Ekonomia eta finantza teknikaria
2022/04/10
-
2022/04/29
Inprimatu
Arteaga (San Martin) | Diseminado
Bizkaia
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea
Lehiaketa:
Ekonomia eta finantza teknikaria
Lanpostua:
Ekonomia eta finantza teknikaria (Zamudio)
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:
Ekonomia eta finantzetako zuzendaritza korporatiboaren menpe, eta Bizkaiko ekonomia eta finantzen arduradunak gainbegiratuta, xedetzat izango du ekonomia, finantza eta antolaketa informazioa behar bezala erregistratzen eta egituratzen dela bermatzea, informazio eta dokumentazio hori guztia behar bezala tratatzen dela ziurtatzea, eta, araudiaren arabera, indarrean dauden prozedurak eta epeak aplikatzea.
Hauek izango ditu eginkizun nagusiak:
- Sozietatearen administrazio eta kontabilitate jarduna koordinatzea eta kudeatzea.
- Enpresaren kontabilitate liburuak maneiatu eta kontrolatzeko beharrezkoak diren erregistroak egitea.
- Jasotako eta jaulkitako fakturak kontrolatzea eta artxibatzea, barne prozesuei eta indarrean dagoen araudiari jarraituz.
- Ordainketak eta kobrantzak eta kutxako eta bankuetako mugimendu guztiak kontabilizatzea eta kontrolatzea; banku saldoak egiaztatzea eta bateratzea, dagozkien laburpenen bidez.
- Inprimakiak/dokumentuak/erregistroak prestatzea, foru edo udal erakundeen sistemetan; bai eta zerga aitorpenak egitea eta ordaintzea ere.
- Enpresaren aurrekontu kudeaketan laguntzea.
Titulazioa:
- Gutxienez goi mailako heziketa zikloko formakuntza izatea, Administrazioaren eta/edo Finantzen adarretan edo antzekoetan; eta/edo unibertsitateko erdi mailako edo goi mailako titulua, zuzenbidearen edo enpresa administrazioaren arloan, edo antzekoetan.
- Gutxienez hiru urteko esperientzia, antzeko lanpostuetan.
Hizkuntza eskakizuna:
- Euskara: B2 ziurtagiri ofiziala edo baliokidea.
Beste baldintza batzuk:
Aintzat hartuko da:
- Goi mailako formakuntza mailak (Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako gradua edo antzekoa).
- ERPren maneiua eta kontrola, ekonomia eta finantzen arloko funtzioetan.
- Foru eta udal erakundeen sistemak maneiatzea eta kontrolatzea, zerga betebeharrak betetzeko.
- Dokumentuen kudeaketari buruzko ezagutzak eta esperientzia.
Onartzea
Elektronikoa:
Honako web orrialdean inskribatu:
Deialdia