Eraikin publikoetako mantentze-lanen Arduraduna
Bizkaia
Lanpostua dagoen zentroko azpiegiturak kudeatu, zaindu eta kontrolatzea. Lanpostua dagoen eraikin eta/edo instalazioetako matxurak konpondu eta kudeatzea. Lanpostua dagoen eraikin eta/edo instalazioetan higiene- eta osasungarritasun-baldintza egokiak daudela bermatzea. Lanpostua dagoen eraikin eta/edo instalazioetan funtzionamendu egokia bermatzea. Bezeroei arreta eta argibideak ematea. Oro har, lanpostuaren eginkizunei lotutako edozein zeregin.
Eskola-ziurtagiria edo horren baliokidea eduki beharko dute.
Euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero, izangaiek ziurtatu beharko dute badaukatela Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren B2a, horren baliokidea, goragoko mailako ziurtagiria edo ofizialki onartutako titulu baliokidea. Bestela, eskatutako maila egiaztatzeko deialdiko proba gainditu beharko dute.
Maiatzaren 20ko 2070/2019 Alkatetza Dekretu bidez onetsitako oinarri orokorretan ezarritako baldintzak betetzeaz gain, izangaiek eskola-ziurtagiria edo horren baliokidea eduki beharko dute.
Baliokidetza egiaztatzeko, izangaiek aurkeztu beharko dute administrazio eskudunak egindako ziurtagiria. Atzerrian eskuratutako tituluak dituztenek, berriz, egiaztatu beharko dute badaukatela dagokion baliokidetza, edo, bestela, homologazioa jasotzen duen egiaztagiria.
Horrez gain, adin txikikoekin harremana egongo den lanpostuetarako, izangaiek egiaztatu beharko dute ez dutela zigorrik jaso ez sexu-askatasun eta -ukigabetasun delituengatiko epai irmo bidez, ezta gizakien salerosketa delituengatiko epai irmo bidez ere.
Hala xedatzen du Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legeak.
— Euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna duen plaza bat eskuratu nahi izanez gero, izangaiek ziurtatu beharko dute badaukatela Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren B2a, horren baliokidea, goragoko mailako ziurtagiria edo ofizialki onartutako titulu baliokidea. Bestela, eskatutako maila egiaztatzeko deialdiko proba gainditu beharko dute.
Hautapen-prozesuan onartuak izateko eskabideen eredu normalizatuak HAZen eta www.basauri.eus webgunean daude. Alkatetzara zuzenduta egongo dira; eta aurkeztu beharko dira HAZen bertan (Kareaga Goikoa, 52), edo, bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan.
Zati orokorra
1. gaia.—1978ko Espainiako Konstituzioa: printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubideak eta betebeharrak (Konstituzioa: Atariko titulua eta I. titulua).
2. gaia.—Udal antolamendua (Espainiako Konstituzioa, 140. artikulua). Udal antolamendua (Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985eko Legea, 19. eta 20. artikuluak).
3. gaia.—3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoa. Legearen helburua. Aplikazio-eremua. Emakumeen eta gizonen arteko tratu-berdintasun printzipioa. Administrazio publikoen jardute-irizpideak (1., 2., 3. eta 51. artikuluak).
Zati espezifikoa
4. gaia.—Aritmetikako kultura orokorra: oinarrizko ezagutzak. Batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak. Ortografia. Gramatika. Kultura orokorra.
5. gaia- Pintura: ezagutza orokorrak. Pintatzeko tresnak eta produktuak erabiltzea.
6. gaia.—Igeltserotza: Eskuzko tresna eta lanabesak: erabiltzea, garbitzea, zaintzea eta mantentze-lanak egitea.
7. gaia.—Iturgintza: kontzeptu orokorrak. Iturgintzako lan nagusiak. Tresnen, lanabesen eta materialen tipologia, erabilera eta zaintza ezagutzea. Iturgintzako instalazioen mantentze-lanak (komunak, txorrotak, zisternak, sifoiak). Mantentze-lanak berotze-sistemetan (zirkuituak, betetzea eta airea kentzea. Berogailuak. Galdara-gelak, elementu garrantzitsuak).
8. gaia.—Elektrizitatea: kontzeptu orokorrak. Ikurren interpretazioa. Argiketarien oinarrizko tresnak ezagutzea, erabiltzea eta horietan mantentze-lanak egitea (bihurkinak, artaziak, aliketak eta beste lanabes batzuk). Kaxa elektrikoak eraikinetan (potentzia-kontrolaren etengailua, magnetotermikoak, diferentzialak). Soinu-zirkuituak (sakagailuak, txirrinak). Oinarrizko argiztatze-zirkuituak (etengailuak, kommutadoreak, lur-konexiodun eta lur-konexiorik gabeko entxufe-oinarriak, lanparak). Argi fluoreszenteen zirkuituak (pitzarazgailuak, erreaktantziak, lanpara fluoreszenteak). Zirkuitu bereziak (alarmak, larrialdi-argiak). Kanpoko argiak.
9. gaia.—Arotzeria: kontzeptu orokorrak. Arotzeriako oinarrizko lanak. Arotzen oinarrizko tresna eta lanabesak (mailuak, zerrak, trintxak, zulagailu elektrikoa, lixak, kolak eta beste tresna eta lanabes batzuk). Sarrien egin ohi diren mantentze- eta konponketa-lanak: (ateak eta leihoak doitzea). Sarrailak eta sarraila-zilindroak. Pertsianak: Motak, eta mantentze- eta konponketa-lanak.
10. gaia.—Egiturak muntatzea, oinarrizko mekanika orokorra. Tresnak, lanabesak eta eragiketa errazak. Eraikuntzako makineria txikia (sorgailuak, hormigoi-makinak, konpresoreak, erreminta elektrikoak) erabiltzea eta makineria horren oinarrizko zaintzak. Mekanikako oinarrizko tresnak (mailuak, bihurkinak, zenbait giltza, zerrak, zulagailu eramangarria eta beste batzuk) ezagutzea, erabiltzen jakitea eta horiei mantentze-lanak egitea. Sarrailagintzako oinarrizko eragiketak (ate eta leiho metalikoak doitzea, sarrailak eta sarraila-zilindroak, mantentze-lanak metalezko altzarietan).
11. gaia.—Laneko segurtasunari eta higieneari buruzko oinarrizko arauak. Makinak erabiltzeko, lan egiteko, kalean jarduteko eta lanen seinalizazioari lotutako oinarrizko segurtasun-neurriak ezagutzea. Suteen eta larrialdien aurreko prebentzio-neurriak eta jarduteko jarraibideak. Zamak garraiatzea. Segurtasuna eraikin publikoetan. Lehen sorospenak.
12. gaia.—Ekipamendu eta dotazio publikoen kokapena Basauri udalerrian.
13. gaia.—Laguntzaile-lanak. Bulegoko makinak erabiltzea eta oinarrizko mantentze-lanak: grapagailuak, fotokopiagailuak, inprimagailuak, eskanerrak, plastifikagailuak, multikopiagailuak, orriak josteko makinak, dokumentu-birringailuak, linea anitzeko telefonoak, proiektagailuak, soinu-sistemak, megafonia-sistemak.