Ekonomista
Bizkaia
Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatura edo gradua
Hiru plaza: nahitaezko 3. hizkuntza-eskakizuna
a) Ekonomiako, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako edo Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentziatura edo gradua edukitzea.
b) Espainiako nazionalitatea edukitzea, oinarri orokor hauetako bosgarren oinarriaren lehenbiziko puntuan ezarritako moduan (Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 2016ko abenduaren 20koa, 240. zenbakia).
c) Gaitasuna: Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea, eta desgaitasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea. Hori Udalaren Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute oinarri hauen hamaikagarren oinarrian ezarritakoarekin bat, lan arriskuen prebentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko egokitzapenak egin behar badira ere.
d) Adina: Hamasei urte beteta edukitzea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.
e) Gaikuntza: Ez izatea diziplina-espedientearen bidez baztertua administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoen zerbitzuetatik, eta ez egotea epailearen ebazpen bidez erabat edo bereziki desgaiturik enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidegoetan edo eskaletan sartzeko.
Beste estatu bateko herritar izanez gero, ez egotea desgaiturik edo egoera baliokidean, eta ez jaso izana diziplina-zehapenik edo baliokiderik, haren Estatuan enplegu publikorako sarbidea baldintza beretan eragozten duenik.
f) Ez egotea desgaikuntzako edo bateraezintasuneko ezein legezko kausaren pean (administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunaren arloan indarrean den araudian aurreikusitakoen pean, esan nahi da), hargatik eragotzi gabe lehendik kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezinen batean dabiltzanei legezko arau horiek aipatzen duten hautatzeko eskubidea baliatu ahal izatea.
g) Tasak: Azterketa-eskubideagatik indarrean dagoen tasa ordainduta izatea eskariak aurkezteko epearen barruan. Tasa hori dokumentuak egiteko eta emateko zerbitzuaren tasak arautzen dituen Bilboko Udalaren Ordenantza Fiskalean dago ezarrita.
Internetez egiten diren eskariak eredu ofizialetan aurkeztuko dira; ereduak https://ope.bilbao.eus orrian daude eskura.
Eskariak paperean aurkeztu nahi badira, 39/2015 Legearen 14. artikuluarekin, 4. xedapen iragankorrarekin eta xedapen indargabetzaile bakarrarekin bat etorrita, 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan azaldutako lekuetan aurkeztu ahal izango dira. Ondorio horietarako, oinarri hauetan eskari ofiziala erantsi da, azterketa-eskubideen tasa posta bidezko igorpenaren bidez ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera aurkezteko.
IIA)I.
I. zatia
1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio nagusiak. Funtsezko eskubideak eta betebeharrak.
2. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legegintza garatzekoak eta betearaztekoak.
3. gaia: Udalerria. Biztanle-kopuru handiko udalerrietako udal antolaketa (7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: X. titulua).
4. gaia: Bilboko Udalaren antolaketa. Araudi organikoak.
5. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.
6. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa. Funtzionarioen eginbeharrak eta eskubideak. Ordainsariak. Diziplina-araubidea.
7. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizkoa.
8. gaia: Laneko Arriskuen Prebentzioaren Legea.
9. gaia: Datuen babesa: Apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB), Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari lotuta pertsona fisikoak babesteari buruzkoa. Erregelamendu horrek 95/46/EB Zuzentaraua baliogabetu du. Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.
10. gaia: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea, Euskal Autonomia Erkidegokoa. Andrazkoen eta Gizonezkoen arteko Aukera Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Plana.
Oharra: Berdintasunerako Bilboko Udalaren IV. Planari (2014-2017) buruzko gaiaren edukia Udalaren web orrian dago argitaratuta: (www.bilbao.eus >Udala>Udal Sailak> Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak>).
11. gaia: Kontratazio administratiboa. Motak: elementuak eta subjektuak, kontratu publikoen objektua eta kausa. Kontratazioaren forma eta kontratistak aukeratzeko sistemak. Kontratuen formalizazioa.
