Egoitza elektronikoa

Berdintasun teknikari lan poltsa

2024/05/23 - 2024/06/19
Inprimatu
Oñati
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Oñatiko Udala
Lehiaketa:
Berdintasun teknikari lan poltsa
Lanpostua:
Berdintasun teknikaria
Mota:
Lan-poltsak
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:

Deialdi honen xede den lanpostua Udaleko berdintasun departamentuari eta bereziki Oñatiko Emakumion Etxiari atxikita dago. Lanpostuaren eginkizunak, beste batzuen artean, ondoko hauek dira:

1.    Oñatiko Emakumion Etxera gerturatzen diren herritarrei harrera egin, informatu eta bakoitzaren beharren araberako akonpainamendua eskaintzea.

2.    Indarkeria jasaten duten emakumeen artatzea bideratzea eta erreparazio prozesua laguntzea.

3.    Oñatiko udalerrian indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko erakunde arteko koordinazio Protokoloan parte hartzea.

4.    Oñatiko Emakumion Etxeko zerbitzuen inguruko planifikazioa, jarraipena eta ebaluazioa egitea.

5.    Oñatiko Emakumion etxiaren programazioa lantzea, dinamizatzea eta ebaluatzea.

6.    Oñatiko Emakumion Etxiaren jarduerari loturiko Informazioa eta datuak sistematizatzea.

7.    Oñatiko Emakumion Etxiaren estrategia eta plangintza operatiboen diseinuaren garapenean parte hartzea.

8.    Oñatiko Emakumion Etxearen parte hartze espazioak kudeatzea eta dinamizatzea.

9.    Oñatiko Emakumion Etxia erabiltzeko eskariak hartzea eta hauek kudeatzea.

10.    Oñatiko Emakumion Etxia ireki eta ixteaz arduratzea, espazio bakoitza horretarako prestatuz eta giltzen kudeaketaz arduratuz.

11.    Oñatiko Emakumion Etxian egingo diren ekimenetarako gelak eta baliabideak prestatzea.

12.    Oñatiko Emakumion Etxeko baliabide materialak eragile eta herritarren eskura jartzeaz arduratzea.

13.    Oñatiko Emakumion Etxiaren baliabide eta azpiegituren kudeaketa egitea eta hauek hobetzeko proposamenak egitea.

14.    Oñatiko Emakumion Etxeko egitarauaren eta ekimenen komunikaziorako tresna ezberdinen kudeaketa.

15.    Oñatiko Emakumion Etxia herritarren aurrean matxismoaren aurkako erreferentzia espazio gisa aurkezteko proposamenak egitea eta arlo horretan aritzen diren herriko eragileekin elkarlana sustatzeko proposamenak egitea.

16.    Oñatiko Emakumion Etxian antolatutako ikastaro eta ekintzak jaso eta sistematizatzea artxiborako eta memoriarako.

17.    Oñatiko Emakumion Etxiaren inguruko informazioa eguneratuta, ordenatuta eta antolatuta edukitzea eta artxiboaz arduratzea.

18.    Oñatiko Emakumion Etxiari dagokion urteko memoria egitea.

19.    Bere kategoriari dagokion beste edozein zeregin egitea, baldin eta zeregin horietarako aurretik instruitu bada.

Titulazioa:

Titulazio hauetakoren bat, edo baliokidea, edukitzea edo titulu horiek eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: unibertsitate gradua edo diplomatura. Titulua atzerrikoa baldin bada, homologatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiri baten jabe izatea.

Gainera, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun gaian trebakuntza ikastaroa izatea, gutxienez 150 ordukoa eta erakunde ofizial batek ziurtatua (unibertsitate edo herri administrazioek).

 

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako IV. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokide baten jabe izatea. Hizkuntza eskakizuna egiaztatua ez duten hautagaiei HAEE/IVAPen bitartez egingo zaie azterketa.

Beste baldintza batzuk:

a)    Espainiako edo Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Halaber, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kide batzuetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoak eta ezkontideen ondorengoek zuzenbidez bananduta ez badaude, eta hogeita bat urte baino gutxiago edo adin horretatik gorako mendekoak badira. Hori guztia 2015eko urriaren 30eko Enplegatuaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 57. artikuluan xedatutakoaren arabera.

b)    Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretirorako adina ez gainditzea.

c)    Titulazio hauetakoren bat, edo baliokidea, edukitzea edo titulu horiek eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: unibertsitate gradua edo diplomatura. Titulua atzerrikoa baldin bada, homologatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiri baten jabe izatea.

Gainera, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasun gaian trebakuntza ikastaroa izatea, gutxienez 150 ordukoa eta erakunde ofizial batek ziurtatua (unibertsitate edo herri administrazioek).

d)    Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasunik edo eragozpen fisiko nahiz psikikorik ez izatea.

e)    Diziplina-espediente bidez edozein Herri Administrazio edo Autonomia Erkidegoko organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ebazpen judizialaren arabera enplegu edo kargu publikorako ezgaikuntza erabatekoa edo berezia ez izatea, ezta funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo lan-legepekoen kasuan, bereiziak edo ezgaituak izan diren lanpostuko antzerako eginkizunak betetzeko. Beste Estatu bateko nazionala izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion Estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.

f)    Euskarako IV. hizkuntza eskakizunaren edo horren baliokide baten jabe izatea. Hizkuntza eskakizuna egiaztatua ez duten hautagaiei HAEE/IVAPen bitartez egingo zaie azterketa.

g)    Deialdian parte hartzeko Oñatiko Ordenantzan aurreikusitako azterketa eskubideengatiko tasa ordaindu izana. Azterketa egiteko tasa (10,40 euro) ordaintzeari dagokionean, beti transferentzia bidez egingo da eskabideak egiteko aurkezteko epea amaitu baino lehen.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Oñatiko Udaleko Zerbitzu Telematikoetan
Aurrez aurrekoa:
  • Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) edo Posta-bulego batean. HAZeko ordutegia: 07:30-15:30. Era berean, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio-prozedura Erkidearenak, 16.4 artikuluan izendatzen dituen bideetatik ere aurkez daitezke eskaerak. Oñatiko Alkateari zuzenduko zaizkio