Egoitza elektronikoa

Eginkizun Anitzetako Ofizial

2022/05/17 - 2022/06/13
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zestoako Udala
Lehiaketa:
Eginkizun Anitzetako Ofizial
Lanpostua:
Eginkizun Anitzetarako Ofizial lanpostua (Iturgintza eta elektrizitatea).
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C2
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostuaren eginkizunak eta funtzio zehatzak:

Ur hornidurarako sarea egoki mantentzeko lanez arduratuko da (hornidura etengo du matxura gertatuz gero; behar diren piezak jarriko ditu konpontzeko; kontagailuak jarri, ordezkatu nahiz irakurriko ditu; eta uraren hornidura sarearen funtzionamendu egokirako edo hobekuntzarako egin beharreko jarduera guztiak egingo ditu).

Kloradoreak, bonba dosifikatzaileak, seinale digital eta analogikoak eta mota desberdinetako hodien konponketak egin.

Uraren kalitatea bermatu eta kontrolatu (horretarako gutxiengo kontzeptu batzuk menderatu beharko dira, oinarrizkoak).

Ur zikinen eta euri uren sarea egoki mantentzeko lanez arduratuko da (sareten eta arketen mantenua, hodietako buxadurak konpondu eta saneamendu sarearen funtzionamendu egokirako edo hobekuntzarako egin beharreko jarduera guztiak egingo ditu).

Semaforoak eta argiteria publikoko sarea, argiak eta aginte-koadroak mantentzea.

Udalaren menpeko eraikin publikoetan, sareko eta argiteriako instalazioak mantentzea.

Azpikontratazio bidez egindako argiteria publikoko beste instalazio elektrikoak zaindu eta ikuskatzea.

Uraren ponpaketa-instalazioetan mantentze-lan elektrikoa.         

Esleitu zaion ibilgailua gidatuko du, eta Obrak eta Zerbitzuak Lantaldeari atxikitako ibilgailuetan prebentziozko mantentze lanak eta oinarrizko konponketak egingo ditu, erregaiz betetzeaz gain.

Materialak kargatu eta deskargatuko ditu.

Hala agintzen zaionean, lan agiriak edo gorabeherak idatziko ditu, eta obrak eta zerbitzuak saileko arduradunari emango dizkio.

Laneko Segurtasun eta Higieneko arauak betetzea.

Sail bereko gainontzeko langileekin elkarlanean aritu mantentze eta obre dagozkien jardueretan.

Brigadako arduradunak hala ezartzen duenean, brigadako gainontzeko lanpostuen ordezkapenak burutu, horretarako beharra dagoenean (bajak, oporraldiak, etab.), bere lanpostuaren kategoria gaitasunak kontutan izanik.

Agintzen zaizkion beste zeregin guztiak egingo ditu bere lanpostuaren kategoriari baldin badagozkio.

Titulazioa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa, Eskola Graduatua edo baliokidea izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna (B2) egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea.

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioartzeko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.          

Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.

b)    16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea.

c)    Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa, Eskola Graduatua edo baliokidea izatea, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.

Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.      

d)    B motako gida-baimena indarrean izatea.

e)    Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna (B2) egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, zortzigarren oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.

f)    Postuak berezkoak dituen funtzioak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eragotzi gabe aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina aplikatzea, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa. Bere garaian egiaztatu beharko da eskakizun hori betetzen dela dagozkion hautaketa probak gaindituz eta Udalak berariaz ezarritako zerbitzuetan dagokion osasun azterketa ere gaindituz.

g)    Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.     

Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

h)    Indarrean dagoen araudiaren arabera, abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera, legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren baten ez egotea, betiere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

Onartzea
Elektronikoa:

Zestoako Udalaren erregistro elektronikoan (www.zestoa.eus).

Aurrez aurrekoa:

Zestoako Udaleko harrera bulegoan.

Eskabideak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko, 39/2015 Legeak 16.4. artikuluak aipatzen duen edozein tokitan aurkeztu ahal izango dira.

Deialdia
Gaiak:

GAITEGI OROKORRA

 1.    7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena.               
I. Titulua. Xedapen orokorrak. 
II. Tituluko II. Kapitulua. Antolakuntza.

 2.    39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio prozedura erkidearena. 
I. Titulua. Prozedurako interesdunak.       
II. Titulua. Herri-administrazioen jarduera.

 3.    Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutua. 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa:           
II. Titulua. Administrazio publikoetako langileak.    

III. Tituluko I. eta VI. Kapituluak. Eskubidea. Enplegatu publikoen eginbeharrak. Jokabide kodea.        

VII. Titulua. Diziplina araubidea.

 4.    Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa.        
Atariko Titulua. Xedea, aplikazio eremua eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan herri aginteen jarduna zuzendu behar duten printzipio orokorrak.

 5.    Udal antolamendua: Udal organoak. Udal eskumenak. 

GAI ZERRENDA ESPEZIFIKOA

 1.    Udal zerbitzu publikoak mantentzeko eta zaintzeko lanak: ur hornidura. Balbulak, giltzak, hodi motak, materialak, pieza bereziak.

 2.    Banaketa sareetako okerrak: Ihesak harrapatzeko moduak.           

 3.    Hodiak muntatzeko ohizko piezak.

 4.    Ur presioaren egiaztapen eta eraikuntzetako neurgailuen funtzionamendua.

 5.    Neurtzeko erreminta eta tresnen erabilera: Kloradoreak eta neurgailuen irakurketak jasotzeko makina.

 6.    Banaketarako urak tratatzea. Kloroa eduki eta dosifikatzeko instalazioak.

 7.    Ur hondakinen hustuketa. Estolderiako hustuketa eta estolderia sareak.

 8.    Ur bideak, balaztak jartzea eta ureztaketa ahoak.

 9.    Ubideak. Beren babesa eta mantentzea. Isurketa ubideetara. Defentsak eta garbiketa.

10.    Makinak eta bitarteko laguntzaileak lanetan.

11.    Zestoako Udaleko Uraren Ziklo Osoaren Kudeaketa arautzen duen ordenantza (2015 urtean onartua).

12.    Elektrizitateko oinarrizko ezagutzak: lan tresnak eta lanabesak, instalazioak, koadroak, hartunean eta lerro elektrikoak.

13.    Elektrizitateko erreminta eta tresnak: erabilera eta zainketa.

14.    Korronte elektrikoak: motak, intentsitatea, boltajea eta erresistentzia. Kontzeptuak.

15.    Kontrol eta neurketako aparailuak: eskemak interpretatzea.

16.    Tentsio txikiko lerro elektrikoak: neurtzeko tresnak, lotura, maniobra eta babes instalakuntzak.

17.    Potentzia instalakuntza batean: deskribapena eta funtzioak.

18.    Zirkuitu elektrikoa: oinarrizko funtzionamendu modua.

19.    Funtzionamendu akatsen aurkako babesgarriak. Argiketa babesgarriak.

20.    Hautemandako arriskuetarako prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak. Norbera eta taldea babesteko ekipamenduak aukeratzea eta ongi erabiltzea.

21.    Laneko segurtasuneko eta osasuneko neurriak. Laneko arriskuen prebentziorako neurriak. Oinarrizko kontzeptuen definizioa. Langileek laneko arriskuetatik babestuta egoteko eskubidea. Langileen betebeharrak.

22.    Zestoako udalerria. Biztanleria, geografia eta orografia. Kale izendegia, auzoak eta udal bideak. Zerbitzu publikoak. Instalazio eta ekipamendu publikoak.