Egoitza elektronikoa

Ebaluazio teknikaria

Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia
2023/01/02 - 2023/01/30
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia
Lehiaketa:
Ebaluazio teknikaria
Lanpostua:
Ebaluazio teknikaria
Plaza-kopurua:
2
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

Ebaluazio-teknikariaren lanpostuen helburu orokorra: unibertsitateen kanpo kalitate-ziurtapenaren baitan ebaluazio-txostenak egiteko aholkularitza teknikoa. Honako hauek dira aurreikusitako eginkizun orokorrak:

  • Txosten teknikoak egitea.
  • Protokoloak, hitzarmenak eta gidak idaztea eta ebaluazioetarako txantiloiak egitea.
  • Ebaluazioen inguruan unibertsitateekin harremanetan jartzea eta aholkularitza eskaintzea.
  • Nazioartekotze-programetarako dokumentazioa prestatzea.
  • Programen metaebaluazioak egitea.
  • Ebaluazio-prozesuen kudeaketa-lanetan laguntzea, helarazten zaizkien jarraibideen arabera.
  • Ebaluatzaileek edo ebaluatu beharreko zentroek edo pertsonek planteatutako gaiak ebaztea.
  • Ebaluatzaileei aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaintzea, lan-dokumentuak prestatuz.
  • Ebaluazio-programa eta -prozesuei buruz planteatutako kexa, iradokizun eta kontsultei erantzutea.
  • Ebaluazio-prozesuen koordinazio- eta kudeaketa-lanak egiten dituzten pertsonei beren eginkizunak betetzen laguntzea.
  • Dokumentazioa prestatzea eta informazioa tratatzea, ondoren webgunean argitaratzeko
Titulazioa:

Graduko edo Lizentziaturako Unibertsitate-titulu ofiziala

Hizkuntza eskakizuna:

3. Hizkuntza Eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

Deialdiaren oinarri orokorretan eta espezifikoetan garatzen dira.

Onartzea
Elektronikoa:

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari bakarrik aurkeztuko zaio, ebazpen honen III. eranskina erabiliz formalizatutako eskabidea erregistratuz, PDF gisa erantsiz, behin eskaneatu eta sinadura digital ziurtatuarekin sinatu ondoren, naiara.martinez@unibasq.eus helbidera bidalitako mezu batean. Eskabidearekin batera, oinarri orokorren 6.4 puntuan eskatzen den dokumentazioa bidali beharko dute izangaiek posta elektronikoz (bidalitako postak 10 MB baino gehiago hartzen baditu, mezu bat baino gehiago bidaliko dira, horietako bakoitzean baimendutako gehienekoa gainditu gabe).

Aurrez aurrekoa:

Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskabidea Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari bakarrik aurkeztuko zaio, ebazpen honen III. eranskina erabiliz formalizatutako eskabidea erregistratuz, Unibasqen erregistroan (San Prudentzio kalea, 8, 01005 Vitoria-Gasteiz). Eskabidearekin batera, oinarri orokorren 6.4 puntuan eskatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute izangaiek erregistroan.

Deialdia