12. gaia: Giza baliabideak erregulatzeko tresnak: enplegu eskaintza publikoa, enplegu-planak eta beste arrazionalizazio-sistema batzuk.
13. gaia: Tokiko erakundeetako langileak: motak eta araubide juridikoa. Toki-administrazioko funtzio publikoa: toki-administrazioko funtzionario motak. Langileak antolatzeko tresnak: plantillak eta lanpostuen zerrendak.
14. gaia: Toki erakundeen aurrekontu orokorra. Aurrekontuaren egitura. Aurrekontuak egitea eta onestea. Aurrekontuaren luzapena. Aurrekontua betearaztea eta likidazioa.
15. gaia: Tokiko erakundeen ordenantzak eta erregelamenduak.
16. gaia: Gorte Nagusiak. Herriaren defendatzailea. Arartekoa.
17. gaia: Nola banatzen diren eskumenak Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean. Nola banatzen diren eskumenak Konstituzioan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren autonomia-estatutuan.
18. gaia: Botere judiziala. Justizia Administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoan. Justizia Auzitegi Gorena: antolaketa, eremua eta osaera.
II. zatia
19. gaia: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Aplikazio-eremua. Diru-laguntza publikoei buruzko xedapen komunak.
20. gaia: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Diru-laguntza emateko prozedura. Norgehiagokaren araubidean ematea. Zuzeneko emakida. Diru-laguntza publikoaren kudeaketa justifikazioa. Aurrekontuko kudeaketako prozedura.
21. gaia: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa: diru-laguntzak itzultzea. Diru-laguntzen finantza-kontrola.
22. gaia: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa: Administrazioko arau-hausteak eta zehapenak diru-laguntzen alorrean: kontzeptuak eta klaseak.
23. gaia: Bilboko Udalak eta haren zuzenbide publikoko erakunde eta entitateek deialdi bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen Ordenantza Orokorra.
24. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Legearen xedea eta aplikazio-eremua. Kontratu motak zedarritzea. Erregulazio harmonizatuko kontratuak. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak.
25. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Sektore publikoko kontratazioaren arrazionaltasuna eta funtsa. Itunak egiteko askatasuna eta kontratuaren gutxieneko edukia. Kontratua burutzea eta kontratuaren forma.
26. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Kontratuen balio ezaren araubidea eta kontratazio alorreko errekurtso berezia.
27. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Kontratuko alderdiak. Kontratazio-organoa.
28. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Enpresaburuaren gaitasuna eta kaudimena. Kontratistaren ondorengotza.
29. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Objektua, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, kontratuaren prezioa eta kontratuaren berrikuspena. Sektore publikoko kontratuetan eska daitezkeen bermeak.
30. gaia: 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuena: Merkatuko aldez aurretiko kontsultak. Kontratazio-espedientea prestatzea. Kontratazio-espedientea kontratu txikietan. Presako eta larrialdiko izapidetzeak. Administrazio-klausulen agiriak.
31. gaia: Bizkaiko Foru Aldundiaren 4/2013 Foru Dekretua, urtarrilaren 22koa, fakturazioko betebeharrak arautzen dituen araudia onartu zuena. Fakturen betekizuna.
32. gaia: 10/2003 Foru Araua, abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki entitateen aurrekontuena. Definizioa. Aurrekontuen printzipioak. Aurrekontuen edukiak. Aurrekontu orokorren egitura. Aurrekontuak egitea eta onestea.
33. gaia: 10/2003 Foru Araua, abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki entitateen aurrekontuena. Aurrekontu kredituen araubide orokorra eta aldaketen araubidea. Aurrekontuak betearaztea.
34. gaia: 10/2003 Foru Araua, abenduaren 2koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko toki entitateen aurrekontuena. Aurrekontuen likidazioa. Aurrekontuen luzapena. Diruzaintza. Kontabilitatea. Kontrol kontu-hartzailea.
