Egoitza elektronikoa

Biolentxelo+orkestra-zuzendari irakaslea

2023/09/25 - 2023/10/20
Inprimatu
Eibar
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Eibarko Udala
Lehiaketa:
Biolentxelo+orkestra-zuzendari irakaslea
Lanpostua:
Biolentxelo+orkestra-zuzendari irakaslea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Titulazioa:

Musikako goi-mailako titulua HLO (Hezkuntzako Lege Organikoa) edo homologatuak eskatzen dira biolontxelo irakasle edo baliokidea izateko.

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza-eskakizuna (2015/12/17)

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kide den bateko nazionalitatea izatea, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den beste estaturen batekoa, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehaztuta dagoen moduan.

b) Parte hartu ahal izango dute, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoek eta bere ezkontidearenek, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek 21 baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak (5/2015 LEDren 57. artikulua).

c) Aurretiazko eskaera egitea

d) Sartu nahi den lan-eskala edo -kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

e) Gutxienez hamasei urte izatea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.

f) Edozein Herri Administrazioren zerbitzuetatik edota autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanpostu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietara sartzeko.

g) Beste estatu bateko herritarra bada, desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea, eta bere estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

h) Eskatutako titulazioa izatea, edo titulu hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea; titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da. Atzerriko tituluak badira, homologazioa egiaztatzen duen agiria eduki beharko da.

i) Titulazioa atzerrian eskuratu duten izangaiek dagokion baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioa ziurtatzen duen agiria dutela egiaztatu beharko dute.

j) Hautaketa-prozesuaren barruan, lanposturako (lan-kontratuko langileen kasuan) edo plazari lotutako lanposturako (funtzionarioentzat gordetako lanpostuen kasuan) eskatzen den hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketaprozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Baldintza hori bete beharko den eguna dagokion hautaketa-prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.

k) Administrazio publikoetako langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin batean ari direnentzat aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatzea eragotzi gabe.

l) Eskala, azpieskala edo kategoria bereko karrerako funtzionarioak edo lan-kontratuko langile finkoak ez izatea Eibarko Udalean, lanaldi partzialeko musika-irakasleak izan ezik; kasu horretan ezingo dira iritsi lanaldiaren % 100era.

m) Oinarri espezifikoetan eskatzen diren beste baldintza guztiak.

Onartzea
Elektronikoa:
  • https://www.eibar.eus/eu/tramiteak/enplegua-beharginen-aukeraketa/plaza-finkoak
Aurrez aurrekoa:
  • Pegoran, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko bulegoan, Udaletxeko beheko solairuan, Untzaga plaza 1 zenbakian, 20600 Eibar. Telefonoa: 943708400
  • Aurretiazko hitzordua egiteko aukera ere badago. https://www.eibar.eus/es/tramites/pegora
  • Urriaren 1eko 39/2015 Legearen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoaren, 16.4. artikuluan xedatutako edozein tokitan ere aurkeztu ahal izango dira.
  • Administrazioarekin harreman elektronikoa izateko legezko betebeharra dutenen kasuan, egoitza elektronikoan aurkeztuko da.