Bake Epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozedura.

2014/04/17 - 2014/05/06
Inprimatu
Laudio/Llodio
Araba/Álava
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
LAUDIO
Lehiaketa:
Bake Epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko prozedura.
Lanpostua:
Bake Epaile
Plaza-kopurua:
2
Eginkizunak eta atazak:

6/1985 Botere Judizialeko Lege Organikoko 100. artikuluan eta Bake Epaileen 3/95 Erregelamenduko 3. artikuluan aurreikusitakoak. Hala:

a) Ezagutuko dituzte, ordena zibilean, legeak zehaztuko dituen prozesuen lehen instantzia, epaia eta betearaztea mamitzea. Beteko dituzte, baita Erregistro Zibilaren funtzioak ere eta legeak eslei diezazkiokeen gainerakoak.

b) Ordena penalean, ezagutuko dute lehen instantzian Legeak esleituko dizkien falta prozesuak. Halaber, parte har dezakete, prebentzioko jarduera penaletan edo ordezkotzaz, legeetan adierazitako beste guztietan.

Beste baldintza batzuk:

- Adinez nagusia.

- Legeak ezartzen dituen ezgaitasuneko arrazoietariko batean sartuta ez egotea:

• Epaile funtzioa gauzatzeko eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea.

• Berrabiltzea lortu ez bada, doluzko delituagatik zigortuta ez egotea.

• Largespen autoa ebazten den artea edo absolbitzen dituzten bitartean. doluzko delituagatik erruztatuak edo prozesatuak.

• Euren eskubide zibilen egikaritzapen osoan daudenak.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Hautatze probetan parte hartu nahi dutenek hala adierazi behar dute Alkatetza-Udalburutzari zuzendutako idatzian, zeini erantsiko dioten:

• NANaren fotokopia,

• Errolda-ziurtagiria,

• Zigorren edo penal aurrekarien ziurtagiria,

• Zinpeko aitorpena Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303.eta 389.eta Bake Epaileen 3/1995 Erregelamenduko 14. artikuluetan aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasun arrazoirik ez dela.

• Curriculum-vitae, alegatzen diren merezimenduen dokumentuen bidezko justifikazioaz. Ez dira baloratuko inola, eskaerak aurkezteko epean zehar behar den legez egiaztatu edo aurkeztu eta ekarri ez diren merezimenduak.

Eskaerak aurkeztu behar dira, erantsitako dokumentuekin batera, gutun azal itxian, Herriko Etxeko Sarrera Erregistroan, Herriko Plaza, z/g, deialdi hauxe ALHAOn argitaratu eta biharamunetik hasita 20 egun naturaleko epearen barruan.

Deialdia
Oinarriak: