Egoitza elektronikoa

Administrazio orokorreko teknikarien lan poltsa

2024/12/10 - 2024/12/18
Inprimatu
Bermeo
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bermeoko udala
Lehiaketa:
Administrazio orokorreko teknikarien lan poltsa
Lanpostua:
Administrazio orokorreko teknikariak (lan poltsa)
Mota:
Lan-poltsak
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A
Eginkizunak eta atazak:

Misioa orokorrean izango da Bermeoko Udalean aholkularitza juridikoa ematea zein langileria, hirigintza, kontratazioa eta ondarearen izapidetza burutzea. Konkretuki, lanpostu konkretuari dagokion lanpostuen zerrendan jasotako gainerako funtzioak burutu beharko dira.

Titulazioa:

Lizentziatu edo graduatuaren titulu akademiko ofiziala edukitzea arlo hauetako batean: Zuzenbidean, Politika eta Administrazio Zientzietan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan edo baliokidean.

Hizkuntza eskakizuna:

Lan poltsan sartu ahal izateko 4. Hizkuntza Eskakizuna izan beharko da.

Dena den, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren arabera lan poltsa eratuko da 3. Hizkuntza Eskakizuna daukaten hautagaiekin ere, 7. oinarrian jasotako baldintzetan.

Beste baldintza batzuk:

1. Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. Parte hartu ahal izango dute, baita ere, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita ere bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urte baino gutxiagokoak badira, edo adin horretatik gorakoak, baina bere pentzuan bizi direnak.

2. 16 urte beteta izatea, beste adin muga bereziren bat eskatzen den prozesuen kalte barik, eta edozein kasuan, nahitaezko erretirorako gehienezko adina ez gainditzea.

3. Lizentziatu edo graduatuaren titulu akademiko ofiziala edukitzea arlo hauetako batean: Zuzenbidean, Politika eta Administrazio Zientzietan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan edo baliokidean. 4. Lan poltsan sartu ahal izateko

4. Hizkuntza Eskakizuna izan beharko da. Dena den, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuaren arabera lan poltsa eratuko da 3. Hizkuntza Eskakizuna daukaten hautagaiekin ere, 7. oinarrian jasotako baldintzetan. Hizkuntza Eskakizunaren baldintza hau azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuak (Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena) ezarritako ziurtagiriak aurkeztuz kreditatu beharko da Halaber, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ezarritakoaren arabera, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartu eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuetsiko dira.

5. Tasak: Bermeoko Udalaren indarreko ordenantza fiskalak ezarritako azterketa-eskubideen tasa ordaindu izana, eskabideak aurkezteko epearen barruan.

6. Lanpostuko zereginak normaltasunez egitea eragotziko duen gaixotasunik edo akats fisikorik zein psikikorik ez izatea. Baldintza hori betetzen dela Udaleko osasun zaintza zerbitzuak erabakiko du, komenigarri jotzen dituen azterketak aurretik eginda.

7. Diziplinako espediente bidez edozein Administrazio Publikoko zerbitzutik baztertua ez izana, edota inhabilitazio absoluturik edo berezirik ez izatea enplegu eta kargu publikoetan aritzeko.

Onartzea
Elektronikoa:

— Egoitza elektronikoa: https://egoitza.bermeokoudala.eus/. 

Aurrez aurrekoa:

— Arreta zuzeneko berhaz bulegoa: Ertzilla 6-8.

— 39/2015 Legeko 16.4 artikuluak zehaztutako bideak.