35. gaia: Bilboko Udalaren aurrekontua betearazteko araua. Aurrekontuaren kudeaketa, garapena eta aplikazioa.
36. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Toki entitateen aurrekontuko egitura: Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko entitateen aurrekontuaren diru-sarreren eta gastuen sailkapen ekonomikoa.
37. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Toki entitateen aurrekontuko egitura: Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko entitateen gastuen sailkapena programen arabera.
38. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko entitateen kontabilitateko jarraibidea: tokiko kontabilitatearen printzipio orokorrak, kontabilitateko informazio-sistema.
39. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko entitateen kontabilitateko jarraibidea: Sisteman sartu beharreko datuak eta sistematik atera beharreko informazioa
40. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra, Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko administrazioari egokituta: kontabilitate publikoaren marko kontzeptuala.
41. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra, Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko administrazioari egokituta: Aintzatespen eta balorazio arauak.
42. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra, Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko administrazioari egokituta: Urteko kontuak.
43. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra, Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko administrazioari egokituta: Oinarrizko finantzaketa. Kontabilitateko definizioak eta erlazioak.
44. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra, Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko administrazioari egokituta: Aktibo ez korrontea. Kontabilitateko definizioak eta erlazioak.
45. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra, Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko administrazioari egokituta: Izakinak eta bestelako aktiboak salmenta egoeran. Kontabilitateko definizioak eta erlazioak.
46. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra, Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko administrazioari egokituta: Hartzekodunak eta zordunak. Kontabilitateko definizioak eta erlazioak.
47. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra, Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko administrazioari egokituta: Finantza-kontuak. Kontabilitateko definizioak eta erlazioak.
48. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra, Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko administrazioari egokituta: Erosketak eta gastuak, izaeraren arabera. Kontabilitateko definizioak eta erlazioak.
49. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra, Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko administrazioari egokituta: Salmentak eta diru-sarrerak, izaeraren arabera. Kontabilitateko definizioak eta erlazioak.
50. gaia: 139/2015 Foru Dekretua, uztailaren 28koa. Kontabilitate Publikoko Plan Orokorra, Bizkaiko Lurralde Historikoko tokiko administrazioari egokituta: Ondare garbiari egotzitako gastu eta diru-sarrerak. Kontabilitateko definizioak eta erlazioak.
51. gaia: 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa: Aplikazio-eremua. Printzipio nagusiak.
52. gaia: 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Jasangarritasunari buruzkoa: Aurrekontuaren egonkortasuna eta finantzen jasangarritasuna: finantzen egonkortasunaren printzipioa betetzea, gastuaren araua, finantzen jasangarritasunaren printzipioa betetzea, zor publikoaren ordainketaren erabateko lehentasuna.
53. gaia: 2/2012 Lege Organikoa, apirilaren 27koa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Jasangarritasunari buruzkoa: Aurrekontuaren kudeaketa: aurrekontuko superabitaren destinoa. Azken xedapenetako hirugarrena: foru ogasunak.
54. gaia: 5/2013 Foru Araua, ekainaren 12koa, Bizkaiko tokiko erakundeen aurrekontuen egonkortasunarena eta finantzen jasangarritasunarena.
55. gaia: 635/2014 Errege Dekretua, uztailaren 25ekoa, zeinaren bidez administrazio publikoen hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epea kalkulatzeko metodologia eta finantzaketa-araubideen baliabideak atxikitzeko baldintzak eta prozedura garatu baitziren, Aurrekontuen Egonkortasunaren eta Finantzen Jasangarritasunaren apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan aurreikusten direnez: Xedapen orokorrak. Kalkulua egiteko metodologia. Hornitzaileei ordaintzeko batez besteko epearen publizitatea: tokiko korporazioek informazioa igortzea.
