Egoitza elektronikoa

Eraldaketa Digitala teknikaria

Spri - Enpresen Ganapenerako Euskal Agentzia
2024/03/26 - 2024/04/05
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
SPRI - Enpresen Ganapenerako Euskal Agentzia
Lehiaketa:
Eraldaketa Digitala teknikaria
Lanpostua:
Eraldaketa Digitala teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:
  • Zuzeneko arduradunarekin eta lankideekin batera, SMART & CYBER Sailaren baitan, proiektu teknologiko berriak diseinatzea eta definitzea, SPRIren digitalizazioari lagundu eta bermatuko dutenak.
  • SPRIko beste sailetako, Eusko Jaurlaritzako edo SPRI taldeko beste elkarte batzuekin harremana izatea, era horretan, teknologiari lotuta dituzten beharren analisia eta jarraipena egin ahal izateko.
  • Garatu beharreko proiektu teknologikoen xehetasun funtzionalak eta teknikoak garatzea edo SMART & CYBER saileko konponbide teknologikoak garatzea.
  • SMART & CYBER sailean garatzen diren proiektu teknologikoen aurrerapenak eta emaitzak sistematikoki baliozkotzea.
  • Digitalizazioaren esparruaren baitan, administrazioari zuzendutako joera berriak eta proiektu berritzaileak identifikatzea.
  • SMART & CYBER sailean egindako proiektu teknologikoetan lortutako aurrerapenak erakusteko demoak egiten laguntzea arloko zuzeneko arduradunari edo zuzendariari, horiek Euskal Jaurlaritzako edo beste erakundeetako kideei erakutsi ahal izateko.
  • SMART & CYBER proiektu teknologikoetan ezarritako konponbide digitalei lotutako prestakuntza eta laguntza teknikoa ematea, bai SPRIko lankideei, bai eta Eusko Jaurlaritzako eta SPRI Taldeko bestelako elkarteetako kideei ere.
  • Eraldaketa Digitaleko esparruko zuzendaritzarekin eta goi-karguekin batera, EIKTko arloko ezagutzak eta teknologia sistematikoki txertatzeko ekintzak garatzea eta sustatzea euskal enpresetan, haien lehiakortasuna hobetzeko.
  • SPRIk kudeatutako EEDE2025aren (Euskadi 2025 Eraldaketa Digitaleko Estrategia) baitan dauden diru-laguntzen programak eta laguntza- eta sustapen-tresnak kudeatzen laguntzea.
  • Euskal enpresei Smart Industry-ri lotutako teknologien sustapenean lagunduko dieten dirulaguntzen eta zerbitzuen programak diseinatzen laguntzea.
  • Sailean behar diren programen eta zerbitzuen kudeaketarako zerbitzuak kontratatzen laguntzea.
  • Arloko edo saileko lan-programetan parte hartzea, sortzea eta esku hartzea.
  • Bezeroaren gogobetetzeaz arduratzea, eta, kanpora begira, SPRIko irudi positiboa transmititzea.
  • Informazioa ematea proiektuen aurrekontuak, kudeaketako adierazleak, kontratuak, elkarlaneko hitzarmenak eta kanpo-akordioak egiteko.
  • Arloko teknikariei laguntza eta euskarria eskaintzea.
  • SPRIko beste esparru batzuekin lan egitea EIKTetan espezializatutako pertsona bat behar dutenean.
Titulazioa:

Ingeniaritza Industrialeko, Ingeniaritza Informatikoko, Telekomunikazioko Ingeniaritzako, Fisikako, Matematikako edo baliokideak diren unibertsitateko goi-mailako titulazioa.

Hizkuntza eskakizuna:

EAEko bi hizkuntzak menperatzea (euskara eta gaztelania).

Beste baldintza batzuk:

ESPERIENTZIA

  • 1 eta 4 urte arteko esperientzia Business Intelligence tresnak erabiltzen (Microsoft Power BI motakoak, Tableau, etab.) edo datuen analitika (R mota, Jupiter Notebooks, etab.).

BESTE ESKAKIZUN BATZUK

  • Malgutasuna, sormena eta talde-espiritua.
  • Tasatutako prozeduretan lan egiteko zorroztasuna eta gaitasuna.
  • Beren lan-esparruan hobekuntzak garatzeko ekimena.
  • Konfidentzialtasuna eta lan sistematikoa egiteko gaitasuna.
  • Antolaketarako trebetasun egokiak.
  • Ikuspegi zabala eta ikasteko gogoa.
  • Epe eta emaitzei begira lan egitea.
  • Kooperaziorakoak eta taldean lan egitekoak.

BALIOESTEKO BALDINTZAK:

  • Kontuan izango da Datuen Analitikari edo Business Intellingence-ko esparruko master edo graduondokoa egin izana, bai eta arlo horren barne egindako espezializazio ikastaroak edo egiaztagiriak ere (Microsoft Data Analyst Associate DA-100, Tableau Certified Data Analyst, Data Science Professional Certificate motatakoak edo antzekoak).
  • Proiektuen kudeaketari buruzko ezagutza, bai metodologiei dagokienez (SCRUM, Kanban, etab.), bai tresnen erabilerari dagokionez (JIRA, Asana, Trello, etab.).
  • Esperientzia sektore publikoko aholkularitza teknologikoan, datuen analitikaren eta Business Intelligence-aren esparruan.
  • Esperientzia enpresen kudeaketarako (ERP edo antzekoak) eta bezeroen harremanetarako (CRM) sistemak ezartzen.
  • Euskal industria-ehunaren oinarrizko ezagutza, baita administrazio publikoek eskainitako laguntza-programei buruzkoa ere.