Dokumentuen Kudeaketako teknikaria
Bizkaia
Zeregin nagusia dokumentu-kudeaketari buruzko aholkularitza teknikoa ematea izango da. Aholkularitza hori beharrezkoa izango da administrazio elektronikoko plataforma ezartzeko, batez ere dokumentuak kudeatzeko eta prozedurak zehazteko moduluetan, eta udal-arloak kudeatzen dituzten prozedurak aztertzeko eta sinplifikatzeko prozesuan.
Unibertsitateko goi-mailako titulua edukitzea: Historiako edo Informatika eta Dokumentazioko lizentziatura edo gradua.
Euskararen ezagutza-maila aurreratua egiaztatzea (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila).
a) Europar Batasuneko kide diren estatuetako bateko nazionalitatea edukitzea, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Lege Bategina onartu duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57. artikuluan ezarritako moduan.
b) 16 urte beteta edukitzea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.
c) Unibertsitateko goi-mailako titulua edukitzea: Historiako edo Informatika eta Dokumentazioko lizentziatura edo gradua.
d) Dokumentuen kudeaketarekin eta artxiboarekin zerikusia duten proiektuetan esperientzia izatea, bai administrazio publikoren batean, bai entitate edo enpresa publikoetan, gutxienez 6 hilabetez.
e) Euskararen ezagutza-maila aurreratua egiaztatzea (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko B2 maila), azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuaren 3. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, legez gaitutako zentroren batek emandako ziurtagiri ofizialaren bidez.
f) Bere gain utzitako eginkizunak normaltasunez betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea. Udalaren medikuek egiaztatuko dute, horretarako behar beste azterketa eginda.
g) Ez izatea diziplina-espedientearen bidez baztertua administrazio publikoen edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoen zerbitzutik, eta ez egotea epailearen ebazpen bidez erabat edo bereziki desgaiturik enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidegoetan edo eskaletan sartzeko.
h) Ez egotea desgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik, herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera; hala ere, kargu publikoan jardun edo jarduera pribatu bateraezina egiten dutenek ez dute izango eragozpenik aukera egiteko, legezko arau horiek aipatzen dutena.
i) Bilboko Udalaren plantillako lanpostuak jabetzan betetzeko hautaketa prozesuetako Oinarri Orokorretan ezarritako gainerako eskakizunak.
Lehen ariketa: nahitaezkoa eta baztertzailea. Gehienez ere 2 ordutan idatziz garatu beharko da agiri elektronikoak kudeatzeko eredu bat ezarri eta kudeatzeko proposamen praktiko bat. Ariketa honetan, Bilboko Udalaren kasuan araudia aplikatzeko hautagaiak egiten duen planteamendua baloratuko da, kontuan hartuta udaleko sail guztien jarduketa- eremua koordinatu beharra.
Azterketa 0 eta 10 punturen artean kalifikatuko da, eta, gutxienez, 5 puntu lortu beharko dira gainditzeko.
Bigarren ariketa (hautagaia lanpostura egokitzen den egiaztatzeko proba): nahitaezkoa eta baztertzailea. Elkarrizketa pertsonala egingo da epaimahaiaren aurrean, curriculum vitaea defendatzeko.
Elkarrizketan baloratuko dena:
— Esperientzia, lanpostua eskuratzeko eskatzen den gutxienekoaz gain, dokumentueta artxibo-kudeaketako proiektuetan, bai esparru publikoan bai sektore pribatuan (5 puntu gehienez).
— Prestakuntza espezifikoa artxiboen, dokumentu elektronikoen kudeaketaren eta metadatuen arloan (5 puntu, gehienez).
Eskabide telematikoak eredu ofizialaren arabera aurkeztu beharko dira; web-orrialde honetan eskura daitezke: https://ope.bilbao.eus
Paperezko formatuan egiten diren eskabideen kasuan, Bilboko Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira, edo barrutietako udaltegietan, edo baita 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak aipatzen dituen bulegoetan (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena). Horretarako, eskabide-eredu bat eransten zaie oinarri hauei.
Zelan eta COVID-19aren alerta sanitarioaren ondorioz salbuespenezko inguruabarrak ditugun, aurrez aurreko erregistroaren zerbitzua oso mugatuta dago, eta, beraz, hautaketa-prozeduretarako eskabideak udalaren egoitza elektronikoaren bidez aurkezteko modua antolatu da, interesa duten pertsonek ez dezaten izan Udalaren bulegoetara joan beharrik.