Energia-merkatuak aztertzeko teknikaria
Bizkaia
Merkatu eta Prezioen Ataleko arduradunarekiko zuzeneko mendekotasunean, merkatu eta prezio energetikoei buruzko txostenak aztertu eta egiteaz arduratuko da, baita merkatuak eta tarifak aztertzeko ereduak diseinatu eta erabiltzeaz, eta araudi-proposamenen / lege-aldaketen balioespenari eta eraginari buruzko azterlanak egiteaz ere.
Zeregin nagusiak:
- Merkatuen eta energía-prezioen (estatukoak, europakoak eta nazioartekoak) bilakaera aztertzea.
- Merkatuen, tarifen eta energía-prezioen azterketa energetikorako ereduak disenatzea.
- EBko eta estatu mailakko energía-erregulazioari buruzko azterketak (elektrizitatea, gasa, erregimen berezia, H2, etab).
- Araudi energetikoen erakin tekniko / ekonomikoaren azterketa, batez ere sektore kontsumitzaileetan.
- Arauak hobetzeko proposamenak, zuzenketak eta alegazioak egitea.
- Produktu energetikoen kontratazioari buruzko aholkularitza hirugarrenei.
- Txostenak eta argitalpenak egitea.
- Aurkezpenak egitea.
- Erakundeen ordezkaritza.
Unibertsitate gradua eta masterra (ahal dela, industria / ekonomia Ingenieritzako titulua) edo unibertsitateko ikasketa baliokideak.
Euskeraz eta ingelesez ondo jakitea
- Gutxienez 5 urteko esperientzia energia-sektorean, elektrizitate eta gas-merkatuetan, energia-erregulazioan.
- Esperientzia izatea merkatuen azterketa energetiko eta ekonomikoko ereduak, tarifak/prezioak diseinatzen.
- Kontuan hartuko da: prestakuntza espezifikoa informazioa tratatzeko sistema aurreratuetan, datu-baseetan eta informazioaren kudeaketa aurreratuko tresnak erabiltzen esperientzia izatea.
- Eskatutako gaitasun nagusiak: pentsamendu analitikoa, egokitzeko gaitasun handia eta lorpenerako orientazioa.
Pertsona hautatzeko, adierazitako eskakizunak eta hauen emaitzak hartuko dira kontuan: egindako elkarrizketa pertsonalak eta horietan egin litezkeen probak.