Atezain - administrari laguntzailea
Gipuzkoa
Egitekoa izango da –eskalaren berezko eginkizun orokorrez gain– maila eta kategoriaren barruan agintzen zaizkion eginkizunak betetzea.
Izangaientzako informazio gisa balio dezan, eta hautaketa-prozesuaren ebaluazio-irizpideen oinarri gisa, honako hauek dira deialdi honen xede diren plazaren funtzio eta ataza esanguratsuenak:
—Herritarrei oro har eta Erribera Kulturguneko erabiltzaileei arreta eskaintzea, bai pertsonalki, bai telefonoz edo telematikoki; eta informazioa ematea, eman beharreko urratsak azaltzea, zalantzak argitzea eta eskaerak bideratzea, besteak beste, gai hauen inguruan: areto erabilerak, ikastaroetako izenemateak, lehiaketak, dirulaguntzak, udal materiala erabiltzeko eskaerak…
—Administrazio-jardueraren arloetan zeregin osagarriak egitea; ofimatika lanak egitea; gutuneria bideratzea; koadernaketak egitea; kalkulu errazak; dokumentuen transkripzioa eta izapidetzea; artxibatzea, sailkatzea eta erregistratzea; abisu eta oharrak ematea (telefono, email edo SMS bidez), gutunazalak eta zerrendak prestatzea, edo antzekoak.
—Zerbitzuaren kudeaketan, administrazio-lanean laguntzea, bai administrariei, bai teknikariei, haiek gainbegiratuta eta haiek emandako jarraibideen arabera eta honako eginkizun hauek betez, besteak beste:
— Txosten eta dokumentazio desberdinak transkribatzea, eta txosten estandarizatuak edo errazak idaztea, erabaki-proposamenak, ebazpenak, idazkiak edo dokumentuak (iragarki ofizialak, ofizioak, eskaerak, entzunaldiak, jakinarazpenak, etab.) arduradunaren jarraibideen arabera.
— Administrazio-laguntza ematea teknikariei beren eskumen-eremuko programak edo zereginak planifikatzen eta gauzatzen.
— Espedienteak izapidetzea, zehaztutako jarraibide eta prozeduren arabera.
— Artxibatutako dokumentuak egoki eta osorik gordetzea, eta dokumentuak antolatzea, sailkatzea, betetzea, kontrolatzea eta artxibatzea. Artxiboko zeregin orokorretan laguntzea.
— Datu-baseak manipulatzea: datuak sartzea, datu-basetik eskatutako datu estatistikoak lortzea, dirulaguntzak justifikatzeko beharrezkoak diren datuak lortzea, etab.
— Kulturguneko jarduerak iragartzeko kartelak eta eskuorriak idatzi eta diseinatzea.
— Kulturgunean antolatzen diren ekitaldietarako sarrerak saltzea, baita kulturguneko zerbitzuek kanpoan antolatzen dituztenena ere.
— Makina, aparatu eta programa informatikoak erabiltzea.
— Lankideak edo errefortzu-lanak ordezkatzea, beharrezkoa denean eta bere lan-kategoriarekin bat datorrenean.
—Kulturguneko erabiltzaileei areto desberdinetako ateak irekitzea.
—Instalazioen eta ekipamenduen erabilera egokia zaintzea.
—Hierarkiako nagusiak esleitzen dion antzeko beste edozein lan egitea.
Eskola graduatua edo derrigorrezko bigarren hezkuntza-titulua izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
3. Hizkuntz eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila) edukitzea.
a) Espainiar herritartasuna edo Europar Batasuneko kide diren estatuetakoren baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.
Parte hartu ahal izango du, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideak, beti ere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; baita bere ondorengoak eta bere ezkontidearenak ere, baldin eta zuzenbideko banaketarik gabekoak badira, eta ondorengo horiek hogeita bat urte baino gutxiagokoak badira, eta adin horretatik gorakoak, baina bere pentzutan bizi direnak.
b) 16 urte beteta edukitzea eta erretiro adinera ez iritsi izana.
c) Eskola graduatua edo derrigorrezko bigarren hezkuntza-titulua izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.
Atzerrian lortutako tituluren bat izanez gero, titulu horren baliozkotzea edota homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria eduki beharko da.
d) Writer (Ofimática Open Office) edo Microsoft Word testu-prozesadoreetan eta Calc (Ofimática Open Office) edo Microsoft Excel kalkulu-orrian, maila aurreratuan IT Txartelaren jabe izatea.
e) 3. Hizkuntz eskakizuna (Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila) edukitzea.
Hautagaiek hizkuntza eskakizun hori HAEEk emandako agiri ofizial bidez edo horren baliokidez egiaztatuta ez badute, hautaketa probetan bertan horretarako deituko diren azterketetan egiaztatu beharko dute.
f) Lanpostuaren berezko egitekoak behar bezala betetzea egotziko dion gaixotasunik edo akats fisiko nahiz psikikorik ez izatea. Hori eskatzen denean egiaztatu beharko du enpresako mediku-zerbitzuak bakoitzari egingo dion osasun-azterketaren bidez.
g) Diziplina espedienteren baten bidez edozein Administrazio Publikotatik banatuta ez egotea, eta zeregin publikoak betetzeko gaitasuna kenduta ez izatea.
