B-Basogintza
Araba
MISIOA:
Baso-eremuko proiektuen kudeaketaren buru izatea, Baso Ziurtagirietan arreta berezia jarriz, hau da, haien koherentzia bilatzea eta horiek behar bezala gauzatzeko koordinazio lanak egitea, Arloko arduradunak ezarritako jarraibideen arabera; proiektu-taldeak osatzen dituzten profesionalen taldea gainbegiratzea, garatzen diren proiektuek basogintza- eta zurgintza-sektorearen produktibitatea eta merkaturatzea zuzenean edo zeharka ahalbidetu dezaten; lerro eta proiektu horien emaitzen ardura bere gain hartzea Arloko arduradunaren eta bezeroaren aurrean.
ERANTZUKIZUN ARLO NAGUSIAK ETA FUNTZIOAK:
- Baso-inbentarioen eta euskal baso-mendigunearen egoeraren kontrolaren arloan alderdi teknikoetarako erreferentziazko pertsona izatea (datu-hartzea eta aldagai dasometrikoen kalkulua, baso-masen egoera eta masa horien produktibitate-parametroak).
- EAEko baso-mapa egitea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko baso-masetarako produktibitate-parametroak zehaztea.
- Datuak biltzen eta prozesatzen laguntzea, baso-inbentarioa egin eta eguneratzeko.
- Alderdi teknikoetarako erreferentziazko pertsona izatea basogintzako datuen digitalizazioarekin, geolokalizazioarekin eta aurkezpen digitalarekin zerikusia duen guztian.
- Aldagai dasometrikoen kalkulua, Informazio Geografikoko Sistemek (IGS) ematen dituzten tresnak erabilita.
- Mozketa- eta birpopulatze-uneak hautematea, IGS tresnen bidez. Basoen egoerak zehaztea, Sentinel datuetan eta bestelako satelite bidezko informazioan oinarrituta.
- Baso-produkzioarekin lotutako proiektuen eta lan-eremuen buru izatea eta egindako jarduketa guztiei koherentzia ematea:
- Irtenbide integralak definitzeko eskumena duten arduradun teknikoekin (foru‑aldundiak, profesionalen elkarteak, zurgintza‑sektorea…) harremanetan egotea.
- Erabakiak hartzea arloko ardura handieneko postuekin batera eta bezeroarekin ezarritako proiektuak kontrolatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea.
- Proiektuak definitzea eta abiaraztea, hala propioak nola lankidetzakoak, estrategikoak edo operatiboak, horien guztien ikuspegi holistikoa eta koherentea izateko bere ezagutza-eremuan, foru-aldundietako basogintza‑arloko arduradun teknikoekin lankidetzan.
- Alderdi teknikoetarako erreferentziazko pertsona izatea baso-kudeaketarako aholkuak eta laguntza ematean.
- Bezeroak eskatzen dituen funtzionaltasunetara egokitutako irtenbide teknologikoak eskaintzen dituzten baso-kudeaketako tresnak garatzean buru izatea eta aholkuak ematea.
- Baso-espezien funtzionamendu-ereduak sortzea zenbait egoeratan.
- Baso-masen osasun-egoera diagnostikatzea teledetekzio-tekniken bidez.
- LGPren Idazkaritza Teknikoari laguntzea basogintzaren arloan.
- Beharrak hautematea eta euskal basogintza-sektorera egokitutako proiektu‑irtenbide berriak proposatzea eta ikuspegi globalean txertatzea:
- Sektoreko agenteekin zuzeneko harremana izatea, aukerak identifikatzeko (teknologikoak, metodologikoak, produkziokoak…) euskal basogintzaren errealitatera egokitu daitezkeen irtenbideak definitzeko.
- Laguntza osoa ematea hautemandako beharra egiteko edo definitzeko prozesu osoan. Proposamenak aurkeztea, beharrak estaltzeko.
- Europako beste eskualde batzuekin batera egin beharreko baso-proiektuak garatzeko diseinuan parte hartzea.
- Arloaren ikuspegi estrategikoari erantzungo dion Kudeaketa Plana egiten parte hartzea.
- Aktiboki parte hartzea partzuergoko proiektuak identifikatzen, definitzen eta teknikoki garatzen.
- Arloko arduradunarekin batera, esleitutako profesionalen taldea osatzen duten kideen kudeaketan parte hartzea.
- Berariazko ezagutza teknikoa etengabe eguneratzen dela bermatzea, bide batez, barne- eta kanpo-dibulgazioa egin ahal izateko.
- HAZI Fundazioaren barne-prozesuei buruzko araudia betetzea.
Basoen Ingeniaritza edo Mendien Ingeniaritza/ Baliokidea unibertsitate‑graduan
Euskarako C1
Ezinbesteko betekizunak eta betekizun baztertzaileak:
- Baso‑inbentarioarekin eta baso‑mendiguneen egoera ezagutzeko eta ebaluatzeko tresnekin zerikusia duten lanetan frogatutako esperientzia “Basogintza, Inbentariatzea, Antolatzea eta Baso‑ziurtagiria” atalak garatua)
- Basogintza‑arloan IGS tresnekin egindako lanetan frogatutako esperientzia (“Bulegotikaren eta jarduera-arloaren edo ‑esparruaren berezkoak diren beste sotware batzuen ezagutza” atalak garatua).
