Azpiegituren Ezarpen Teknikoaren arduraduna
2024/01/28
-
2024/02/16
Inprimatu
Bizkaia
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Parque Tecnológico-Teknologi Elkartegia, S.A.
Lehiaketa:
Azpiegituren Ezarpen Teknikoaren arduraduna
Lanpostua:
Azpiegituren Ezarpen Teknikoaren arduraduna
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:
Euskadiko Parke Teknologikoaren (EPT) Ezarpen Teknikorako zuzendaritza korporatiboaren mende, xedetzat izango du EPTaren helburu orokorretan laguntzea, azpiegiturak hedatzeko eta eraikitzeko planak gauzatzeari eta azpiegiturak kudeatzeari dagokionez; eta merkaturatzeko eta hornitzaileak kontratatzeko behar den guztian laguntzea.
Hauek izango ditu eginkizun nagusiak:
- Arloko Zuzendaritzari laguntzea, espazio eta campus berriak identifikatzen eta balioesten, Euskadiko RIS3 eremuetara bideratutako hedapen geografiko planifikatua finkatzeko.
- Eraikitzeko, birgaitzeko eta urbanizatzeko jarduketak: Eraikuntzari, birgaitzeari eta urbanizatzeari lotutako jarduera guztiak gainbegiratzea, lokalak egokitzeko eta instalazioak berritzeko obrak barne, irizpide teknikoak betetzen direla bermatuta eta kasu bakoitzean zehaztutako aurrekontu ekonomikora egokituta.
- Parkeen energia efizientziaren arloko jarduketak: gizartearen energia efizientziara eta 2030 Agendara bideratutako jarduketen betetze mailaren segimendua egitea; eta lehendik dauden eraikinetan eskaria kudeatzeko estrategien ezarpena gainbegiratzea, energia kontsumoaren gailurrak murriztearren, kontratatutako potentziak kontrolatzearren eta energiaren erabilera optimizatzearren.
- Parkeko azpiegituren kudeaketari lotutako jarduera guztiak definitzea eta gainbegiratzea, bai zerbitzuen kontratazioari dagokionez, bai zerbitzuen segimenduari dagokionez, bere jarduketa eremuko lantaldearen eta horretarako prozeduraren bidez (azpikontratatutako zerbitzuak gainbegiratzea), behar bezala gauzatzen direla ziurtatzeko.
Titulazioa:
Unibertsitate titulu teknikoa (arkitektura teknikoa, ingeniaritza edo antzekoa).
Hizkuntza eskakizuna:
Euskarako eta ingeleseko B2 maila edo baliokidea.
Beste baldintza batzuk:
- Ezagutza eta esperientzia frogagarria izatea, hirigintza prozesuen kudeaketan, eraikuntzaren eta urbanizazioaren arloan.
- Esperientzia izatea, pertsona taldeen kudeaketan eta bezeroekiko tratuan.
- Aintzat hartuko litzateke ezagutza gehigarria izatea aplikagarri diren hirigintza araudietan.
- Euskadiko Teknologia Parkeko kanpusen artean mugitzeko prest egotea.
Onartzea
Elektronikoa:
Deialdia
Web-orria: