Caparrosoko Virgen del Soto HLHIP ikastetxeko eskolazaina.
Navarra
Eginkizunak.
Izendatutako izangaiaren eginkizunak jarraian aipatzen dira, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe:
- Eskolazaintzari dagozkion egitekoak beteko ditu, ikastetxean jarduna dagoen orduetan, ordutegi orokorrean eta eskolaz kanpoko jarduerak egiten direnean; horien artean sartzen da atezaintzaz eta berogailuaz arduratzea eta patioa garbitzea.
- Senideak edo legezko tutoreak ikasleen bila datozenean, ikasleak gelatik jaso eta haiengana eramateaz arduratuko da, medikura joan beharra dutenean edo justifikatutako arrazoiren bat dagoenean. Bereziki arreta jarriko du haurra jasotzen duen pertsonak horretarako baimenik baduen.
- Goiz eta arratsaldez (ordutegi zatituan) betetzea bere egitekoak, eskolarako ezartzen den ordutegiari eta zerbitzuaren beharrei lotuta. Ordutegia hau izanen da: 8:30etik 14:00etara eta 15:30etik 17:30era.
- Ateak irekitzea eta langileen sartu-irtenak kontrolatzea bide informatikoen eta/edo eskuzkoen bidez, eta langileei kasu egitea. Atal honetan sartzen dira ikastetxearen patioko ateak.
- Ikastetxeko telefonoez eta faxaz arduratzea, eta baita erosgai eta paketeak kontrolatu, jaso eta entregatzeaz ere.
- Informatika, elektrizitate, igeltserotza eta beste lan batzuetan aritzen diren gremioetako langileei kasu egin eta laguntzea.
- Iturgintza, elektrizitate eta zurgintzako lantxoak egitea, altzariak paratzea, landare eta zuhaitzak zaintzea etab.
- Ikastetxean egin beharreko jarduerak prestatzeko lanak edo haien osagarriak egiten dituzten langileei harrera eginen die eta haiekin lankidetzan ariko, edozein gremiotakoak izan eta Udalekoak nahiz kanpokoak izan.
- Bere eginkizunetan aritzen den bulego eta eraikin guztietako argindarraren, uraren, gasaren eta gainerako zerbitzuen horniduraren kontsumo eta erabilera egokia eta arrazoizkoa kontrolatuko du, baita hura moztu eta, hala behar badu, berrabiaraziko du. Orobat arduratuko da eraikin horietako barne nahiz kanpoko ate-lehioak ixteaz.
- Solairuetako argiak kontrolatu eta itzaltzea, alarmaren pizte eta itzaltzea programatzea etab.
- Kasu berezietan, eraikinaren kanpo aldea txukuntzea.
- Patioaren eta ataripeen eremuak garbitzea arratsaldero.
- Patioan eta ikastetxeko sarreretan izotzik dagoen edo izateko arriskurik dagoen begiratuko du, eta hala bada lantaldeari abisu emanen dio gatza bota dezan, jendea erortzeko arriskurik egon ez dadin.
- Eskolako altzariak eta lokalak garbitzea, edozein arrazoirengatik zikintzen direnean eta berehala garbitzea premiazkoa denean.
- Botikinaz arduratzea, eta istripua izandako haurrei laguntzeko lanetan aritzea.
- Fotokopiak eta koadernatze txikiak egitea, erakunde eta enpresetara joatea etab.
- Ikastetxean lanik ez duenean, itxita dagoelako edo horretarako astia duelako, Udaleko lantaldeari lagunduko dio, lantaldearen arduradunak agintzen dizkion lanetan.
- Eta lanpostu hau betetzeagatik eskatzen ahal zaion beste edozein, bereziki ikastetxeko zuzendariak bere eskumenen barrenean agintzen dizkionak.
Eskola ziurtagiriaren edo baliokidearen jabe izatea.
Gutxienez B motako gidabaimena edo haren baliokidea izatea. Hemezortzi urtetik beherakoak salbuetsita egonen dira baldintza hori betetzeaz, nahiz eta hura lortzeko adina dutenean, baldintza hori eskatuko zaien.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Caparrosoko Udaletxeko Erregistroan aurkeztu beharko dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, hogeita hamar egun naturaleko epean. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean adierazitako gainerako bideak ere erabil daitezke eskabideak aurkezteko. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzaten. Caparrosoko Udaletxeko Erregistroan aurkezten badira, kontuan hartuko da jendea hartzeko ordutegia 11:00etatik 13:30era dela, astelehenetik ostiralera.
Eskabideak deialdi honetako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina).
Gai zerrenda
- Erreprografia eta enkoadernazioa.
- Telefono bidezko laguntza.
- Eraikinetako instalazio elektrikoen mantentze lanak, aginte-koadro orokorra eta babesa, bigarren mailako koadroak, mekanismoak, argiteria.
- Iturgintzako instalazioen mantentze lanak (komun-ontziak, txorrotak, zisternak, sifoiak).
- Berotzeko eta girotzeko zirkuituen mantentze-lanak, zirkuituak airez betetzea eta purgatzea, galdara-gelak eta haien osagai bereziak, iragazkiak, txirrikak, motorrak.
- Zurgintzako oinarrizko lanak: ate-leihoak doitzea, sarrailak, bonbinak eta pertsianak.
- Pintura. Motak, produktuak, erremintak eta aplikazioa.
- Igeltserotzan, zurgintzan, margoketan, iturgintzan, lorezaintzan eta bestelako mantentze-lan arruntetan erabili beharreko materialen eta erreminten ezagutza.
- Laneko arriskuen prebentzioko arauen oinarrizko ezagutza. Segurtasun neurriak. Norbanakoa babesteko ekipoak.
- Lehen laguntzak edo sendaketak.
- Suteak atzemateko eta itzaltzeko ekipoak.
- Informatika. Ordenagailuaren eta periferikoen oinarrizko erabilera.