Ekosistema urtarrak leheneratzeko eta zaintzeko teknikaria
Araba
Deialdiaren xede den lanpostua behin betiko beteko da, lanaldi osoz, teknikari-kategorian.
Halaber, lan-poltsa bat eratuko da ekosistema urtarrak leheneratzeko eta zaintzeko teknikariaren lanpostuan aldi baterako zerbitzuak emateko, Uraren Euskal Agentziaren egoitza nagusian, oinarrietan zehaztutako moduan, salbu eta zazpigarren oinarrian jasotako kasuetan.
Plangintza hidrologikoan laguntzea, bereziki, ur-masak eta, oro har, ekosistema urtarrak leheneratzeko eta zaintzeko jarduerak programatzen. Era berean, analisi-, diagnostiko- eta jarduketa proposamenen txostenak egin beharko ditu, nola ur-masa kontinentalei buruzkoak, hala trantsiziokoei eta itsasokoei buruzkoak.
- Jarduera-esparruko kontratuen betearazpena zuzentzea eta gainbegiratzea.
- Ekosistema urtarrak leheneratzeko eta zaintzeko planak eta programak kudeatzea.
- Egoeraren ebaluazio-txostenak prestatzea eta jarduketak proposatzea.
- Zaintzeko eta leheneratzeko jarduerak kontrolatzea.
- Zaintzeko eta leheneratzeko espedienteak kudeatzea.
- Ekosistema urtarrak leheneratzeko eta zaintzeko planak eta programak prestatzea.
- Plangintzaren eta programazioaren jarraipena egitea.
a) Titulazioa: BIOLOGIAN LIZENTZIADUNA (*)
(*) Biologiaren ikasketa-eremuko gradu-, lizentzia- edo ingeniaritza-tituluak
Titulazioa atzerrian eskuratu badute, izangaiek egiaztatu beharko dute badutela baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioaren ziurtagiria.
Azken baldintza hori ez zaie aplikatuko araututako lanbideen eremuko lanbide-kualifikazioa Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenekin bat aitortua dutenei. Izangaien betebeharra da aitorpen hori egiaztatzea.
b) Gutxienez 5 urteko esperientzia azken 12 urteetan leheneratze- eta zaintza-lanetan.
Gutxienez bost urteko eskarmentua egiaztatu beharko da ekosistema urtarren leheneratze- eta zaintza-proiektuetan. Halakotzat hartuko dira ibilguak leheneratzeko jarduketak, ibaiertzak basoberritzekoak, espezie inbaditzaileen kontrola eta ur-bazterrak eta ertzak egonkortzeko bioingeniaritza-teknikak inplementatzea.
Horretarako, eguneratutako curriculuma aurkeztu beharko da, datu hauekin:
- Partaide izan den eta helburu nagusitzat ekosistema urtarrak leheneratzea eta zaintzea duten proiektuak, proiektuen hasiera- eta amaiera-data eta horietan izandako zereginen eta arduren deskribapena.
- Ekosistema urtarrak leheneratzeko eta zaintzeko lanetan parte hartzea. Curriculumean adierazitakoa egiaztatzeko hauek erantsi beharko ditu:
- Enplegatzailearen ziurtagiria, sinatuta eta zigilu ofizialduna, zeinak argi jasoko baititu lanaren iraupena, gauzatutako zeregina eta ekosistema urtarrak leheneratzeko proiektuen deskribapena.
- Ekosistema urtarrak leheneratzeko proiektuetako parte-hartzea frogatzen duten kontratuen kopia; proiektuen datak eta deskribapenak ere jaso beharko dituzte.
c) Gidabaimena: B
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 21etik 2024ko uztailaren 14ko artekoa izango da.
Oharra: Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaerak https://uragentzia.convoca.online/ web-orrian aurkeztuko dira.
Ekosistema urtarrak leheneratzeko eta zaintzeko teknikaria
GAI-ZERRENDA
- Uren Esparru Zuzentaraua (2000/60/EE Zuzentaraua). Ingurumen-helburuak. Ur-masen, presioen eta inpaktuen motak eta karakterizazioa. Egoera ekologikoa, ahalmen ekologikoa eta masa artifizialen eta oso aldatuak. Demarkazio hidrografikoaren ezaugarriak. Plangintza hidrologikoaren helburu orokorrak. Neurrien programa.
- Uren Legearen testu bategina (1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa) eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua (849/1986 Errege Dekretua, apirilaren 11koa). Jabari publiko hidraulikoa. Ibilguak, ur-bazterrak eta ibaiertzak. Aintzirak, urmaelak, urtegiak eta uholde-arriskuguneak. Hidrologia-plangintza. Jabari hidrauliko publikoaren erabilera. Jabari publiko hidraulikoaren eta uraren kalitatearen babesa.
- EAEko araudia. 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena. 178/2023 Dekretua, azaroaren 28koa, Uraren Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dituena.
- 35/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, zenbait plan hidrologikoren berrikusketa onartzen duena. EAEko plangintza-esparruak. Demarkazio hidrografikoak. Gai nagusien eskema. Ondorioak. Ebatzi beharreko arazo nagusiak: neurrien programaren lerro orientatzaileak.
