Basozaina
Gipuzkoa
Titulu ofizial edo homologatu hauetako bat edukitzea edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: Batxilergoa edo Teknikaria edo baliokidea.
Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna
a) 16 urte beteak edukitzea eta nahitaez erretiratzeko adina ez gainditzea.
b) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea.
Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira.
c) Plazari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, zeina egiaztatuko baitute dagozkion zerbitzu medikoek, karrerako funtzionario izendatu aurretik, eta 11.6 oinarrian ezarritakoaren arabera. Hori dena, errege dekretu hau aplikatzearen kalterik gabe: 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 29koa, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duena.
d) Diziplinazko espedientearen bidez edozein administrazio publikoetako edo organo konstituzionaletako edo autonomia erkidegoetako organo estatutarioetako zerbitzutik baztertuta ez egotea; eta ebazpen judizial bidez ezgaitasun erabatekoa edo berezia ez izatea enplegu edo kargu publikoetarako, baztertua edo ezgaitua izan den funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko.
Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ezgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo baliokiderik, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
e) Titulu ofizial edo homologatu hauetako bat edukitzea edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: Batxilergoa edo Teknikaria edo baliokidea.
Ondorio horietarako, ez da nahikoa izango titulazioa eskuratzeko ikasketa planak edo probak gaindituak izatea, ezta hori egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa edukitzea ere. Egoera horietan daudenek, titulazioaren baldintza betetzeari dagokionez, titulua emateko eskubideak ordainduta izan beharko dituzte hautapen prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epearen barruan.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da.
Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
f) Euskarako 2. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen agiriaren jabe izatea, edo, hala badagokio, 10.2 oinarrian ezarritakoaren arabera eskuratzea.
g) B gida baimena indarrean izatea.
Parte hartzeko eskaera aurkezteko, interesdunek hautapen prozesu honetarako berariaz prestatu den inprimaki elektronikoa erabili behar dute, zeina eskuragarri egongo baita Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoko «Enplegu Publikoa» atalean (https://egoitza.gipuzkoa.eus).
Eskaera bitarteko elektronikoz aurkeztuta, eskaera aurkeztu izanaren agiria jasoko du izangaiak, eskaeran bertan adierazitako helbide elektronikoan.
GAITEGI OROKORRA
1. gaia. Espainiako Konstituzioa: Konstituzioaren printzipioak. Eskubidezko gizarte eta demokrazia estatua. Konstituzioaren balio gorenak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.
2. gaia. Botereak Espainiako Konstituzioan: botere legegilea, botere judiziala eta botere exekutiboa.
3. gaia. Estatuaren lurralde antolamendua. Autonomi erkidegoak. Autonomi erkidegoen eta Estatuaren arteko harremanak. Autonomi erkidegoetako antolaketa politikoa eta administratiboa.
4. gaia. Euskal Herriko Autonomia Estatutua: Atariko titulua. Euskal Herriaren eskumenak. Euskal Herriaren botereak.
5. gaia. Lurralde Historikoak: eskumenak. Foru aldundiak eta Batzar Nagusiak. Gipuzkoako Foru Aldundia: 12 6/2005 Foru Araua, uztailaren 12koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketa, Gobernu eta Administrazioari buruzkoa.
6. gaia. Espainiako toki erregimena: Toki administrazioa Espainiako Konstituzioan. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena: xedapen orokorrak. Udalerria: antolamendua. Probintzia: antolamendua eta eskumenak.
7. gaia. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena: xedapen orokorrak. Interesatuak prozeduran. Administrazio publikoen jarduera. Egintza administratiboak. Administrazio-prozedura erkideari buruzko xedapenak. Egintzak bide administratiboan berrikustea. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide juridikoarena: kide anitzeko organoak. Abstenitzea eta errekusatzea. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa.
8. gaia. Administrazio publikoen zerbitzuko langilegoa: langile motak. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak. Gipuzkoako Foru Enplegu Publikoaren Etikaren eta Kudeaketa Onaren Kodea: kontzeptua eta izaera. Balio etikoak eta jokabide arauak. Kudeaketa onaren printzipioak eta jokabide profesionalerako arauak.
9. gaia. Euskararen erabileraren normalizazioa herri administrazioan: printzipio orokorrak. Herritarren eskubideak eta herri aginteen betebeharrak hizkuntza esparruan. Euskara euskal administrazio publikoetan. Lanpostuak hornitzea: hizkuntza eskakizunak eta derrigortasun datak.
