Egoitza elektronikoa

Arkitektuen lan poltsa

2022/01/11 - 2022/01/24
Inprimatu
Andoain
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Andoaingo Udala
Lehiaketa:
Arkitektuen lan poltsa
Lanpostua:
Arkitekto
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
A1
Eginkizunak eta atazak:

Alkatetzaren menpe egonik bai ierarkian bai eginkizunetan, lanpostuaren berezko eginkizunak izango dira eta, beraz, teknikariaren ardurapekoak, ondokoak:

*  Plangintza orokorra, udal-ekimeneko garapen-plangintza eta Kudeaketa-dokumentuak egiteko proposamenak egitea.            

*  Elaborazioan parte hartzea:

— Plangintza Orokorreko, Garapen Plangintzako eta udal-ekimeneko Kudeaketa-dokumentuetako beste teknikari batzuekin batera, edo horiek zuzentzea eta teknikoki koordinatzea kanpora kontratatuz gero.

— Obra-proiektuak, eta agintzen zaizkion obrak teknikoki zuzentzea. Kanpoan kontratatzen diren jarduerak teknikoki gainbegiratzea eta koordinazio-lanak egitea.

*  Teknikoki informatzea:

— Planeamendu- eta Kudeaketa-dokumentuak eta obra handien proiektuak.

— Udalean aurkezten diren obra handiko eskaerak.           

*  Hirigintza-balorazioak egitea.

*  Kontrolatu:

— Udalerrian Hirigintza-diziplina betetzea.

— Udalerriko eraikin, obra eta instalazioetako segurtasuna.             

*  Arloko jarduera-programen zirriborroak idazten laguntzea, udal-plangintzaren aurreikuspenak behar bezala gauzatzeko beharrezkotzat jotzen dituzten ekarpenak eginez.      

*  Udalari entregatu edo laga beharreko eraikinak eta obrak ikuskatzea. Lehen erabilerako lizentziaren xede diren oin berriko eraikin pribatuak ikuskatzea.

*  Hierarkian gorago dagoenak agintzen dionean, higiezinak baloratzea.

*  Lanpostuaren kategoriaren eta Hirigintza Arloko udal-organigramaren arabera, bere ardurapeko gaiak eta gaiak behar bezala garatzeko eta antolatzeko gidalerroak proposatu eta adieraztea. Lanpostuari esleitutako eginkizunei dagozkien espediente eta gaien jarraipena eta ikuskapena egitea, eta bere kargura dauden langileei beharrezko gidalerroak eta jarraibideak esleitzea.

*  Alkateari edo korporazioko kideei laguntzea agintariak eta erakundeak bisitatzen edo bilera teknikoak egiten, beren eginkizunei dagozkien gaiei buruzko aholkuak emateko.

*  Herritarrek, partikularrek, zerbitzuek eta udalbatzek egindako kontsultei buruzko informazioa ematea eta erantzutea.

*  Lanpostuaren kategoriaren arabera agintzen zaion beste edozein eginkizun.

  

Titulazioa:

Arkitektoa edo baliokideren baten jabe izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiriaren jabe izan beharko du hautagaiak.

Hizkuntza eskakizuna:

3. Hizkuntza eskakizuna edo maila berekoa bete izana egiaztatzea. Baldintza hau egiaztatzeko 5. oinarrian xedatuaren arabera jardungo da.

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko kide diren estatuetako baten herritartasuna izatea edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea ezartzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.               

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere, betiere direlako ezkontideak zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, eta baldin eta 21 urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere baina gurasoen kontura bizi direnak.

b)    16 urte betea izatea eta jubilazio adinera iritsi ez izana.             

c)    Arkitektoa edo baliokideren baten jabe izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiriaren jabe izan beharko du hautagaiak.

d)    3. Hizkuntza eskakizuna edo maila berekoa bete izana egiaztatzea. Baldintza hau egiaztatzeko 5. oinarrian xedatuaren arabera jardungo da.

e)    Lanpostuari dagozkion eginkizunak ohikotasunez betetzea galarazten dion gaixotasunik edo muga fisikorik ez edukitzea, ezinduen gaineko gizarteko eragin-trukeari buruzko apirilaren 7ko 13/1982 Legea ezartzearen kalterik gabe. Gaitasun fisiko edo psikikoa egiaztatuko da behin hautaketa bidea amaitu ondoren, medikuaren ziurtagiri edo miaketa bidez, bat etorriz 14. oinarrian xedatuarekin, eta lanpostua jabetzan hartu ahal izatea baldintza hori betetzearen menpe geldituko da.

f)    Eginkizun publikoak egiteko ezgaituta ez egotea eta edozein Herri Administrazioren zerbitzutik zigor espediente bidez baztertutakoa ez izatea. Atzerritarra izanez gero, ez izatea inolako zigorrik eragozten dionik jatorriko bere Estatuan funtzio publikoan sartzea.      

Hala ere, zigor-bideko eta administrazioko arauen arabera, birgaitua izatearen onura aplikatu ahal izango zaio; beti ere, hautagaiak birgaitze hori bidezko agiri ofizialen bidez egiaztatzen baldin badu.

g)    Administrazio Publikoan jarduten diren Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitakoaren arabera, legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean ez egotea, beti ere, aipatu lege-arauak jada bateraezina den kargu publiko bat edo jarduera pribaturen bat betetzen dutenei aukera egiteko eskaintzen dien eskubidea egikaritzearen kalterik gabe.

  

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaerak zerbitzu telematiko bitartez aurkeztu ahal izango dira www.andoain.eus egoitzan. 

    

Aurrez aurrekoa:

Eskabideak Andoaingo Udaletxeko Ataria - Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bulegoan aurkeztu ahal izango dira, herri honetako Goikoplaza z/g helbidean. Eskabideak urriaren 1eko Administrazio Publikoko Jardunbide Orokorrari buruzko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan zehazten diren toki horietako batean ere aurkeztu ahal izango dira. Posta-bulegoen bidez aurkezten diren eskabideak gutun-azal irekian aurkeztuko dira, Postako langile-funtzionarioak data eta zigila ditzan, horiek ziurtatu aurretik.  

Deialdia
Gaiak:

GAI OROKORRAK

  1.   Eskubide eta askatasunen erregulazioa Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak babesteko eta bermatzeko erregimena. Eskubideok etetea.

  2.   Intimitaterako eskubide konstituzionala. Izaera pertsonaleko datuak babesteko erregimen juridikoa. Estatuko erregulazioa.

  3.   Euskadiko Autonomia Erkidegoko Estatutua. Autonomia Erkidegoaren eskumenak. Botereak.

  4.   Egintza administratiboa: Egitea, edukia, arrazoitzea eta forma. Egintza administratiboen ustezko legezkotasuna. Egintza administratiboaren eraginkortasuna.

  5.   Egintza administratiboen erabateko deuseztasuna, deuseztagarritasuna, errebokazioa. Isiltasun administratiboa.

  6.   Administrazio prozedura: Printzipio orokorrak. Interesdunak. Herritarren eskubideak. Administrazio prozedura: Prozeduraren faseak. Helegiteak.

  7.   Administrazio publikoen zerbitzuko langilegoa: Tipologia. Funtzionarioen eskubideak eta betebeharrak.

  8.   Administrazio publikoen erantzukizuna. Ondare erantzukizuna. Erantzukizunaren egintza. Administrazio publikoen zerbitzuko agintarien eta langileen erantzukizuna.

  9.   Toki Erakundeen Ondasunak: Sarreren kontzeptua eta sailkapena.Toki erakundeen aurrekontua: Edukia. Aurrekontuaren egikaritzarako Oinarriak.

10.   Udal antolaketa: Udala eta zinegotzien aukeraketa. Udal organoak zeintzuk diren eta bakoitzaren ezaugarriak. Euren konpetentziak. Udal organoen funtzionamendu erregimena: Deialdia, bilkuren araubidea, horiek egiteko arauak, botazioak eta Akordioak hartzea.      

11.   Toki Erakundeen erregelamendu-ahalmena: Erregelamenduzko arauak. Onartzeko eta aldatzeko prozedurak.               

12.   Udalerrietako nahitaezko zerbitzuak. Udal zerbitzuen Kudeaketa moduak.

13.   Kontratu administratiboak: Motak. Kontratazio prozedura motak. Udaleko kontratazio organoak.

14.   4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeneen eta Gizonen Berdintasunerakoa. 2, 3, 46 eta 49. artikuluak.

15.   3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirako. 31. artikulua.

16.   3/2016 Legea, apirilaren 7koa, Zenbait Klausula Sozial Kontratazio Publikoan Sartzekoa.

BERARIAZKO GAIAK

  1.   Andoaingo udalerria: Geografia, geologia, geomorfologia, fauna, flora, paisaia, hidrologia eta klima. Urpean gera daitezkeen eremuak.

  2.   Andoaingo hiri-bilakaera. Demografia. Aipamen historikoa, egungo egoera eta perspektibak.

  3.   4/1990 Legea, maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzkoa.

  4.   128/2019 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak behin betiko onartzen dituena: lurralde-eredua eta bizitegi-kuantifikazioa.

