Egoitza elektronikoa

Ekonomia eta Administrazio teknikaria

2024/06/07 - 2024/07/04
Inprimatu
Irun
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatea.
Lehiaketa:
Ekonomia eta Administrazio teknikaria
Lanpostua:
Ekonomia eta Administrazio teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Iraupen mugagabeko txanda-kontratua
Kontratu-mota:
Iraupen mugagabeko txanda-kontratua
Eginkizunak eta atazak:

1.    Esleitutako baliabide materialak kudeatuko ditu, bere eginkizunak betetzeko eskura dituen bitarteko guztiak erabiliz. Oporrek, bajek eta abarrek eragindako absentzietan, bere sailari dagokion lan-fluxuaren funtzionamendu egokia ziurtatuko du atal guztietan, hala nola jaulkitako fakturak, jasotako fakturak, kobrantzak, ordainketak eta kontabilitatea. 
2.    Langileen kontratuen hileko nominak, altak eta bajak egitea. Gizarte-aseguruak presta tzea eta GSINekiko harremanak. 
3.    Fakturak, nominak eta gizarte-aseguruak kontabilizatzea. 
4.    Langile-gastuaren gauzatzearen jarraipena. 
5.    Banku-berdinkatzea eta diruzaintzaren erregistroa egitea. 
6.    Abonatuek kobratzeko dituztenak kontabilitatearen eta fakturazio-programaren artean egokitzea. 
7.    Ordainketa-sortak eta ordainketen kudeaketa eta jarraipena egitea. 
8.    Banku-txartelen jarraipena. 
9.    Zerga-likidazio zuzena eta zergen ordainketaren kudeake a egingo ditu.
10.    Inbentarioko datuen jarraipena egingo du eta seihilean behin eguneratuko ditu. 
11.    Sailaren kontratuen jarraipena egitea (auditoretza, rentingak, aseguruak, fakturak inprimatzea, fakturak banatzea, etab.). 
12.    Goiko buruaren ikuskaritzapean, datu ekonomikoak eta kontabilitatekoak lortzen lagunduko du, ur-hornidurako eta saneamenduko zerbitzuengatik eta uraren ziklo integralarekin lotuta emandako gainerako zerbitzu eta jarduerengatik tarifak finkatzeko txos ten ekonomikoa egiteko, bai eta hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu, tratatu eta aprobetxatzeko edo ezabatzeko zerbitzuen bajako kudeaketagatiko tarifak finkatzeko txosten tekniko ekonomikoa egiteko ere. Bi zerbitzu horiek Sozietateak ematen ditu, bai eta Mankomunitateak emandako hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu, tratatu eta aprobetxatzeko zerbitzuen altako kudeaketagatiko tasak finkatzeko txosten tekniko ekonomikoa egiteko ere
13.    Goiko buruaren ikuskaritzapean, Txingudiko ZerbitzuMankomunitatearen eta bere kudeaketa-sozietatearen (Servicios de Txingudi-Txingudiko Zerbitzuak S.A.) aurrekontuak egiteko datu ekonomikoak lortzen lagunduko du, eta arloaren Urteko Kudeaketa Plana egiten parte hartuko du. 
14.    Kanpoko erakundeek (EIN, Eustat, Gizarte Segurantza, URA Uraren Kanona, GFA, EJ, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, etab.) bere sailari atxikitako galdetegiak, estatistikak, txostenak, adierazpenak, espedienteak eta abar beteko ditu. 
15.    Kontu-ikuskaritzaren beharrei erantzuteko behar den dokumentazioa berrikusteaz eta prestatzeaz arduratuko da. 
16.    Era berean, agintzen zaizkion zereginak egitea, lanpostua eskuratzeko eta betetzeko eskatzen den kualifikazioarekin bat etorriz, hargatik eragotzi gabe arestian zerrendatutakoak eta arloko arduradunak agintzen dion beste edozein jarduera.

Titulazioa:

Ekonomia eta Enpresa Zientzietako diplomatura izan beharko dute gutxienez, edo ofizialki baliokidetzat jotako titulazioa, edo eskabideak aurkezteko epea amai tzen den egunean lor tze ko moduan. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

 

Hizkuntza eskakizuna:

Euskararen ezagutza egiaztatua: C1 maila.

 

Beste baldintza batzuk:

a)    Hiritartasuna: Hiritartasun espainiarra, edo Europako Batasuneko kide den beste edozein Estatukoa izatea, edo Europako Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsi tako Nazioarteko Itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplika daitekeen Estatu bateko herritartasuna izatea. Era berean, espainiarren eta Europako Batasuneko beste Estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek ere hartu ahal izango dute parte, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude. 

b)    Titulazioa: I. oinarrian eskatutako titulazioren bat izatea, edo hura lortzeko eskubideak ordainduak izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, haien homologazioa egiaztatuko duen agiria eduki beharko dute. 

c)    Euskara: egiaztatu beharko da Europako esparruko C1 mailako titulua edo baliokidea dutela, edo maila horri dagozkion ulermen, mintzamen- eta idazketa-mailak dituztela, prozesu honen esparruan horretarako egingo den proba gaindituz. 

d)    Gaitasun funtzionala: Lanpostuak bere dituen lanak egite ko gaitasun funtzionala izatea. Kontratua sinatu aurretik egiaztatu beharko da alderdi hori, enpresak egiten duen osasun azterketa gaindituta. 

e)    Gaitasuna: Zigor-espedientearen bidez, edozein Herri Administrazioko zerbitzutik edo Komunitate Autonomoetako organo konstituzional edo estatutarioetako zerbitzutik baztertua ez izatea, eta ebazpen judizialaren bidez enplegu edo kargu publikoetan aritzeko erabateko gaitasungabezia edo gaitasungabezia berezia ezarria ez izatea, lanbidean sartzeko, edo antzeko funtzioak izateko. Beste Estatu batekoa bada, gaitasungabetua ez izatea edo antzeko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan bere lanbidean aritzetik baztertzen duen diziplina-zigor, zigor penal edo antzekorik ez izatea. Baldintza horiek baztertzaileak dira, eta horrenbestez, hautagaiek bete egin beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik eta betetzen jarraitu prozesuaren amaiera bitarte, egiaztatu behar diren prozeduraren fasearen kalterik gabe. 

Aurrekoez gainera, aukeratutako hautagaiek ondoko baldintza hau bete beharko dute oinarri hauek gai duten lan harremana formalizatzeko unean:

f)    Langabezia egoera: Legezko langabezia egoeran egongoda eta halako gisa izena emana izan behar du dagokion Enplegu Bulego Publikoan (Lanbide). 

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskariak, gainerako dokumentazioarekin batera, behar bezala beteta aurkeztuko dira «Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak, S.A.» sozietateko Erregistroan, Irungo Juncal kaleko 26. zenbakian (P.-K. 20304)