Egoitza elektronikoa

C-BASOGINTZA

Hazi
2021/05/25 - 2021/06/06
Inprimatu
Arkauti/Arcaute
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
HAZI
Lehiaketa:
C-BASOGINTZA
Lanpostua:
C-BASOGINTZA
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

MISIOA:

Arlorako zehaztutako jarduera ildoen barruan, Basogintzako euskal sektoreari lotutako proposamen integralak diseinatu eta garatzea (teknologikoak, metodologikoak, kudeaketakoak…), proiektuak kudeatuz, bere zereginaren azken emaitza jakinaraziz eta bere gain hartuz erantzukizun handiagoko postuen aurrean eta, dagokionean, amaierako bezeroaren aurrean.

ERANTZUKIZUN ARLO NAGUSIAK ETA FUNTZIOAK:

  • Bioekonomiaren esparruko soluzioak diseinatzen eta kudeatzen laguntzea:
    • EAEko egur-basogintza sektoreko eragileei laguntzea bioekonomiako proiektuak diseinatzen, koordinatzen eta praktikan jartzen, material berrien, eraikuntzaren eta bioenergiaren eremuetan.
    • Bioekonomia garatzeko ekimen publiko pribatuak abian jartzen eta funtzionatzen laguntzea.
    • Basogintza-egur ekosistemaren bioekonomiaren esparruan sortzen diren berrikuntza eta hobekuntzen jarraipena eta ebaluazioa egitea.
    • Bioekonomiako politika nazionalen eta europarren jarraipena egitea, EAE barruko proiektuetan aplikatzeko.
    • Bioekonomiako proiektuak egiten laguntzea Euroeskualdearen, Poctefaren, Sudoeren eta definitu daitezkeen nazioarteko beste lankidetza batzuen eremuetan.
  • Euskal Egur-basogintza Sektorearen beharrei erantzungo dieten irtenbide integralak diseinatzea:
    • Barne edo kanpo bezeroaren beharrak/eskaerak identifikatzea eta horiei erantzutea, proposamen integralak diseinatuz, aztertuz eta eraikiz.
    • "Kimika Berdea, Eraikuntza eta Aprobetxamendu Energetikoa"-ri lotutako bioekonomiako proiektu tekniko berritzaileak egitea eta horietan laguntzea.
    • Baso Antolamenduko Planei lotutako proiektu teknikoak egitea.
    • Datu bilketan eta prozesamenduan laguntzea, basoko inbentarioa egiteko eta eguneratzeko.
    • Desbideratzeak detektatzea eta irtenbide tekniko posibleak proposatzea
    • Landa lana garatzea bere arloko beste profesional batzuekin lankidetzan
    • Bere jardueraren arloan sortzen diren berrikuntzen eta hobekuntzen jarraipena eta ebaluazioa egitea
  • Basogintza euskal enpresetan, ziurtapenerako kudeaketa sistemak (PEFC eta FSC) eta bioekonomiaren garapena modu jasangarrian egiten dela ziurtatzen dutenak ezartzeko proiektuen kudeaketan laguntzea:
    • Basogintzako enpresen eta jabeen ziurtagiriak lortzeko kudeaketa sistema ezartzeko behar den dokumentazioa prestatzen laguntzea.
    • Enpresei euren prozesuak diseinatzen eta egokitzen laguntzea, ziurtagiriak erregulatzen dituzten araudiak bete ditzaten.
    • Sektoreko enpresen baso ziurtapenerako barne auditorien garapenean eta aholkularitzan laguntzea.
    • Ziurtagiriak lortzeko auditorietan enpresei babesa eta laguntza ematea, eta auditorietan sor litezkeen ezusteko egoerak edo/eta egoera korapilatsuak kudeatzea, gorabehera zehatzak konpontzen lagunduko duten irtenbide edo planteamendu berriak proposatuz.
    • Basoen plangintzari eta antolamenduari lotutako datu base kartografikoak sortzen laguntzea.
  • Proiektu berriak erakartzen eta proposatzen parte hartzea:
    • Proiektuaren premiak antzematea, baita bezeroaren premiei aurrea hartuta ere, eta arloko arduradunari proposatzea
    • Basogintza-egurraren sektorearen beharrak detektatzea, araudi, lege eta abarren aldaketen ondorioz.
    • Proiektuaren alderdi teknikoak bezeroaren arduradun teknikoarekin koordinatzea.
    • Erantzukizun handiagoko lanpostuekin lankidetzan, aurretiazko dokumentazioa prestatzea eta basogintza eta egurraren sektoreko proiektuen diseinuan eta gauzatzean parte hartzea, Europako beste eskualde batzuekin lankidetzan.
  • Partzuergo bidezko proiektuak identifikatu, definitu eta teknikoki garatzen aktiboki parte hartzea:
    • Proiektu bihur daitezkeen arloko aukera/premia posibleak planteatzea.
    • Prospektiba eta Sareen arloarekin koordinatzea, partzuergo erako proiektu eta programetan parte hartzeko.
    • Proiektuaren hautagaitza lantzen parte hartzea.
    • Arloari esleitutako proiektuaren kontrol teknikoa, administratiboa eta finantzarioa egitea.
    • Eskatutako txostenak lantzea.
    • Arloari esleitutako proiektuaren itxiera teknikoa eta finantzarioa koordinatzea.
  • Prestakuntza eta zabalkunde ekintzak ematea:
    • Arloko tresnen, tekniken eta ezagutzen gaineko prestakuntza ematea, laguntzea eta Haziko lankideekin partekatzea eta, eskatuz gero, kanpoan egitea.
    • Lankidetza sarean proaktiboki parte hartzea, Sektorearen premiak identifikatzen eta prestakuntza ekintzak diseinatzen.
  • Bere ezagutza arloan teknikoki eta gaur egungo egoerari buruz etengabe eguneratzeko jarrera mantentzea:
    • Proiektuei egiten dien ekarpenean ezagutzaren kudeaketa egokia bermatzea, eta bere lanpostuarekin lotutako gaiei buruzko informazioa eguneratuta mantentzea.
    • Bere ezagutza arloan sortzen diren berrikuntzen eta hobekuntzen jarraipena eta ebaluazioa egitea.
    • Lan berriak edo oraingoen aldaketak proposatzea, bere lan edo jardueren emaitza edo errendimendua hobetzeko.
    • Dagokion ezagutza eremuari buruzko hitzaldietara, jardunaldietara eta abarretara joatea, bai erakundeekin harremanetan jartzeko, bai egon daitezkeen proposamen berrien eta etorkizuneko proiektuen gaineko informazioa eskuratzeko.Lanpostuaren gaitasunak eta ezagutza teknikoa behar dituzten beste Arlo edo Unitate batzuetako proiektuetan laguntzea.
  • HAZI Fundazioko barne prozesuen araudia betetzea:
    • EKUL erabiltzea HAZI Fundazioaren politikak eskatzen dituen funtzionalitate eta errekerimendu guztietan.
    • HAZI Fundazioarentzat beharrezkoak diren barne prozesuak definitu, birdefinitu eta ezartzen parte hartzea.
    • Laneko Arriskuen Prebentzioko, Ingurumeneko, Kontratazio Publikoko eta erakundeari zuzenean eragiten dioten gainerako arauak eta prozedurak betetzea eta betearaztea.
    • Erreferentziazko eredua izatea eta konpromiso eta erantzukizun indibidualeko jarrera transmititzea, barne araudiaren betetzeari dagokionez.
    • Barne araudia eta Zuzendaritzaren jarraibideak betetzea, baita Zuzendaritzak agintzen dizkion lan guztiak ere.

 

Titulazioa:

Basogintzako Ingeniaritza Teknikoa / Mendi ingeniaria/ Baso Ingeniaritzako graduatua.

Hizkuntza eskakizuna:

C1 Euskaraz

Beste baldintza batzuk:

Baldintza ezinbestekoak eta baztertzaileak:

  • Basogintza sektoreko enpresen ekosistema ezagutzea, batez ere egurraren lehen eta bigarren eraldaketari buruz. Lanaren esparruan lehen eta bigarren eraldaketako enpresekin edo horien elkarteekin esperientzia frogatua izatea.
  • Bioekonomiari lotutako lanetan esperientzia izatea, hiru esparru hauetako bakoitzean: egurrezko eraikuntzarako tresnen sustapena, biomasaren erabilera energetikorako tresnen sustapena, eta basoko kimika berderako tresnen sustapena.
  • B2 mailako ingelesa. Frogatzeko moduan
  • B motako gidabaimena.
  • Bidaiak egiteko prest egotea.

Honako hauek baloratuko dira:

  • Esperientzia baso ziurtapeneko lanetan, batez ere Zaintza Katearen fasean
  • Esperientzia eta parte hartzea Europako proiektuen deialdietan
  • Esperientzia lankidetza proiektuen deialdietan (ministerioa edo EAE)
  • Lan esperientzia Euroeskualdearen eremuan
  • Europako baso politikako gaietan lan esperientzia izatea
  • Euskal sare instituzionala ezagutzea basogintzari dagokionez
  • GIS ezagutzak
  • Baso osasunaren arloko ezagutzak
  • Euskara C2 mailan
  • Ingelesa C1 mailan
  • Elkarrizketa pertsonala, hautagaien ezagutza profesionalean eta gaitasunetan sakontzeko

Konpetentzien azterketa:

Hauek dira lanpostua behar bezala garatzeko funtsezkotzat jo diren konpetentziak, hau da, hauei erreparatuko zaie:

  • Proaktibitatea eta berrikuntza
  • Komunikazio eta harremanetarako gaitasuna
  • Antolatzeko gaitasuna
  • Harreman sareak
  • Talde lana

 

Hautagaien ezagutzetan eta esperientzian sakontzeko aukera emango duten idatzizko proba eta elkarrizketa egongo dira, eta, horretarako, galderak, kasu praktikoak edo egoki irizten diren bestelako dinamikak egingo dira, profil honetan agertzen diren ezinbesteko eta baloratzeko moduko betekizunetan zentratuta. Ezinbestekoei dagokienez, nahitaezkoa izango da Auzitegiak aldez aurretik ezarritako gutxienekoak gainditzea.

 

Oharrak:

ORDAINSARIA ETA KONTRATU MOTA

Kontratua: Mugagabea

Urteko ordainsari gordina: 37.607,22€ 

LANTOKIA

Funtzioak betetzeko egin beharreko joan-etorriak salbu, bere ohiko lanlekua Arkauti izango da (Araba).

LAN POLTSA

Lanpostua betetzeaz gain, prozesuan lan poltsa bat sortuko da Basogintza Arloan etorkizunean antzeko lanpostu bat (C) edo orain eskatzen den profilari lotutako beste arlo bateko antzeko kategoria bateko lanpostu bat bete ahal izateko.

Hori guztia “Haziko barne promoziorako eta langileak hautatzeko prozeduran” xedatutakoa betez egingo da.

Onartzea
Elektronikoa:

Interesdunek honako helbidera bidali beharko dute hautagaitza (CV eguneratua eta eskatutako profilera egokitua): seleccion@hazi.eus