Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enplegu Publikoa
 

Enplegu publikoa

Arkitektoa

2019/06/04 - 2019/06/23
Inprimatu
Amorebieta
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Amorebieta-Etxanoko Udala
Lehiaketa:
Arkitektoa
Lanpostua:
Goi-mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Goi mailako arkitekto titulua izan edo eskariak aurkezteko epea amaitzen denerako lortu ahal izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

3. HE edo baliokidea

Beste baldintza batzuk:

Deialdietako kidego eta eskalarako hautaketa-prozesuetan parte hartu ahal izateko, ondoko baldintza orokorrak eta oinarri espezifikoetako baldintzak ere bete behar dituzte:

a) Espainiar nazionalitatea izatea.

a.a) Funtzionario sartzeko prozesuetan, espainiarrekin bezalaxe eta baldintza berdinetan honako hauek ere hartu ahal dute parte, botere publikoa baliatzen edo estatu edo herri administrazioetako interes orokorren zaintzan zuzenean edo zeharka parte hartzen dutenek izan ezik.

a.b) Europar Batasuneko kide den estatuetako baten nazionalitatea dutenak.

a.c) Espainiarren ezkontideak eta Europar Batasuneko kide den estatuetako baten ezkontideak, ezkontidearen nazionalitatea edozein izanik ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude. Era berean, ezkontide bien ondorengoek hartu ahal dute parte baldintza berdinetan, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo bestela, adin horretatik gorakoak izanda eguneroko bizimoduan besteren laguntza behar badute.

a.d) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioarteko itunenei jarraiki, a.a) idatz-zatian zehaztutakoaren arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.

b) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.

c) Hamasei urteak beteta izatea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.

d) Herri administrazioen edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzioan edo estatutarioen zerbitzuetatik diziplina-espedientearen bitartez baztertua ez izatea eta, epailearen erabakiz kargu edo enplegu publikoak burutzeko, ezta funtzionarioa izateko ere, gaitasunik gabe utzia ez izatea.

Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, antzeko egoera baten ezgaitua ez izatea edota diziplina zigorrik edo antzekorik ez izatea bere Estatuan enplegu publikoan aritzeari dagokionez.

e) Deialdiaren lanpostu horretan sartzeko oinarri espezifikoetan eskatutako titulazio akademikoa edukitzea. Atzerrian eskuratutako titulazio akademikoak direnean, euren homologazioa edo baliokidetza egiaztatzen duen ziurtagiria erantsiko da.

f) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez izatea, herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera; hala ere, kargu publikoan jardun edo jarduera pribatu bateraezina egiten dutenek ez dute aukera egiteko eragozpenik izango, aipatutako legezko arauetan adierazita dagoen bezala.

g) Zerbitzuak eman edo administrazio jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen eta indarrean dagoen Amorebieta-Etxanoko Udaleko ordenantza fiskalak ezarritako azterketa-eskubideen tasa ordaindu izana, eskabideak aurkezteko epearen barruan. Langabezian daudenek (enplegua eskatzeko txartela erakutsi beharko dute) edota barne promozio bidez lanpostua eskuratu nahi dutenek, ez dute tasa ordaindu beharrik izango.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskaera-orriak eredu ofizial eta normalizatuetan egingo dira. Ereduok Amorebieta-Etxanoko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan doan eskuratu ahal izango dira (Herriko Plaza, z/g). Web orri honetan ere eskuragarri egongo dira: www.amorebieta.net

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira (HAZ) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluak adierazitako lekuetan.

Deialdia
Gaiak:

GAI OROKORRAK

1. gaia: Espainiako Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak.

2. gaia: Estatuko lurralde antolaketa. Autonomia Erkidegoak.

3. gaia: Euskadiko Autonomia Estatutua: Euskadiren eskuduntzak.

4. gaia: Eskuduntzak hirigintza arloan: Toki Administrazioaren eskuduntzak.

5. gaia: Azaroaren 25eko 27/1983 Legea, Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta Lurralde Historikoetako foru organoen arteko harremanei buruzkoa.

6. gaia: Uztailaren 6ko 6/1989 Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legea: Funtzionario izaera eskuratu eta galtzea; eskubide eta betebeharrak (Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bateratua, 5/2015 Errege Dekretu Legegileak onartua).

7. gaia: Udaleko organoak: alkatea, alkateordeak, Osoko Bilkura eta Tokiko Gobernu Batzordea. (Euskadiko Toki Entitateen apirilaren 7ko 2/2016 Legea eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea).

8. gaia: Udalerria. Elementuen definizioa. Udalerriak sortu eta kentzea eta udalerriak aldatzea. Udalerriko biztanleria. Biztanleen errolda. Udalaren eskuduntzak (Euskadiko Toki Entitateen apirilaren 7ko 2/2016 Legea eta apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena).

9. gaia: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/15 Legea: prozeduran interesa dutenak, administrazio egintza: baldintzak, eraginkortasuna, deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Erabakitzeko beharra eta administrazio isiltasuna.

10. gaia: Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena: prozedura administratiboa, arauketa, printzipioak eta prozeduraren faseak.