  5.   2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

  6.   2/2014 Legea, urriaren 2koa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea aldatzen duena.

  7.   123/2012 Dekretua, uztailaren 3koa, Hirigintzako estandarrei buruzkoa.

  8.   105/2008 Dekretua, ekainaren 3koa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzkoa.

  9.   46/2020 Dekretua, martxoaren 24koa, lurralde-antolamenduko planak eta Hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituena.       

10.   3/2015 Legea, ekainaren 18koa, Etxebizitzarena.

11.   10/2019 Legea, ekainaren 27koa, Saltoki Handien Lurralde Antolamenduari buruzkoa.

12.   7/2015 Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren eta Hiri Birgaitzearen Legearen testu bategina onartzen duena.

13.   1492/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Lurzoruaren Legearen Balorazioen Erregelamendua onartzen duena.

14.   121/2016 Dekretua, uztailaren 27koa, Donostiako (Donostialdea-Bidasoa Beherea) eremu funtzionalaren lurralde-plan partziala behin betiko onartzen duena. Andoaingo udalerriari eragiten dioten zehaztapen lotesleak eta orientatzaileak.

15.   177/2014 Dekretua, irailaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basogintzaren Lurraldeko Arlo Plana behin betiko onartzen duena. Andoaingo udalerriari eragiten dioten zehaztapen lotesleak eta orientatzaileak.             

16.   262/2004 Dekretua, abenduaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Ekonomikoetarako Lurzorua Sortzeko eta Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana behin betiko onartzen duena.          

17.   39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa:     
— II. kapitulua, 1. atala. «Babes ofizialeko etxebizitzen ezaugarri teknikoak eta prezioa zehaztea».    
— V. kapitulua «lurzoruaren arloko jarduketak».

18.   Urei buruzko ekainaren 23ko 1/2006 Legea:      
— II. kapitulua, 7. artikulua «eginkizunak».          
— VI. kapitulua «hornidurari, saneamenduari, arazketari eta ureztatzeari buruzko arau orokorrak».     
— VII. kapitulua «obra hidraulikoak».

19.   415/1998 Dekretua, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaiertzak eta Errekaertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana (Kantauriko isurialdea) behin betiko onartzen duena.

20.   449/2013 Dekretua, azaroaren 19koa, EAEko Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren aldaketa behin betiko onartzen duena.

21.   Uztailaren 20ko 1/2001 Errege Dekretua, Uren Legearen testu bategina onartzen duena:      
— I. titulua, II. kapitulua «ibilguak, ibaiertzak eta ertzak» eta III. kapitulua «aintzirak, urmaelak, urtegiak eta urpean gera daitezkeen lurrak».         
— II. titulua, III. kapitulua, 25. artikulua «autonomia-erkidegoekiko lankidetza».

22.   Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duena, eta abuztuaren 2ko 29/1985 Uren Legearen I., IV., V., VI. eta VII. atariko tituluak garatzen dituena:           
— I. titulua, II. kapitulua («ibilguak, ibaiertzak eta ertzak») eta III. kapitulua («aintzirak, urmaelak, urtegiak eta urpean gera daitezkeen lurrak»).       
— II. titulua, II. kapitulua. 6. atala «polizia-guneko jarduerak».        

23.   1/2016 Errege Dekretua, urtarrilaren 8koa, Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segurako eta Jucarreko demarkazio hidrografikoen eta Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrografikoen Espainiako zatiaren plan hidrologikoen berrikuspena onartzen duena: I. eranskina, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren VII. Kapitulua.

24.   82/1998 Foru Dekretua, azaroaren 24koa, lurzoru urbanizaezinean baimenen eta lizentzien arloan jarduketak koordinatzeari buruzkoa.

25.   38/2015 Legea, irailaren 29koa, Trenbide Sektorearena: III. kapitulua «jabetzaren mugak».

26.   2387/2004 Errege Dekretua, abenduaren 30ekoa, Trenbide Sektorearen Erregelamendua onartzen duena: III. kapitulua, «Jabetzaren mugak».

27.   9/2014 Lege Orokorra, maiatzaren 9koa, Telekomunikazioei buruzkoa. Hirigintza-plangintzaren gaineko eraginak.

28.   Zortasun aeronautikoak. Hirigintza-plangintzaren gaineko eraginak.

29.   1/2006 Foru Dekretu Arauemailea, ekainaren 6koa, Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren Testu Bategina onartzen duena:      
— Atariko titulua: «Xedapen orokorrak. I. titulua: «Errepideen eta bideen plangintzari buruzko arauak».             
— III. titulua: «Errepideen eta bideen erabilerari buruzko arauak».
— IV. titulua: «Errepideekin eta bideekin muga egiten duten eremuen erabilerari buruzko arauak».    
— V. titulua «esku hartzeko eta kontrolatzeko arauak. Hirigintza-tresnekiko koordinazioa».