- Euskara, C1 maila edo baliokidea
- B motako gidabaimena
- Lekualdatzeko aukera izatea
Betekizun baloragarriak:
1.- Lanpostuaren berariazkoak:
Balorazioa idatzizko frogaren bidez egingo da; profilean adierazitako ezagutzetan oinarrituko dira:
- Baso-inbentarioarekin eta baso-mendiguneen egoera ezagutzeko eta ebaluatzeko tresnekin lotutako lanetan ezagutzea izatea (0-15)
- Basogintza‑arloan IGS tresnekin egindako lanetan ezagutza izatea (0-15)
- Arloan ezagutza aurreratua eta esperientzia izatea, baso‑inbentarioa (datuak hartzea landan) (0-10)
- Arloan ezagutza aurreratua eta esperientzia izatea, baso‑inbentarioa (datuak kudeatzea bulegoan) (0-10)
- Ezagutza eta esperientzia aurreratua izatea satelite bidezko datuekin lotutako administrazio‑sistema espezifikoetan (0-10)
- Mendiaren digitalizazioarekin lotutako tresna berrien ezagutza aurreratua izatea (0-10)
- Erakundeen sarea eta Euskal Herriko basoen produktibitate‑sektorearen ezagutza izatea (0-5)
- Basogintza‑sektorearen enpresa‑ekosistema ezagutzea, produktibitatearen, ustiapenaren eta baso‑aprobetxamenduaren esparruan (0-5)
- Ezagutza eta esperientzia izatea baso‑antolamenduaren arloan (0-5)
- Baso‑ eta zur‑ziurtagirien arauak ezagutzea (0-5)
- Produktibitate‑ eta eraldaketa‑sektorearekin lotutako zuzentarau europar, nazional, autonomiko eta lurraldekoak ezagutzea (0-5)
- Ezagutza eta esperientzia izatea Power BIren bidez datuak kudeatzen (0-5)
- Ezagutza izatea baso-osasunaren arloan (0-5)
- Baso‑espezien eta baso‑jabetzaren banaketan eragiten duten geografia‑aldagaien ezagutza izatea (0-5)
Idatzizko froga gainditzeko gutxienez 55 puntu lortu behar dira.
2.- Frogatutako esperientzia:
Baso‑inbentarioarekin eta IGS tresnekin lotutako lanetan frogatutako esperientzia baloratuko da, honako baremo honen arabera:
- 1 urte eta 2 urte arteko esperientzia (1 puntu)
- 2 urte eta 3 urte arteko esperientzia (2 puntu)
- 3 urte baino gehiagoko esperientzia (3 puntu)
3.- Gaitasunen arloak:
Gaitasun‑betekizunak idatzizko froga balorazio‑fasearen bidez gainditu dutenei egingo zaien elkarrizketa pertsonalaren bidez baloratuko dira (0-68).
Honako hauek dira prozesu honen xede den lanposturako baloratuko diren gaitasunak:
- Antolatzeko, planifikatzeko eta kudeatzeko gaitasuna
- Arazoak konpontzea eta erabakiak hartzea
- Zehaztasunei arreta jartzea eta ikuspegi globala
- Informazioa jasotzea eta aztertzea
- Komunikazio eraginkorra
- Pertsonen arteko harremanetarako eta talde‑lanerako gaitasunak
4- Prestakuntza osagarria eta hizkuntzak (euskara, ingelesa eta frantsesa):
Honako baremo honen arabera baloratuko dira:
- Baso‑inbentarioaren arloarekin eta IGS tresnekin lotutako masterrak, graduondokoak eta antzekoak (2 puntu masterreko, gehienez 6)
- Beste basogintza-gai batzuekin lotutako masterrak, graduondokoak eta antzekoak (1 puntu masterreko, gehienez 3)
- Baso‑inbentarioaren arloarekin eta IGS tresnekin lotutako ikastaroak (1 puntu ikastaroko, gehienez 3)
- Euskara C2 maila (3 puntu)
- Ingelesa (B1, 1 puntu; B2 edo gehiago, 2 puntu)
- Frantsesa (B1, 1 puntu; B2 edo gehiago, 2 puntu)
Azken balorazioan atal bakoitzaren ekarpena honako hau da:
- Idatzizko froga: % 55 (guztira gehienez: 110 puntu)
- Esperientzia: % 1,5 (gehienez: 3 puntu)
- Prestakuntza osagarria: % 6 (gehienez: 12 puntu)
- Hizkuntzak: % 3,5 (gehienez: 7 puntu)
- Elkarrizketa pertsonala: % 34 (gehienez: 68 puntu)
GUZTIRA: % 100 (guztira gehienez: 200 puntu)
Interesdunek honako helbidera bidali beharko dute hautagaitza (CV eguneratua eta eskatutako profilera egokitua): seleccion@hazi.eus