EAEko Polizia Kidego (Ertzaintza-Udaltzaingoa) eta Udaltzaingo ZerbitzuetakoOinarrizko Eskalako agente kategoriarako hautaketa-prozesua 7. BATERATUA
Batxilergoko titulua edo baliokidea izatea, edo goragoko beste edozein
Ertzaintzaren plazak
Ertzaintzako 1. hizkuntza-eskakizuna duten lanpostuak.
• 344 plaza, derrigortasun-data igarota dutenak.
• 86 plaza, derrigortasun-datarik gabe
Udaltzaingoko plazak
163 plaza 2. hizkuntza-eskakizunarekin administrazioan (euskara)
· Aldez aurreko eskaera egitea.
· Espainiako nazionalitatea izatea.
· 18 urte beteta izatea eta 38 urte beteta ez izatea; muga hori Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetan emandako zerbitzuekin bete ahal izango da.
· Ez egotea Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza-erregelamendua onartzen duen Dekretua laugarrenez aldatzen duen azaroaren 22ko 142/2022 Dekretuan agertzen den baztertze medikoen koadroan.
· Dolozko delituagatik kondenatua ez izana, administrazio publiko baten zerbitzutik bereizita ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta edo etenda ez egotea, birgaitzearen onura aplikatzeari kalterik egin gabe, arau penal eta administratiboen arabera.
· Eskatzailearen adierazpenaren bidez, armak eramateko eta, hala badagokio, erabiltzeko konpromisoa hartzea.
· Hutsegite larria edo oso larria egin izanagatik Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziako kidegoren batean (Ertzaintza eta Udaltzaingoa) edo Udaltzaingoko Zerbitzuan sartzeko hautaketa-prozedura batetik baztertuak ez izana, salbu eta preskripzio-epearen baliokidea den aldi bat igaro bada, kanporatzea deklaratu zen egunetik zenbatzen hasita.
· Ezintasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea praktiketako funtzionario izendapenaren ondorio-datan.
· Plaza bakoitzean eskatutako gidabaimenak izatea.
· Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legean adierazitakoaren arabera, eskabidea jaso eta aztertzeagatiko tasa ordaindu izana, hirugarren oinarriko 4. puntuan xedatutakoaren arabera.
Zenbatekoa: 20,68 euro.
Ertzaintzako 1. hizkuntza-eskakizuna (Administrazioko 2. hizkuntza-eskakizunaren baliokidea) ez duten lanpostuetarako izangaiei euskararen ezagutza 58 punturekin baloratuko zaie.
Aurreko atalean eskatutako baldintzak eskabideak aurkezteko eguneko epea amaitzen den egunerako izan beharko dira, hau da, 2026ko azaroaren 26koa.
Salbuespena: Gidabaimenak (plazan bakolitzean eskatutakoaren arabera) eta euskara tituluak. Derrigortasun-data igarota duten lanpostuetara aurkeztu nahi duten pertsonek, B2 hizkuntza-eskakizuna edo goragokoa, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditu beharko dituzte (deialdiaren hamargarren oinarrian xedatutakoaren arabera).
Aldi baterako enplegurako lan-poltsa: Deialdiko hogeita hirugarren oinarrian ezarritako aldi baterako enplegurako lan-poltsan parte hartu nahi dutenek berariaz adierazi beharko dute eskabidean, eta karrerako funtzionario izendatu arte eutsi beharko diete poltsari.
Hautaketa-prozesua oposizio-lehiaketa librea izango da.
HAUTAKETA-PROZESUA
Eskaeren fasea |
Oposizio-fasea |
Lehiaketa-fasea |
Euskararen ezagutzaren balorazioa |
Praktiketako funtzionario lanpostuak esleitzea |
Prestakuntza-ikastaroa |
Praktikaldia |
Karrerako funtzionarioen izendapena |
FASE OPOSICIÓN
LEHIAKETA-FASEA
Oposizio-fasea amaitzean, dokumentazioa aurkezteko epea irekiko da.
Oposizio-fasea gainditu duten pertsonei bakarrik egingo zaie merezimenduen balorazioa.
Titulazio eta diploma ofizialak |
Hizkuntzen ezagutza (Ingelesa, frantsesa eta alemana) |
Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Oinarrizko Eskalako agente gisa emandako zerbitzuak (0,05 puntu emandako zerbitzu-egun bakoitzeko) |
EUSKARAREN EZAGUTZA
Eskabide elektronikorako sarbidea eta hautaketa-prozesuaren jarraipena
Eskabidea bide elektronikoz aurkeztuko da Enplegu Publikoaren Atarian, helbide elektriniko honetan: https://www.euskadi.eus/enplegu-publikoa/akademia, bete bitartean emango zaizkizun argibideei jarraituz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak onartutako baliabideetako baten bidez identifikatu beharko zara.
Zure eskaeraren jarraipena egiteko, nahitaezkoa izango da identifikazio elektronikoa izatea.