C-KONTROL ETA EGIAZTAPEN
MISIOA:
Sektoreari zerbitzua emateko arloan definitutako jardunbide ildoen baitan, bermatzea produktuek bete egiten dituztela kalitate ziurtagiriak dituzten nekazaritzako elikagaien araudietan, pleguetan eta arau teknikoetan definitutako ezaugarriak, eta, era horretan, konfiantza sortzea azken kontsumitzaileengan, ekoizleengan eta gainerako langileengan, eta, bidenabar, horien guztien aurrean, bai eta arloan erantzukizun handiagokoen aurrean ere, amaierako emaitza onartzea.
ERANTZUKIZUN ARLO NAGUSIAK ETA FUNTZIOAK:
- Kontrol eta egiaztapen auditoria eta ikuskaritzen prozesuari buruzko jarduera eta zeregin teknikoak garatzea, definitutako Kontrol Plana betetzeko, Lantaldeko Koordinatzaileen ikuskaritzapean
- Ikuskapen eta egiaztapenerako barne prozedurak prestatzeko lanetan parte hartzea edo lantzea, bere ezagutza tekniko espezifikoa eskainiz, baita ere checklistetan eta produktuen batzordeen bileretan
- ENACen eta Administrazio Publikoen auditoriei erantzutea
- Partzuergoko proiektuak identifikatu, definitu eta teknikoki garatzen aktiboki parte hartzea
- Prestakuntza eta zabalkunde ekintzak ematea
- Bere ezagutza arloan teknikoki eta gaur egungo egoerari buruz etengabe eguneratzeko jarrera mantentzea
- HAZI Fundazioko barne prozesuen araudia betetzea
Gutxieneko titulazioa: Erdi mailako unibertsitate titulua (Diploma / Unibertsitateko Gradua, Bologna ereduaren arabera), nekazaritzako elikagaien eta arrantzaren sektorearekin erlazionatutako espezialitatearekin.
C1
Baldintza ezinbestekoak eta baztertzaileak:
Modu diskrezionalean aztertuko dira, hautagai bakoitzaren gaitasuna balioesteko. Horretarako, hautagaiek betekizunak betetzen dituztela frogatzeko dokumentuak aztertuko dira.
Eskaera egiteko unean, hautagaiek eurek izan behar dituzte eskatutako tituluak, eta HAZI Fundazioak prozesuaren edozein unetan eska dezake horiek aurkezteko.
- %33ko desgaitasun ziurtagiria erakunde eskudunak emana.
- Bipedestazio-gaitasuna lanaldi osoan eta modu autonomoan mugitzeko gaitasuna.
- Altuera-lanetan aritzeko gaitasuna.
- Nekazaritzako elikagaien edota arrantzaren sektoreko auditoriei buruzko ezagutza eta lan esperientzia, edo nekazaritzako elikagaien eta arrantzaren euskal mapa osatzen duten sektoreren batean Ekoizpenaren kontrolarekin lotutako lanei buruzkoa.
- B motako gidabaimena.
- Bidaiak egiteko prest egotea.
Hautaketa-proba horiek egiteko onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean:
a) Espainiarra izatea, Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionala edo Europako Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen (langileen zirkulazio askea jasotzen dutenek) aplikazio-eremuan sartzen den estatu bateko nazionala izatea. Era berean, pertsona espainiarren ezkontideak, Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea dutenek eta aipatutako Nazioarteko Tratatuen aplikazio-eremuan dauden estatuetako nazionalitatea dutenek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta pertsona horien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere zuzenbide-banaketarik ez badago, 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira eta pertsona horien kontura bizi badira.
b) Diziplina-espediente bidez sektore publikoko edozein erakundetatik bereizita ez egotea, eta sektore publikoan eginkizunak betetzeko desgaituta ez egotea. Espainiar nazionalitatea ez duten izangaiek ez dute diziplina-zehapenik edo zigor penalik izan beharko, beren estatuan sektore publikora sartzea eragozten dienik.
c) Eskatutako titulua izatea edo lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epearen barruan. Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen dokumentazioa eduki beharko da.
Honako hauek baloratuko dira:
1.- Lanposturako espezifikoak:
Balorazioa idatzizko proba baten bidez egingo da, profilean adierazitako ezagutzetan oinarrituta. Gehienezko puntuazioa 45 puntukoa izango da, eta honela banatuko da:
- Nekazaritza eta abeltzaintza produktuak, Producción Integrada barne (0-12)
- Auditoria eta kalitate-teknikak (0-7)
- Euskal nekazaritzako elikagaien sektorea (0-7)
- Araudi-esparrua eta kalitate arauak (17020, 17065) (0-12)
- Informatika-tresna espezifikoen erabilera aurreratua (0-7)
Proba idatziaren fasea gainditzeko, 27 puntu lortu beharko dira, gutxienez.
2.-Frogatutako esperientzia:
Auditoriekin eta ikuskapenekin zerikusia duten lanetan frogatutako esperientzia baremo honen arabera baloratuko da:
- 1 eta 2 urte arteko esperientzia (0 puntu)
- 2 eta 3 urte arteko esperientzia (3 puntu)
- 3 eta 4 urte arteko esperientzia (6 puntu)
- 4 urtetik gorako esperientzia (10 puntu)
3.- Gaitasunak:
Gaitasunekin lotutako baldintzak baloratzeko, elkarrizketa pertsonala egingo zaie idatzizko probaren bidezko balorazio-fasea gainditu dutenei (0-35).
Lanpostua beteko duen pertsonak bere jarduera guztietan honako jarrerak erakutsi beharko ditu: etika, inpartzialtasuna, independentzia, zintzotasuna, diskrezioa, jarrera irekia, diplomazia, behaketa-gaitasuna, malgutasuna, ekimena, erabakiak hartzeko gaitasuna, komunikazio argia, arazoak konpontzeko trebetasuna eta talde-lanerako prestutasuna.
Aurrekoek esan nahi dute prozesu honen xede den lanpostua betetzeko lehentasunezkotzat jotzen diren gaitasunak honako hauek direla:
- Xehetasunekiko arreta, ikuspegi orokorrarekin batera
- Informazioa jasotzea eta aztertzea
- Komunikazio eta harremanetarako gaitasuna
- Talde lana
4- Prestakuntza osagarria eta hizkuntzak:
Baloratu egingo dira hurrengo ezaugarriak, gehienez 10 puntu emanez (egiaztagiri ofizialen bidez):
- Datuen tratamenduarekin edo teknologiekin zerikusia duten masterrak, graduondokoak eta antzekoak (3 puntu master bakoitzeko; gehienez 6 puntu).
- Datuen tratamenduarekin edo teknologiekin zerikusia duten ikastaroak (1 puntu ikastaro bakoitzeko; gehienez 3 puntu). Gutxienez 20 orduko ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan.
- Euskarako C2 maila (+1 puntu)
Azken balioespenean, aipatutako atalek ekarpen hau izango dute:
- Ezagutzak: % 45 (gehienez: 45 puntu)
- Frogatutako esperientzia: % 10 (gehienez: 10 puntu).
- Prestakuntza osagarria eta hizkuntzak: % 10 (gehienez: 10 puntu)
- Elkarrizketa pertsonala: % 35 (gehienez: 35 puntu)
GUZTIRA: % 100 (gehienez guztira: 100 puntu)
Interesdunek honako helbidera bidali beharko dute hautagaitza https://empleo.fundacionadecco.org/oferta-empleo/kontrol-eta-ziurtapen-auditorea_39C2G