56. gaia: HAP/2105/2012 Agindua, urriaren 1ekoa, zeinaren bidez 2/2012 Lege Organikoan ezarritako informazio-betebeharrak garatu baitziren: Xedapen orokorrak. EAE ko lurralde historikoetako tokiko korporazioetan informazioa bidali eta jaso behar duten subjektuak. Informazioa bidaltzeko bitartekoak.
57. gaia: HAP/2105/2012 Agindua, urriaren 1ekoa, zeinaren bidez 2/2012 Lege Organikoan ezarritako informazio-betebeharrak garatu baitziren: Informazioa hornitzeko betebeharrak, aldizkakoak ez direnak, tokiko sektore publikoko erakundeen inbentarioari buruzkoak. Informazioa hornitzeko betebeharrak tokiko korporazioen eremuan. Xedapen gehigarri bakarra: Nafarroako Foru Komunitatea eta Euskal Autonomia Erkidegoa.
58. gaia: 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Jarduera publikoaren gardentasuna: aplikazioko eremu subjektiboa, publizitate aktiboa, informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.
59. gaia: 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Gobernu ona.
60. gaia: 9/2005 Foru Araua, abenduaren 16koa, Tokiko Ogasunak arautzen dituena: Aplikazio-eremua. Udal entitateak: Baliabideen zenbaketa, zuzenbide pribatuko diru-sarrerak. Zerga propioen zerga-egitatea eta subjektu pasiboak: zergak, tasak eta kontribuzio bereziak.
61. gaia: 9/2005 Foru Araua, abenduaren 16koa, Tokiko Ogasunak arautzen dituena: Zerga itunduetako, itundu gabekoetako eta gainerako diru-sarrera publikoetako partaidetza. Diru-laguntzak. Prezio publikoak.
62. gaia: 9/2005 Foru Araua, abenduaren 16koa, Tokiko Ogasunak arautzen dituena: Kreditu-eragiketak.
63. gaia: 9/2005 Foru Araua, abenduaren 16koa, Tokiko Ogasunak arautzen dituena: Udalaz gaindiko entitateak.
64. gaia: Tasak. Kontzeptua, zerga-egitatea, subjektu pasiboak, zenbatekoa eta sortzapena.
65. gaia: Prezio publikoak. Kontzeptua, ordainketara behartutakoak, zenbatekoa eta sortzapena. Ezarpena eta finkaketa.
66. gaia: Bilboko Udalaren zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen Ordenantza Fiskala aldatzeko proiektua onartzea.
67. gaia: Bilboko Udaleko zergen kudeaketari, bilketari eta ikuskapenari buruzko Ordenantza Fiskal Orokorra: Printzipio nagusiak.
68. gaia: Bilboko Udaleko zergen kudeaketari, bilketari eta ikuskapenari buruzko Ordenantza Fiskal Orokorra: Zergadunak. Zergaren arduradunak.
69. gaia: Bilboko Udaleko zergen kudeaketari, bilketari eta ikuskapenari buruzko Ordenantza Fiskal Orokorra: Oinarria. Salbuespenak eta hobariak. Karga-tasa, zerga-kuota eta zerga-zorra.
70. gaia: Bilboko Udaleko zergen kudeaketari, bilketari eta ikuskapenari buruzko Ordenantza Fiskal Orokorra: Diru-bilketa.
71. gaia: 4/2016 Foru Araua, maiatzaren 18koa, Ondasun higiezinen gaineko zergarena.
72. gaia: 2/1992 Araugintzako Foru Dekretua, martxoaren 17koa, zeinaren bidez Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren ekainaren 30eko 6/1989 Foru Arauaren testu bategina onartu zen.
73. gaia: 7/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergarena.
74. gaia: 10/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren gaineko Zergari buruzkoa.
75. gaia: 8/1989 Foru Araua, ekainaren 30ekoa, Hiri-lurren Balio-gehikuntzaren gaineko Zergari buruzkoa.
