Egoitza elektronikoa

Arotz

2021/02/24 - 2021/03/24
Inprimatu
Eibar
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Eibarko Udala
Lehiaketa:
Arotz
Lanpostua:
Ofizial mailako arotza
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

Arotz-lanak egitea Eibarko udal eraikin guztietan.

Eginkizun eta zeregin nagusiak:

— Udal eraikinetan konponketa-lanak egitea.

— Eszenatokiak muntatzea.

— Hauteslekuak prestatzeko lana koordinatzea.

— Karrozen muntaketa egitea.

— Mantentze-lanak egitea jaietarako, kultur ekintzetarako, etab.

— Hauteskundeetako kabinak eta kartelak ipintzea, etab.

— Bere lanpostuaren kategoriaren arabera egiteko agindu diezaioketen beste edozein zeregin edo betekizun.

Titulazioa:

 LH 1 edo horren balioa duen titulazioaren jabe izatea edo titulazioa erdiesteko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea.

Hizkuntza eskakizuna:

IVAPeko 1 HE, ez-derrigorrezkoa.

Beste baldintza batzuk:

Deitutako lanpostua eskuratzeko baldintza hauek bete behar dira:

— Europar Batasuneko kide diren estatuetako bateko nazionalitatea edukitzea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraituz, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Parte hartu ahal izango dute, era berean, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarren ezkontideek, betiere zuzenbideko banaketarik gabekoak badira; halaber haien ondorengoek eta haien ezkontidearenek, baldin eta zuzenbideko banaketarik ez badago eta ondorengo horiek 21 urte baino gutxiago badituzte edo gehiago izanik ezinduak badira.

Era berean, parte hartu ahal izango dute baita Espainiako estatuan legezko bizilekua edo egoitza izan eta aurreko paragrafoetan sartu gabe dauden atzerritarrek ere. Horiek aukeratuak izango balira, kontratuaren objektu den jarduera burutzeko administrazioaren baimena dutela egiaztatu beharko dute kontratua egin baino lehen.

— 16 urte beteta edukitzea eta derrigorrezko erretiroa hartzeko adinetik gorakoa ez izatea.

— Indarreko araubidearen arabera, ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez egotea, araudiak ematen duen aukera-eskubidea salbu.

— Diziplinako espediente bitartez edozein Herri Administraziotako zerbitzutik kenduta edo kanporatuta ez egotea, eta erabateko inhabilitaziorik edo inhabilitazio berezirik ez izatea enplegu edo kargu publikoak betetzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea edukiz gero, bere estatuan Funtzio Publikoan jardutea galaraziko liokeen desgaikuntzarik edo antzeko egoerarik ez edukitzea eta diziplina-zigorrik edo zigor penalik ez izatea.

— Lanpostuari dagozkion lanak egiteko gai izatea eta lan horietan behar bezala aritzea eragotziko lukeen gaixotasunik edo eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea. Atal hori egiaztatu egin beharko da, Udalak horretarako ezarrita duen zerbitzuak onartu duen izangaiari egingo dion errekonozimendua eginda.

— LH 1 edo horren balioa duen titulazioaren jabe izatea edo titulazioa erdiesteko ordaindu beharreko eskubideak ordainduta edukitzea. Titulazioak atzerrikoak badira, haien homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

— B motako gidabaimena edukitzea.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Instantziak edo eskaerak, Eibarko Udalaren Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (beheko solairuan) edo webgunean eskuratuko den eredu ofizial normalizatuaren arabera egin behar da. Eskariak, Udalaren bulego horietan aurkeztuko dira.

Era berean, eskabideak honako leku hauetan aurkeztuko dira:

a)  Eibarko Udalaren erregistro elektronikoan.

b)  Posta-bulegoetan. Posta-bulegoetan aurkezten diren eskariak Eibarko Udalari zuzenduko zaizkio, kartazal irekian, Posta bulegoko funtzionarioak data eta zigilua jar diezaion, eskariak aurkezteko epearen barruan ziurtatuak izan baino lehen, arauan ezartzen den eran.

c)  Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetako bulegoetan.

d)  Erregistro arloan dauden laguntzarako bulegoetan.

e)  Indarrean dauden xehapenek ezarritako beste edozeinetan.

Deialdia
Gaiak:

1. Egurra: ezaugarriak eta sailkapena.

 2. Egur motak. Kubikazioa. Eskuairaldeak.

 3. Egurraren akatsak: Gaitzak: Prebentzioa eta tratamendua.

 4. Aglomeratu xaflatuak, kontratxapatuak, estratifikatuak. Taulak. Tablex-a.

 5. Egurraren tratamenduak eta akaberak.

 6. Loturak eta mihiztadurak egurrean.

 7. Altzarien muntaketa.

 8. Egurrezko eta kortxozko zoladurak. Parketa. Oholtzak.

 9. Itsasgarriak: zintak eta kolak.

10. Arotzaren makineria.

11. Arrotzaren erremintak.

12. Neurtzeko eta trazatzeko tresna, erreminta eta aparatuak.

13. Ateak, leihoak eta pertsianak.

14. Burdineriak: bandak, sarrailak, heldulekuak, eskulekuak, ate-ixtekoak.

15. Arozgintzaren mantentze-lanak.

16. Lanak altueran.

17. Aldamioen muntaketa.

18. Soldadura-akatsak ikuskatu eta antzematea.

19. Lan-arriskuen prebentzioa ofizial mailako arotz lanpostuan. Arrisku-faktoreak eta arrisku-egoerak. Segurtasun-bitartekoak, -ekipoak eta –teknikak. Norbere buruaren babeserako ekipoak.

20. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Generoaren ikuspegia Euskal botere eta Administrazio Publikoen jardunean txertatzeko neurriak.