Bioinformatika eta Biologia Konputazionaleko Ikertzaile Elkartua
Bizkaia
- Bioinformatika eta biologia konputazionala inplementatzea eta erabilera sustatzea, nekazaritza eta ingurumenari buruzko ezagutzan aurrera egiteko, web tresnak sortuz sekuentzien analisirako, datu biologikoen baseak sortuz (horretarako hainbat programazio lengoaia erabiliz, adibidez, BASH, PERL/CGI, Python, R, MySQL, HTML/CSS, etab.), eta machine learning ereduak aplikatuz.
- Datu omikoen analisia egitea hainbat arlotan, hala nola: genoma osoen anotazioa, genomika konparatua, transkriptomikoa, epigenomikoa eta metagenomikoa.
- Ikerketen diseinu esperimentala aholkatzea eta zuzentzea, errendimendu handiko sekuentziazioko datuen tratamendua, hirugarren belaunaldiko sekuentziazioa eta azterketa multi-omikoak erabiliz.
- Analisi bioinformatikoko zerbitzu bat ezartzea zentroko ikertzaileei laguntzeko, lan fluxuak edo tresnak sortuz horrelako analisiak errazteko, eta horretarako aurreikusitako zerbitzari informatikoak instalatzen eta prest jartzen lagunduz.
- Nekazaritzako eta ingurumeneko datuak bioinformatikoki aztertzeko metodologiei buruzko prestakuntza ematea zentroko ikertzaileei.
- Bioinformatikaren arloko gradu, master eta doktoretzako ikasleak ikuskatzea.
Titulazioa lizentziatura edo diplomatura graduko unibertsitate diziplina hauetakoren batean edo ingeniaritza teknikoan edo ingeniaritzan: Matematika, Fisika, Informatika Ingeniaritza, Bioinformatika, Agronomia, Mendiak, Biologia Zientziak, Ingurumen Zientziak, Biokimika, Kimika, Farmazia, zientziak, Albaitaritza eta Elikagaien Teknologia edo biozientziei eta Bioinformatika lotutako beste diziplina batzuk.
- Doktoretza edukitzea, gutxienez 5 urteko esperientziarekin Bioinformatikari edo Biologia Konputazionalari lotutako I+Gko proiektuetan parte hartzen.
Dokumentazioa berariazko ziurtagiri bidez egiaztatu beharko da kontratatuta izandako entitateak emanez.
Hala ere Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindako Lan-Bizitza ziurtagiria aurkeztu egin beharko da.
Behar bezala justifikatutako doktoratu aurreko bekak lan-kontratutzat hartuko dira.
Gainontzeko bekei dagokionez, 18 hilabete bekadun egotea 12 hilabete kontratuarekin egotearen parekoa izango da.
Lanaldi partzialeko kontratuak bere lanaldiaren arabera kontutan izango dira, ez dira kontutan izango lanaldi oso bat bezala.
- Ingelesa edo frantsesa B.2 mailan izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- B motako gidabaimena.
NEIKER Sozietate Publikoaren edozein zentrotan (ordutegia: 8:00etatik 14:00ak arte) edo posta ziurtatuz aurkez daitezke (ez dira onartuko e-postaren bidez bidalitako eskaerak), NEIKER-en eskabidea egiteko eredu aurkeztuz eta CV erantsiz eta bertan egiaztatzen den agirien dokumentazioa batera bidaliz: eskabidean adierazitako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko agiriak. Ez da balioetsiko eskabidean zehaztu eta egiaztatzen ez dena.
Arloari dagokion lan-esperientzia egiaztatzeko, lan kontratuak edo bakoitzak lan egin duen enpresak edo administrazioak emandako ziurtagiria behar da. Kontratuaren iraupena eta lanean betetako eginkizunak adierazi behar dira ziurtagirian. Lan-Eesperientzia orokorra egiaztatzeko, lehengoaz gain, Lan Bizitzaren Agiria aurkeztea beharrezkoa izango da.