10. gaia. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa: atariko titulua. Genero-ikuspegia euskal aginte eta herri-administrazioen jardunean integratzeko neurriak. 2/2015 Foru Araua, martxoaren 9koa: atariko titulua. eskumenak, funtzioak, antolamendua eta finantzaketa. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako politika espezifikoak.
GAI ZERRENDA ESPEZIFIKOA
11. gaia. Gipuzkoako hostozabal espezie nagusien identifikazioa eta ezagutza. Haien izenak euskaraz eta gaztelaniaz. Banaketa. Oinarrizko ezaugarri ekologikoak.
12. gaia. Gipuzkoako konifero espezie nagusien identifikazioa eta ezagutza. Haien izenak euskaraz eta gaztelaniaz. Banaketa. Oinarrizko ezaugarri ekologikoak.
13. gaia. Gipuzkoako zuhaixka espezie nagusien identifikazioa eta ezagutza. Haien izenak euskaraz eta gaztelaniaz. Banaketa. Oinarrizko ezaugarri ekologikoak.
14. gaia. Gipuzkoako geografiaren ezagutza: orografia oro har, klima, landaredia, hidrografia, bide sarea, herriguneak.
15. gaia. Basoberritzearen faseak, fase bakoitzaren deskribapena, basoberritzea egiteko garaia eta moduak.
16. gaia. Baso tratamenduak, horietako bakoitzaren definizioa, eta egiteko garaia eta moduak.
17. gaia. Basoko gaitz nagusiak. Identifikazioa eta tratamendua.
18. gaia. Basoko izurrite nagusiak. Identifikazioa eta tratamendua.
19. gaia. Basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko laguntzak Gipuzkoako Lurralde Historikoan.
20. gaia. Gipuzkoako zuhaitz espezie nagusien basogintza.
21. gaia. Egur aprobetxamenduak onura publikoko mendietan. Kubikazioa, lanen jarraipena.
22. gaia. Mendi partikularretan zuhaitzak mozteko baimenak izapidetzea.
23. gaia. Larre aprobetxamenduak onura publikoko mendietan. Larratze eremu nagusiak. Larreak zaindu eta hobetzeko lanak.
24. gaia. Baso pisten zuinketa eta eraikuntza eta mantentze lanen gainbegiraketa.
25. gaia. 7/2006 Foru Araua, urriaren 20koa, Gipuzkoako Mendiena.
26. gaia. Gipuzkoako onura publikoko mendiak. Ezaugarri nagusiak.
27. gaia. Baso suteak. Arriskuko arrazoiak, eremuak eta garaiak. Prebentzioa. Sute itzalketa.
28. gaia. Segurtasuna eta osasuna baso lanetan. Lan arriskutsuak eta prebentzio neurriak.
29. gaia. 9/2021 Legea, azaroaren 25ekoa, Euskadiko natura ondarea kontserbatzeari buruzkoa.
30. gaia. 42/2007 Legea, Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzkoa.
31. gaia. Gipuzkoako parke naturalak. Ezaugarri nagusiak.
32. gaia. Gipuzkoako biotopo babestuak eta zuhaitz apartekoak. Ezaugarri nagusiak.
33. gaia. Kontserbazio bereziko eremuak eta hegaztientzako babes bereziko eremuak Gipuzkoan. Ezaugarri nagusiak.
34. gaia. Gipuzkoan aplikagarria den ehiza araudia. Euskadiko ehiza legea, estatuko ehiza erregelamendua.
35. gaia. Ehizaren kudeaketa Gipuzkoan. Ehiza larria eta xehea.
36. gaia. Euskadin aplikagarria den arrantzako arau hausteen legea.
37. gaia. Gipuzkoan aplikagarria den arrantza araudia. Arrantza Legea eta Erregelamendua.
38. gaia. Ibaietako arrantzaren kudeaketa Gipuzkoan.
39. gaia. Gipuzkoako landare formazioen ezagutza.
40. gaia. Fauna eta flora espezie inbaditzaileak Gipuzkoan.
41. gaia. Fauna eta flora espezieen Kontserbazioa Gipuzkoan. Espezie katalogatuak eta babes bereziko espezieen zerrenda.
42. gaia. Espezie mehatxatuen kudeaketa planak Gipuzkoan.