Eskola graduatua. 1 hezkuntza profesionala edo baliokidea titulazioa eskatzen da.
Hizkuntz eskakizuna: 2 (derrigorrezko data: 2022/11/24)
Parte hartzeko baldintza orokorrak:
a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den beste estaturen bateko nazionalitatea edo nazionalitate espainiarra izatea, Europako Erkidegoa eratzeko Itunean definituta dagoen moduan.
b) Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere Zuzenbidetik bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak Zuzenbidetik bananduta ez badaude, ondorengoak 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira eta beren kontura bizi badira (5/2015 LED, 57. artikulua).
c) Aurretiazko eskaera egitea.
d) Eskuratu nahi den eskalako edo lan-kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
e) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gaindi tzea.
f) Diziplina-espedientearen bidez Administrazio Publikoetako edo Autonomia Erkidegoetako Erakunde Konstituzional edo Estatutarioetako edozein zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietara iristeko desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea.
g) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.
h) Eskatutako titulazioa izatea, edo titulazio hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
i) Atzerrian lortutako titulazioa duten hautagaiek dagokion baliozkotzea edo homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.
j) Hautaketa-prozesuaren barruan lanposturako (lan-kontratuko langileen kasuan) edo plazari lotutako lanposturako (funtzionarioentzat gordetako plazetarako) eskatzen den hizkuntza eskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori betetzeko data dagokion hautaketa-prozesuko hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.
k) Herri Administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea. Hargatik eragotzi gabe kargu publikoa edo jarduera pribatu bateraezina bete tzen dutenek aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubideaz baliatzea.
l) Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaindu izana, parte hartzen duen dagokion lan-prozesuari, eskalari edo kategoriari dagokiona; eta zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuta egongo da.
m) Deialdia egin duen Udalean ez izatea karrerako funtzionarioak edo eskala, azpieskala edo kategoria bereko lan-kontratuko langile finkorik.
n) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun. Hautaketa-prozesu honetako hautagaiek berariaz onartu beharko dute beren datu pertsonalak oinarri hauetan adierazitako moduan eta adierazitako helbururako erabiltzea.
Parte hartzeko baldintza espezifikoak:
Oinarri orokorretako 2. h) atalean xedatutakoari dagokionez eskola graduatua. 1 hezkuntza profesionala edo baliokidea titulazioa eskatzen da.
Gida-baimenak B eta C
Gida-baimenak B eta C
Eskaera elektronikoa egoitza elektronikoan: www.ataun.eus/ https://uzt.gipuzkoa.eus/ Aurkezpen elektronikoa aukeratuz gero, programak onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitarteko bat eduki beharko duzu).
Eskabideak egoitza elektronikoan deialdiaren fitxan argitaratutako inprimakiaren arabera egingo dira, 39/2015 Legearen 66.6 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta tasa ordainduz formalizatu beharko dira, ordaintzetik salbuetsita daudenen kasuak izan ezik, zerbitzuengatiko tasa arautzen den Ordenantza elektronikoaren arabera.
Aurrekoaz gain, eredu ofizial eta normalizatu bat ere egongo da, Udalaren webgunean eskuragarri egongo dena (enplegu publikoko eskaintza), eskabideak aurkezteko epea irekitzen den unean.
Aurrez aurreko eskaera: Udaleko erregistro eta herritarren arretarako bulegoan, Helbarrena auzoa 44-an kokatuta.
Paperezko inprimakia inprimaki elektronikoaren berdina izango da, eta edukiak eskatzen duen zehaztasunarekin bete beharko da.