren transferentzia eta aldaketaren kudeaketa.
- Tresnen erabiltzaileei laguntza eta akonpainamendua eskaintzea.
Unibertsitateko lizentziatura edo gradu baliokidea ingeniaritza informatikoan edo horren antzeko arlo batean (Ingeniaritza informatikoa – enpresako eraldaketa digitala / Antolakuntza industrialeko ingeniaritza / Kudeaketa-informatika / Sistemen informatika…).
- Gutxieneko B2 euskara eta ingelesa-mailan
Gutxienez 3 urteko esperientzia lotura esparruan, azken 5 urteetan eskuratua.
Honako alor hauetan izandako ezagutza eta/edo lan-esperientzia baloratuko dira:
• PMP ziurtapena.
• Microsoft Office 365en Maila Aurreratuko ezagutzak, batez ere Power BI.
• Microsoft Dynamics BC 365en Maila Aurreratuko ezagutzak.
• Esperientzia izatea merkatuko CMSak ezartzeko proiektuetan (Liferay, Drupal, etab.).
• Esperientzia izatea merkatuko CRMak ezartzeko proiektuetan (Active Campaign).
• Esperientzia izatea trebakuntza digitaleko proiektuetan eta ikaskuntza kudeatzeko sisteman (Moodle).
• Presentzia kudeatzeko sistemei buruzko ezagutzak (Woffu).
• Esperientzia izatea neurrirako garapen-proiektuetan (Angular, ASP, ASP.NET etab.).
- 6535 erreferentzia www.campo-ochandiano.com webgunearen bidez
- Ez dira aurrez aurre eskabideak jasoko.