- EAEn aplikatzekoak diren lurzoruaren erabileraren araudiak uholde-arrisku mailaren arabera. Erabilera-mugak. Jarduketa administrazio hidraulikoan muga horiek ezartzeko eta betetzeko.
- Ibaiak, hezegune kontinentalak eta padura-eremuak leheneratzeko eta zaintzeko oinarri teorikoak eta orokorrak. Ibaien leheneraketak sortutako onurak eta gai horretako egungo premiak. Ingeniaritza naturalistikoko teknikak.
- 9/2021 Legea, azaroaren 25ekoa, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzkoa, eta 10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzkoa.
- EAEko ekosistema urtarren ezaugarri nagusiak (kontinentalak eta kostaldekoak). Ingurune fisikoa: ezaugarri klimatikoak, hidrografikoak, geomorfologikoak eta edafologikoak. Ingurune biotikoa: dauden landare- eta animalia-komunitateak, osaera eta ezaugarriak, landaredi-unitateak eta serieak, landaredi potentziala eta fauna-intereseko eremu nagusiak.
- Ibaien kudeaketaren eta leheneratzearen eboluzioa. Zur hilaren, sedimentuen eta landarediaren eginkizun ekologikoak. Kudeaketak eragindako onurak eta kalteak.
- 167/1996 Dekretua, uztailaren 9koa, Basoko eta Itsasoko Fauna eta Flora Espezie Mehatxatuen Euskadiko Katalogoa arautzen duena. Ondorengo eguneraketak.
- EAEko espezie exotiko inbaditzaileak. EAEko flora aloktono inbaditzailearen diagnosia (Eusko Jaurlaritza, 2009). EAEko ibai-eremuetan landare inbaditzaileen espezieak kudeatzeko jardunbide egokien gidaliburua (URA, 2021). EAEn zebra-muskuilua kontrolatzeko 2018-2020 aldirako ekintza-plana. Europako eta estatuko markoa.
- Ibaiak leheneratzeko obretan erabili beharreko landare-materialaren jatorriko eskualdea. 289/2003 Errege Dekretua, martxoaren 7koa, basogintzako ugalketa-materialak merkaturatzeari buruzkoa.
- Ingurumen-ebaluazioa. Printzipioak. Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren marko juridikoa: plan eta programa publikoen ingurumen-ebaluazio estrategikoa. 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa.
- Ingurumena baliabide hidrikoen ustiapenean eta obra hidraulikoan. Ur-masen eutrofizazioa. Fauna-aberastasuna. Babes-figurak. Aniztasun-indizeak. Emari ekologikoak. Obra hidraulikoek eragindako kalteak. Neurri zuzentzaileak. Obren ingurumen-kontrolaren programazioa. Obretan ingurumena zaintzeko programak. Espezie inbaditzaileekin nola ekin eta hartu beharreko neurriak.
- Hezeguneak. EAEko Hezeguneen Lurralde Plan Sektoriala. Hezeguneen babes- eta kontserbazio-mekanismoak. Birgaitzea edo leheneratzea. Habitat zuzentaraua. Ramsar-eko Hitzarmena.
- Dauden baliabideen ebaluazioa: erregimen naturaleko baliabideak, ingurumen-premiak eta erabil daitezkeen baliabideak. Eskariak. Ingurumen-eskaria.
- Klima-aldaketaren efektuak. Klima-aldaketak ekosistema urtarretan eragindako kalteak. “Damurik gabeko” neurriak (no regrets).
- Hondakin-kudeaketaren arloko Euskal Autonomia Erkidegoko araudia: 49/2009 Dekretua, otsailaren 24koa, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duena. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak.
- Sektore publikoaren kontratuak. Kontzeptuak eta motak. Horien elementuak eta esleitzeko prozedurak. Betetzea. Prezioak berraztertzea eta kontratuen bestelako aldaketak. Administrazio-kontratuak ez betetzea.
- 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
- Laneko arriskuen prebentzioa. Helburua. Eskubideak eta betebeharrak: laneko arriskuetatik babesteko eskubidea. Prebentzio‑jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.
- Berdintasuna: Testuingurua eta aurrekariak. Xedea eta helburua. Printzipio orokorrak: Tratu-berdintasuna; aukera-berdintasuna; aniztasuna eta diferentzia errespetatzea; genero-ikuspegia txertatzea; ekintza positiboa; sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea; ordezkaritza orekatua; eta lankidetza eta koordinazioa. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.
- Euskararen erabileraren normalizazioa. Herritarren hizkuntza-eskubideak. Enplegatu publikoen hizkuntza-gaikuntza. Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planak.
- Datu pertsonalak babesteko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak.
- Izangaien behin betiko zerrenda (PDF / 186.98 KB)
- I. Fasearen behin-behineko emaitzak (PDF / 134.4 KB)
- I. Fasearen behin betiko emaitzak (PDF / 160.62 KB)
- 2. eta 3. Fasearen behin-behineko emaitzak (PDF / 173.05 KB)
- 2 eta 3. Fasearen behin betiko emaitzak (PDF / 201.93 KB)