76. gaia: Ondasun higiezinen zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
77. gaia: Jarduera ekonomikoen zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
78. gaia: Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
79. gaia: Ordenanza fiscal reguladora del impuesto sobre construcciones, instalaciones y obras.
80. gaia: Hiri-lurren balioaren gehikuntzari buruzko zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala.
81. gaia: Bizkaiko Foru Aldundiaren 45/2015 Foru Dekretua, martxoaren 24koa, zeinaren bidez Bizkaiko Lurralde Historikoko toki entitateek emandako zerbitzuen benetako kostua kalkulatzeko epeak eta irizpideak ezartzen baitira: Tokiko zerbitzu publikoen benetako kostuaren kalkulua.
82. gaia: Inbertsioak hautatzeko metodoak: Balio eguneratua, etorkizuneko balioa, balio eguneratu garbia, barne errendimenduaren tasa, barne errendimenduaren tasa aldatua, errentagarritasun-indizea eta berreskuratze-epea edo pay back. Inbertsioen bideragarritasunaren planak.
83. gaia: Kontabilitatearen marko kontzeptuala. Urteko kontuak. Urteko kontuak egiteko arauak. Irudi fidela. Kontabilitateko printzipioak. Urteko kontuetako elementuak. Urteko kontuetako elementuak erregistratzeko irizpideak. Balorazio irizpideak. Oro har onartuta dauden kontabilitateko printzipio eta arauak.
84. gaia: Ibilgetu ukiezina, ibilgetu materiala eta higiezinetako inbertsioak (Kontabilitateko Plan Orokorreko 20., 21., 22., 23., 28. eta 29. azpitaldeak). Kontabilitateko definizioak eta erlazioak. Kontabilitateko Plan Orokorraren erregistro eta balorazio arauak; zehazki, 2., 3., 4., 5., 6., 8. eta 11. arauak.
85. gaia: Finantza-kontuak. Finantza-inbertsioak (Kontabilitateko Plan Orokorreko 24 - 26, 29, 53 - 57, 58 eta 59 azpitaldeak). Kontabilitateko definizioak eta erlazioak. Sailkapena. Kontabilitateko Plan Orokorraren erregistro eta balorazio arauak; zehazki, 7., 9., 19., 20. eta 21. arauak.
86. gaia: Ondare garbia (10-13 azpitaldeak). Kontabilitateko definizioak eta erlazioak. Sailkapena. Kontabilitateko Plan Orokorraren erregistro eta balorazio arauak; zehazki, 18.
87. gaia: Izakinak (Kontabilitateko Plan Orokorreko 3. azpitaldea). Kontabilitateko definizioak eta erlazioak. Sailkapena. Kontabilitateko Plan Orokorraren erregistro eta balorazio arauak; zehazki, 10., 11. eta 14. arauak.
88. gaia: Eragiketa komertzialetako hartzekodunak eta zordunak (Kontabilitateko Plan Orokorreko 4. taldea). Definizioak eta kontabilitateko harremanak. Sailkapena. Kontabilitateko Plan Orokorraren erregistro eta balorazio arauak; zehazki, 11. eta 14. arauak.
89. gaia: Finantza-pasiboak (Kontabilitateko Plan Orokorreko 14-19, 50-52, 55, 56 azpitaldeak). Kontabilitateko definizioak eta erlazioak. Sailkapena. Kontabilitateko Plan Orokorraren erregistro eta balorazio arauak; zehazki, , 9., 11., 15., 16., 17., 19., 20. eta 21. arauak.
90. gaia: Diru-sarrerak eta gastuak (Kontabilitateko Plan Orokorreko 6., 7., 8. eta 9. taldeak) eta periodifikatzearen ondoriozko doikuntzak (Kontabilitateko Plan Orokorreko 48. eta 56. azpitaldeak). Kontabilitateko definizioak eta erlazioak. Sailkapena. Kontabilitateko Plan Orokorraren erregistro eta balorazio arauak; zehazki, 12., 13. eta 14. arauak.