Egoitza elektronikoa

Atezaina

2025/05/16 - 2025/06/12
Inprimatu
Errenteria
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Errenteriako Udala
Lehiaketa:
Atezaina
Plaza-kopurua:
2
Taldea:
C2
Titulazioa:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu-titulua izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkuntza-eskakizuna: Lanpostuak euskarako B2 Hizkuntza Eskakizuna du, simetrikoa, derrigorrezkoa (nahitaezkoa da hizkuntza-eskakizun hori egiaztatzea (edo goragoko bat) edo lan-postura sartzeko hautaketa-prozesuan lortzea).

Profil simetrikoak adierazten du maila bera eskatzen dela, bai ulermenean eta idatzizko adierazpenean, bai ahozko ulermenean eta adierazpenean.

Beste baldintza batzuk:

Baliteke adingabeekin aritu behar izatea eta, horrenbestez, bete beharreko baldintza izango da epai irmo bidez sekula kondenatua ez izana sexu askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik –hala nola, sexu-erasoa eta sexu-abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbideratzea etagizakien salerosketa–

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabidea elektronikoki egingo da, udal egoitza elektronikoaren «Enplegu publiko» atalean sartuta. Identifikazio eta sinadura elektronikorako Errenteriako Udalak onartutako sistemak erabilikodira. Guzti hori, oinarri orokorren bosgarren oinarriaren araberaeta Errenteriako udaleko langile publiko izateko hautapen prozesuetan bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko bete-beharra arautzen duenak dioenarekin batera.

Deialdi honen kodea hauxe da: 2025_01.