Enpresa programa eta zerbitzuen zuzendaria
Bizkaia
Euskadiko Nazioartekotze-Agentzia, Basque Trade and Investment (BasqueTrade), Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze-agentzia da, eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen du euskal enpresaren esportazioak eta nazioartekotzea bultzatzeko, merkatu estrategikoetan posizionamendu-jarduerak bultzatzeko, merkataritza- eta ekoizpen-instalazioetan laguntza teknikoa emateko eta erakunde multilateralek finantzatutako proiektuetan laguntzeko.
Bestalde, aholkularitza ematen diegu Euskal Autonomia Erkidegoan inbertitu eta finkatu nahi duten atzerriko inbertitzaileei. Hautagaiak Agentziako Kontseilari Delegatuaren agindupean, BT&I-ren Enpresa Programa eta Zerbitzuen arloaren buru izango da, euskal enpresei eta ekosistemari ematen zaien zerbitzua bultzatzeko eta dinamizatzeko ildo estrategikoak zehaztuz; Euskadiren nazioartekotzea sustatzen duten eragileen ekosisteman lankidetzak sustatuz; enpresekiko eta sektoreekiko hurbiltasuna eraginkorragoa eginez, horien eskaerak eta beharrak hobeto ulertzeko, eta, ondorioz, Agentziaren laguntza publikoen eskaintza egokituz. Hori guztia, BT&I-ko gainerako arloekin koordinatuta egonik eta enpresen nazioartekotze estrategia garatzearen alde lan eginez.
Eginkizunak:
Kalitatea
- Agentziaren Plan Estrategikoaren prestakuntzan laguntzea.
- Bere unitateko plan estrategikoa (garapena) definitzea kudeaketarako esparru estrategikoen diseinuaren eta garapenaren bidez, Euskadiko ekosistema eta sektore mailako jarduera-ildo berriak garatzeko eta ekintzak bideratzeko.
- Bere unitateko kudeaketa-plana garatzea eta horri lotutako adierazleak kudeatzea.
- Enpresa arloko ekosistema (klusterrak) lerrokatzearekin eta koordinatzearekin lotutako irizpideak dinamizatzea, BasqueTraderen edo GOVAren gidalerroen arabera.
- Jatorrizko ekosistemaren kudeaketa eta estrategia dinamizatzea: Sektorea eta/edo enpresak dinamizatzeko ekimenen proposamena, plangintza eta gauzatzea (webinarrak, sektore mailako egitasmoak eta talentuarekin lotutako programak).
- BT&Iko aurrekontuen aurreproiektua prestatzea, zerbitzuen atalen arlotik, eta SPRIkoa burutzea ere, nazioartekotze-programekin alorretik.
- Nazioartekotzeko beka eta enpresetarako laguntza-programak diseinatu, oinarriak eguneratu, tramitatu eta kudeatzeko prozesuak dinamizatu eta talentuaren arloan esku hartzeko programak zuzentzea.
- Laguntza publikoak gauzatzearekin eta plan estrategikoen eta kudeaketa-planen KPI-en jarraipenak egitearekin lotutako reportinga egitea Zuzendaritza Batzordeari eta Zuzendaritza Nagusiari.
- Programa berrietako proposamenak identifikatzen lidergoa izatea, UIC-rekin eta Kanpoko Sarearekin elkarlanean arituz.
Industria/sektorearen dinamizazioa
- Euskadiko Plan Komertzialaren zuzendaritza eta koordinazioa, eta Euskadiko sektore mailako dinamizazio-jardueren eta ekintzen ikuspegi orokorra izatea.
- Zerbitzu eta sektoreen ikuspegi integrala, BasqueTraderen koherentzia orokorra bermatzeko.
- Euskadiko sektore mailako enpresa-dinamizaziorako eta sustapenerako definizioa eta proposamena egitea.
- Euskadiko enpresei zuzendutako zerbitzuen eta programen zorroaren diseinua eta garapena zuzentzea Kanpoko Sarearekin elkarlanean.
- Euskadiko sektore mailako gaitasunen portfolioa prestatzea eta gaitasunak saltzeko jardueren diseinua eta exekuzioa egitea Kanpoko Sarearekin eta UICekin elkarlanean.
- Euskadiko enpresa jatorrian dinamizatzeko ekintzetan eta enpresa-negozioa garatzeko jardueretan parte hartzea (alderantzizko enpresa-misioak, zuzeneko enpresa-misioak eta bestelako ekimenak), negozioaren garapen-matrizearen arabera.
- Bezeroaren beharrak aztertzea aukerak identifikatzeko eta sektoreko enpresa-negozioa garatzeko proiektuen reporting-a helaraztea Zuzendaritzari.
Produkzioa eta euskarria
- Euskadiko enpresari zuzenduta, asebetetze mailak, aholkularitza eta laguntza hobetzeko estrategiaren eta horri lotutako entregagarrien garapena bideratzea.
- Antolatzeko beharrezkoak diren proiektu estrategikoetan eta zeharkakoetan laguntza ematea.
- Bi noranzkotako kanalak sortzen laguntzea, enpresa arloko programekin eta zerbitzuekin, Kanpoko Sarearekin eta UIC-rekin, arloen arteko lankidetza-sinergiak bultzatzeko.
- Unitatea digitalizatzea.
Unibertsitate-prestakuntza Enpresa Administrazioan eta Zuzendaritzan edo STEn (zientzia, teknologia eta ingeniaritza) eta graduondoa / masterra
- 10 urteko esperientzia nazioarteko presentzia eta/edo jarduera izan duten enpresen kudeaketan.
- 3 urte baino gehiagoko esperientzia zuzendaritzan eta/edo sailaren gaineko erantzukizuna duten lanpostuetan.
- Esperientzia egiaztagarria zuzendaritza-batzordeko kide gisa eta jarduera-lerro estrategikoak finkatzen eta diseinatzen.
- Esperientzia enpresa-zuzendaritzari KPI-en reportinga egiten eta diseinatzen.
- Esperientzia negozioa eta/edo zerbitzuak garatzeko estrategia komertzialak identifikatzen eta definitzen.
- Laguntza-programa publikoak ezagutzea.
- Esperientzia kudeaketa aurreratuko ereduen baitan.
- Saileko proiektu estrategikoak zuzentzen esperientzia izatea.
- Aurretiazko atzerrian lan esperientzia izatea.
- Enpresa marketin arloa ezagutzea.
- B2 titulazioaren baliokideak diren euskararen ezagutzak eta/edo B2 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.
- C1 titulazioaren baliokideak diren ingelesaren ezagutzak eta/edo C1 titulua, Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunak eta 297/2010 Dekretuak (219. EHAA, 2010eko azaroaren 15ekoa) xedatutakoaren arabera.
GAITASUNAK
- Taldeko lana
- Bezeroarekiko orientazioa
- Antolaketa eta plangintza
- Erantzukizuna
- Ingurunearekiko egokitzapena
- Lidergoa
- Ikuspegi globala eta estrategikoa
ZER ESKAINTZEN DEN
- Kontratu mugagabea lanaldi osoan.
- Lan-giro ona.
- Prestakuntza enpresaren kargura.
- Berehala lanean hastea.