Administrazio Bereziko goi-mailako teknikaria (informatikaria)
Bizkaia
— Udaleko zerbitzari, centralita, eta sareko funtzionamendu egokia ziurtatzea. Windows eta AS400 zerbitzarien egoera zaindu, udaleko datuen segurtasun kopiak egiten diren konprobatu eta sarearen egoera zuzena den ikusi.
— Informatikarekin zerikusia daukaten eta eskatzen zaizkion lanak planifikatu, koordinatu eta exekutatu. Aldundiarekin, bankuekin eta datuak prozesatzeko zentruak dituzten gainontzeko enteekin harreman informatikoen ardura izango du.
— Udalaren beharrizan teknikoak aurreikusi eta beharrizan horien konponbidea proposatzea.
— Informatikako beharren inguruan aholkularitza lanak egin, lortu beharreko helburuak zeintzuk izan behar duten proposatu eta hardware eta software egokienak eskuratu ditzaten gomendatu.
— Informatikako aplikazio berriak bultzatu edo daudenak berritu, udalaren jarduera eraginkorragoa izan dadin.
— Teknologia berriekin erlazioa duten proiektuen kudeaketa eta parte-hartzea.
— Aplikazioen analisi, garapen eta ezarpena, erabiltzaileen beharretara egokituz, haiei laguntza eta formakuntza emanez eta beharrezkoa balitz neurrira eginiko aplikazioak sortuz.
— Udalean erabiltzen diren aplikazio guztiak nola erabiltzen diren jakin
— Udaleko langileek erabiltzen duten tresneria informatikoaren funtzionamendua egokia dela ziurtatzea.
— Erabiltzaileei laguntza eman ekipoak eta programak erabiltzerakoan, sortu daitezkeen arazoak konpondu eta beharrezkoa denean dagokion mantenimendu teknikoko zerbitzuari deitu.
— Informatikari buruz sortu daitezkeen eskaera guztiak jaso.
— Udaleko sistema informatikoa kontrolatu, izakinetan zein segurtasunari dagokionean.
— Informatikako ezagutzak egunean izan, udalean aplikatu ahal izateko.
— Agintzen zaizkion eta bere kategoriarekin zerikusia daukaten gainontzeko eginbeharrak.
Gradua, lizentziatura edo baliokidea ingeniaritza informatikoan.
Nahitaezko 4. mailako hizkuntza-eskakizuna.
1. Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango dute, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.
2. 16 urte beteta izatea, beste adin muga bereziren bat eskatzen den prozesuen kalte barik, eta edozein kasuan, nahitaezko erretirorako gehienezko adina ez gainditzea.
3. Gradua, lizentziatura edo baliokidea ingeniaritza informatikoan.
4. Deitutako lanpostuak nahitaezko 4. mailako hizkuntza-eskakizuna dauka. Baldintza hau, Euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatzen dituen Dekretuan eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzeko 64/2008 Dekretua aldatzen duen 48/2009 Dekretuko 1go. artikuluan ezarritako ziurtagiriak aurkeztuz kreditatu beharko da. Halaber, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartu eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsiko dira. Hautaketa prozesua gainditzen dutenetik inork ez badu 4. mailako hizkuntza-eskakizuna ziurtatzen, oposizio eta lehiaketa-fasean puntuazio gehien lortzen duen eta 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea duen hautagaia proposatuko da, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren arabera.
5. Tasak: Bermeoko Udalaren indarreko ordenantza fiskalak ezarritako azterketa-eskubideen tasa ordaindu izana, eskabideak aurkezteko epearen barruan. 20 eurokoak izango dira, Agiriak emateagatik ordaindu beharreko arautzen duen 2024ko Ordenantza fiskalaren arabera. Lanpostuetarako deialdietan azterketara aurkeztu ahal izateko zeintzuk baldintzak bete behar diren guztiz zehaztuta dagoenez gero eta izena ematean tasa sortzen den ezkero, aurkezten denak betetzen dituela ulertu behar da eta izena ematean tasa sortzen den ezkero, Erregistro Orokorrean eskaria aurkezten den unean tasa ordaindu izanaren justifikazioa ere aurkeztu beharko da. Ostantzean eskaria ez da kontutan edukiko eta deialditik kanpo geratuko da hautagaia. Behin izena emanda eta ordainduta, deialdiaren baldintzak betetzen ez dituelako azterketara ezin badu aurkeztu edo aurkeztera uko egiten badu, hautagaiak ordaindutako tasa ez da itzuliko. Kopuru horren ordainketa modu hauetan egin daiteke: — Ordainketa-pasabidearen bitartez, Bermeoko Udalaren web orriko lotura honetan: https://egoitza.bermeokoudala.eus/ aukeratu Autokitapenak atala. — Txartelaz, arreta zuzeneko berhaz bulegoan: Ertzilla kalea, 6-8. — Dirutan, diru-bilketako bulegoan: Intxausti kalea, 2. — Banketxeetan.
6. Lanpostuko zereginak normaltasunez egitea eragotziko duen gaixotasunik edo akats fisikorik zein psikikorik ez izatea. Baldintza hori betetzen dela Udaleko osasun zaintza zerbitzuak erabakiko du, komenigarri jotzen dituen azterketak aurretik eginda.
7. Diziplinako espediente bidez edozein Administrazio Publikoko zerbitzutik baztertua ez izana, edota inhabilitazio absoluturik edo berezirik ez izatea enplegu eta kargu publikoetan aritzeko.
Bermeoko Udala - Egoitza elektronikoa.
— Egoitzatik egiteko asistentzia behar izatekotan, deitu 010 telefonora (946179100 Bermeotik kanpo deitzekotan) hitzordu bidez Berhaz bulegoan laguntza eskaintzeko.
- Modu elektronikoan egitera behartuta ez dauden interesdunen kasuan:
Aurrez – Aurrekoa: Berhaz Bulegoan. Ertzilla 6-8 Bermeo.
Ordutegia: 8:00-15:00: Astelehen, asteazken eta ostiraletan.
8:00 -14:00 eta 16:00-18:00: Astearte eta ostegunetan.
Udan Goizez bakarrik.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako moduan.