Beste estaturen batekoa izanez gero, gaitasuna kenduta edo antzeko egoeraren batean ez egotea, eta bere estatuan enplegu publikoan jardutea galarazten dion diziplina zigorrik edo antzekorik jaso gabea izatea.
h) Izendatua gertatuz gero, lanpostuaz jabetuko den egunean, abenduaren 26ko 53/1984 Legearen arabera bateraezinak diren jardueretan ez aritzea.
- Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu nahi izanez gero, Astigarragako Udaleko Erregistro Telematikoa erabili ahal izango da (http://astigarraga.eus/eu/tramiteak), eskabidea behar bezala beteta eta erantsita, baita lehiaketa-oposizioan parte hartzeko eskatzen den dokumentazioa ere.
- Paperean doazen eskabideak Astigarragako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Foru plaza 13. 20115 Astigarraga).
- Postetxeko bulegoetan aurkeztutako eskabideak epea amaitu baino lehen entregatuko dira irekita doan gutunazalean, Postetxeko funtzionarioak zigilatu eta eguna jartzeko. Horrela bakarrik ulertuko da sarrera izan duela Postetxean aurkeztu ziren egunean.
GAI ZERRENDA
1. 1978ko Konstituzio espainiarra. Egitura eta printzipio orokorrak. Espainiarren oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Horiek bermatu eta kentzea.
2. Udalerrien eskumenak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen arabera, eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legearen arabera.
3. 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki-araubidearen oinarriak arautzen dituena. udalerria, biztanleria eta antolamendua. Alkatearen eta osoko bilkuraren eskumenak, toki-araubidearen oinarriak arautzen dituen legearen arabera. Astigarragako Tokiko Gobernu Batzarraren eskumenak (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2019-07-08 eta 2020-06-22).
4. Tokiko taldeko organoen funtzionamendua: Bilkuren eta akordioen araubidea. Aktak eta akordioen ziurtagiriak. Udalbatzako buruaren ebazpenak.
5. Administrazio ekintzaren erak, Toki Administrazioari egindako aipamen bereziaz. Sustapen jarduera. Polizia jarduera: Lizentziak. Tokiko Zerbitzu Publikoa: Tokiko zerbitzu publikoa kudeatzeko erak.
6. Ordenantzak, Erregelamenduak eta Bandoak. Egiteko prozedura eta onartzea. Arau-hausteak. Ordenantza fiskalak. Helburuak. Ezaugarriak eta izapideak.
7. Toki-ogasunen baliabideak: Toki-erakundeen diru-sarrera desberdinen sailkapena; Diru-sarrera publikoak sailkatzeko irizpideak; Erregelamendu-eskumena zerga arloan.
8. 9/2017 Legea, Sektore Publikoko kontratuena. Sektore publikoko kontratuak: aplikazio-eremu subjektiboa. Kontratu-motak. Kontratuen izaera administratiboa eta pribatua. Kontratu administratiboen araubide juridikoa. Kontratu pribatuen araubide juridikoa.
9. 9/2017 Legea, Sektore Publikoko kontratuena. Kontratu txikiak. Aplikatze-eremua. Kontratazioa-espedientea.
10. Toki Erakundeen ondasunak. Kontzeptua eta sailkapena. Eskuratzea. Kontserbazioa eta tutoretza. Prerrogatibak. Ondasunen gozamena eta aprobetxamendua. Ondare-ondasunak besterentzea.
11. Erribera kulturgunearen araudia (2022ko urtarrilaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 7. zkia).
12. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Prozeduran interesdun direnak. Administrazio-prozeduran interesdun denaren eskubideak.
13. Administrazio Elektronikoa urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Arrunta legean. Administrazio Publikoekin elektronikoki harremantzeko eskubide eta betebeharra; eta Erregistro Elektronikoa.
14. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-egintzak: alderdi orokorrak. Eraginkortasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Ebazteko betebeharra eta administrazioaren isiltasuna.
15. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Epe-mugak eta epeak.
16. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio prozeduraren faseak.
17. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-errekurtsoak.
18. 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Zehapen-prozedura.
19. 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena. Zehatzeko ahalaren printzipioak.
20. Tokiko administrazio prozeduraren espezialitateak. Agirien sarrera eta irteera erregistroa: Baldintzak agiriak aurkezteko. Komunikazioak eta jakinarazpenak.
21. Izaera pertsonaleko datuen babesa eta eskubide digitalen bermea (3/2018 Lege Organikoa). Datuak babesteko printzipioak. Pertsonen eskubideak. Gardentasuna eta informazioa. Eskubideak baliatzea.
22. Emakumeen emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen, martxoaren 16ko, 1/2023 Legegintzako Dekretua: tutoretza-esparrua, aplikazioa, printzipio orokorrak eta toki-entitateen eskumenak.