Egoitza elektronikoa

Project Manager

2025/03/03 - 2025/03/23
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Euskadiko Nazioartekotze Agentzia-Basque Trade and Investment, S.A.
Lehiaketa:
Project Manager
Lanpostua:
Project Manager
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Basque Trade and Investment (BasqueTrade) Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze arloko agentzia da, eta zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzen du euskal enpresen esportazioak eta nazioartekotzea bultzatzeko, merkatu estrategikoetan posizionamendu-jarduerak sustatzeko, ezarpen komertzial eta produktiboei laguntza teknikoa emateko, eta organismo multilateralek finantzatutako proiektuetan laguntzeko.

Gainera, aholkularitza ematen diegu Euskadin inbertitu eta kokatu nahi duten atzerriko inbertitzaileei. Hautagaia Euskal Herriko eta Italiako enpresekin harremanetan egongo da, zerbitzu bikaina eskainiz eta euren proiektuak garatzen lagunduko du.

Bulegoko zuzendariaren menpe, honako eginkizun nagusi hauek identifikatzen dira:

  • Aholkularitza-proiektuak gauzatzea.
  • Merkatu-azterketak egitea sektore eta eskualdeen arabera.
  • Italiako balizko bazkideak eta bezeroak hautatzea eta identifikatzea.
  • Italiako enpresei beren produktuak esportatzeko prozesuari buruz aholkuak ematea.
  • Ekonomia eta merkataritza-txostenen proiektuak.
  • Bezeroen eta kontaktuen datu-basea kudeatzea.
  • Euskal enpresen nazioartekotzea sustatzeko marketin-jarduerak gauzatzea.
  • Misio eta agenda komertzialak antolatzea.
  • Hitzaldi eta azoketara joatea.
Titulazioa:

Unibertsitateko goi-mailako titulua

Beste baldintza batzuk:

- 2-3 urte bitarteko esperientzia nazioartekotze-jardueretan.

- Italiako industria eta erakunde-sarearen ezagutza baloratuko da, bai eta euskal industria eta erakunde-ezagutza ere.

- Hainbat erakunderekin (elkarteak, kontsulatuak, industria-parkeak, klusterrak, tokiko agintariak, etab.) izandako harreman-esperientzia baloratuko da.

- Italiera, gaztelania eta ingelesa menderatzea. Euskera jakitea baloratuko da.

- Gaitasunak: Talde lana, bezero orientazioa, antolakuntza eta plangintza, erantzukizuna, moldakortasuna, lorpenerako orientazioa, gaitasun analitikoa.

- Bidaiatzeko prestazuna.

- Iraupen mugagabeko kontratua.

Oharrak:

Lanpostuaren kokapena: MILAN (ITALIA)