Egoitza elektronikoa

Eraikinak eta instalazioak garbitzeko lan-poltsa

2022/06/01 - 2022/06/20
Inprimatu
Zizurkil
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zizurkilgo Udala
Lehiaketa:
Eraikinak eta instalazioak garbitzeko lan-poltsa
Lanpostua:
Udal eraikin eta instalakuntzetako garbitzailea
Mota:
Lan-poltsak
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Eginkizunak eta atazak:

Gaur egun adostutako eginkizunen deskribapenean oinarrituta, lanpostuaren funtzioak ondoren zehazten direnak dira. Nolanahi ere, funtzio horiek udal-zerbitzuen hobekuntzaren arabera alda daitezke:

*  Funtzio orokorra:

Bere ardurapean utzitako eraikin, areto, instalazio eta ikastetxeen garbiketaz arduratu.

*  Eginkizun espezifikoak:

— Zorua, panelak, ateak, leihoak, altzariak eta bere ardurapean utzitako eraikuntzetan dagoen eta trataera berezirik behar ez duen beste edozein elementu garbitu. Eginkizun hau betetzeko elementu bakoitzarentzat egokien diren bitarteko eta garbikariak erabiliko ditu.

— Komunetako osagaiak garbitu: komuna, konketa, dutxak, iturriak…

— Garbikariak eta garbiketarako materialak behar bezala erabili eta berriro ekar ditzaten eskatu, hala behar denean.

— Segurtasun eta osasun arauak bete.

— Beharrezkoa den ordena eta garbitasuna gorde bere lanpostuan.

— Hierarkian goitik duenari bere lanean gertatzen zaion edozein desbideratze, gertakizun edo arazo jakinarazi ahalik eta azkarren.

— Bere lana betetzeko jarriak dauden arau, prozedura eta zehaztapenak ezagutu eta bete.

— Zerbitzua hobetzen lagundu, hobekuntza sustatuko duten ekintza edo aldaketak proposatuz bere jardun esparrurako.

Aipatutako lanak ez ezik, bere ahalmen eta trebakuntza profesionalarekin bat datozen beste lan batzuk egin ezarritako helburuak betetzeari begira, hierarkia mailan gorago dagoenak hala aginduz gero.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskara jakiteak merezimendu gisa baloratzeko balioko du.            

C1: 4 puntu,

B2: 3 puntu.

Ama-hizkuntza: 2 puntu.

Ezagutza orokorra: puntu 1.

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatu behar zaion estaturen bateko herritartasuna izatea. Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea duten pertsonen ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, nazionalitatea edozein dela ere, betiere zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherako ondorengoak edo adin horretatik gorakoak badira.       

b)    16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiro-adina ez gainditzea.

d)    Eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Egoera hori bere garaian egiaztatu beharko da azterketa medikoaren bidez.

e)    Diziplina-espediente bidez edozein herri-administraziotako edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organotako zerbitzutik bereizia ez izatea, eta, ebazpen judizial bidez, enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea banandua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, bere estatuan eta baldintza berberetan enplegu publikora iristea galarazteko.           

f)    Indarrean dagoen araudiaren arabera ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea, horrek ematen dion aukera-eskubidea salbu utzita.

g)    Udalerrian enplegua sustatzeko programa denez, Zizurkilen erroldatuta eta langabezi egoeran egotea eskatzen da.

h)    Ibilgailu bat izatea Elbarrena eta Herrigunean zehar ibiltzeko.

Onartzea
Elektronikoa:

Zizurkilgo Udaleko erregistro elektronikoan erregistratuko dira.

Aurrez aurrekoa:

Eskabideak, behar bezala beteta, Zizurkilgo Udaleko Erregistro Orokorrean.