30.   2/2013 Foru araua, ekainaren 10ekoa, Gipuzkoako bizikleta-bideen lurraldearen arloko plana behin betiko onartzen duena.

31.   6/2019 Legea, maiatzaren 9koa, Euskal Kultura Ondareari buruzkoa.

32.   3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra. III. titulua. Ingurumenean eragina duten jarduerak antolatzea.

33.   21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa.

34.   37/2003 Legea, azaroaren 17koa, Zaratari buruzkoa.

35.   213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa.

36.   38/1999 Legea, azaroaren 5ekoa, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzkoa.

37.   314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onartzen duena.

38.   Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Oinarrizko dokumentua DB SI Suteetarako segurtasuna.

39.   Eraikingintzaren Kode Teknikoa. Oinarrizko dokumentua DB SUA erabilera-segurtasuna eta irisgarritasuna.

40.   Eraikingintzaren Kode Teknikoa. DB HR Zarataren aurkako babesa oinarrizko dokumentua.

41.   Eraikinak birgaitzea. Eraikinaren eta haren elementuen azterketa. Patologiak. Diagnostikoa. Esku hartzeko teknikak. Behin-behineko edo behin betiko apelazioak. Eraikinen Ikuskapen Teknikoa.

42.   112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta Kudeaketa arautzen duena.

43.   105/2008 Errege Dekretua, otsailaren 1ekoa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta Kudeaketa arautzen duena.

44.   4/2015 Legea, ekainaren 25ekoa, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa.

45.   1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-obretako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena.

46.   Agindua, 2009ko otsailaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen diseinuari buruzko ordenantzak onartzen dituena.

47.   20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzarena, Irisgarritasuna sustatzekoa.

48.   68/2000 Dekretua, apirilaren 11koa, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena.

49.   505/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, espazio publiko urbanizatuetara eta eraikuntzetara sartzeko eta horiek erabiltzeko desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuneko eta diskriminaziorik ezeko oinarrizko baldintzak onartzen dituena.

50.   VIV/561/2010 Agindua, otsailaren 1ekoa, espazio publiko urbanizatuetara sartzeko eta horiek erabiltzeko irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzen dokumentu teknikoa garatzen duena.

51.   1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-obretako gutxieneko segurtasun- eta osasun-xedapenak ezartzen dituena.

52.   209/2014 Dekretua, urriaren 28koa, eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duena. I. kapitulua. Xedapen orokorrak.

53.   9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora:          
— Atariko titulua, I. kapitulua, «Legearen xedea eta aplikazio-eremua» eta II. kapitulua, 1. atala, «Kontratu motak mugatzea».    
— I. liburua, II. titulua, «Kontratuaren zatiak» eta III. titulua, «Xedea, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, balio zenbatetsia, kontratuaren prezioa eta haren berrikuspena».  
— II. liburua, I. titulua, I. kapitulua «Administrazio publikoen kontratazioari buruzko jarduerak».             
— II. liburua, II. titulua, I. kapitulua. «Obra-kontratua» eta V. kapitulua «zerbitzu-kontratua».

54.   1098/2001 Errege Dekretua, urriaren 12koa, Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorra onartzen duena:      
— I. liburua, II. titulua: I. kapitulua «enpresen gaitasuna eta kaudimena» eta II. kapitulua «enpresen sailkapena eta erregistroa».
— I. liburua, III. titulua, I. kapitulua, «Administrazio-klausulen eta preskripzio teknikoen agiriak», II. kapitulua, «Kontratuen formalizazioa», III. kapitulua, «Kontratuak prestatzeko administrazio-jarduerak», IV. kapitulua, «Kontratuen esleipena», eta V. kapitulua, «Kontratuen betearazpena eta aldaketa».        
— I. liburua, IV. titulua: «Prezioak berrikusteari buruzko xedapenak».           
— II. liburua, I. titulua: «Obra-kontratua».              
— II. liburua, IV. titulua: «Kontsutoria eta laguntza kontratuak eta zerbitzuak».

55.   179/2019 Dekretua, azaroaren 19koa, Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzkoa: VI. kapitulua «planen eta proiektuen hizkuntza-inpaktuaren ebaluazioa».

56.   Andoaingo Hiri Antolamenduko Plan Orokorra.

57.   Genero-ikuspegia Euskal Autnomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan.

58.   Andoaingo kaleak, denontzat berdin.