11. gaia: Azaroaren 8ko 9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuena: administrazio kontratuak, kontratatzeko hainbat prozedura.

12. gaia: Azaroaren 8ko 9/2017 Legea, Sektore Publikoko Kontratuena: obra kontratuak, zerbitzu eta hornidura kontratuak.

13. gaia: Ekainaren 13ko 1372/1986 Errege Dekretua, Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onartzen duena. Toki Entitateen ondasunak: kontzeptua eta sailkapena; gozamena eta ondasunen aprobetxamendua; besterentzea.

14. gaia: 1955eko ekainaren 17ko Dekretua, Toki Korporazioen Zerbitzuen Erregelamendua onartzen duena. Toki Entitateen zerbitzuak: zuzeneko kudeaketa eta zeharkako kudeaketa, kontzeptua eta formak.

15.-gaia: Zigor prozedura: oinarri diren printzipioak eta izapidetzea.

16.-gaia: Administrazio Publikoen, hauen agintarien eta gainontzeko langileen erantzukizuna.

17. gaia: Azaroaren 8ko 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa. Abenduaren 12ko 54/2003 Legea, laneko arriskuen prebentziorako arau esparrua aldatzen duena.

18. gaia: Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu pertsonalak babestu eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa: xedapen orokorrak, pertsonen printzipio eta eskubideak.

19. gaia: Abenduaren 9ko 19/2013 Legea, gardentasun, informazio publikorako sarbide eta aginte onari buruzkoa: jarduera publikoaren gardentasuna.

BERARIAZKO GAIAK

A) Lurralde antolamendua

 20. gaia: 4/1990 Legea, maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Lurralde Antolamenduari buruzkoa: oinarri diren printzipioak.

21. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen antolamendurako gidalerroak: lurralde-eredua eta bizitegi-kuantifikazioa. Udal planeamenduan aplikazio zuzena duten zehaztapen lotesleak.

22. gaia: Durangoko Eremu Funtzionaleko Lurraldearen Zatiko Plana. Honen eragina Amorebieta-Etxanoko udalerrian.

23. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Ibaien eta Erreken Ertzak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana. Honen eragina Amorebieta-Etxanoko udalerrian.

24. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoetarako lurzorua sortzeko eta merkataritza-ekipamenduak antolatzeko Lurraldearen Arloko Plana: udalaren kategoria banaketa; lurzoruaren kuantifikazioa jarduera ekonomikoetarako, Amorebieta-Etxanoko hirigintza antolamenduan duen eragina. 2015eko irailaren 3ko Auzitegi Gorenaren sententzia.

25. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana. Honen eragina Amorebieta-Etxanoko udalerrian.

26. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Basozaintzako Lurraldearen Arloko Plana. Honen eragina Amorebieta-Etxanoko udalerrian.

27. gaia: Martxoaren 24ko 2/2011 Foru Araua, Bizkaiko errepideei buruzkoa, zeinek Bizkaiko foru errepideen plangintza, proiektua, aldaketa, eraikuntza, kontserbazioa, finantzazioa, erabilera eta ustiapena nahiz alboko lurzoruaren erabileraren baldintzak eta mugak arautuko dituzten xedapenak ematen dituen. Abuztuaren 21eko 112/2013 Foru Dekretua, Garapenerako Erregelamendua onartzen duena; Amorebieta-Etxanon duen eragina.

28. gaia: Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua. Honen eragina Amorebieta-Etxanoko udalerrian.

29. gaia: Zortasun aeronautikoak. Honen eragina Amorebieta-Etxanoko udalerrian.

B) Ingurumena

 30. gaia: Babestutako guneak: Urdaibaiko biosfera; Urkiolako parke naturala.

31. gaia: Ingurumen-ebaluazio estrategikoa eta ingurumen inpaktuaren ebaluazioa. Kontzeptua, motak, eremua eta prozedura. Organo eskudunak izapidetzeko edo txostena egiteko.

32. gaia: Ekainaren 25eko 4/2015 Legea, lurzoruaren kutsadura saihestu eta kutsatutakoa garbitzekoa.

33. gaia: Azaroaren 23ko 17/2009 Legea, zerbitzu-jardueratan aske sartzeari eta aritzeari buruzkoa.

34. gaia: Zarataren kontra babesteko araudia. Zarata-mapak. Zonakatze akustikoa. Kalitate akustikoko helburuak. Zortasun akustikoak. Babes akustiko bereziko guneak. Gune lasaiak. Ingurumenaren gaineko inpaktuaren azterlanak.

C) Hirigintza eta lurzoruaren araubidea

 35. gaia: Urriaren 30eko 7/2015 Errege Dekretu Legegilea, Lurzoruari eta hiria zaharberritzeari buruzko legearen testu bateratua onartzen duena. Xedapen orokorrak eta herritarren eskubide eta betebeharretan oinarrizko berdintasun baldintzak. Herritarraren oinarrizko estatutua.

36. gaia: Urriaren 30eko 7/2015 Errege Dekretu Legegilea, Lurzoruari eta hiria zaharberritzeari buruzko legearen testu bateratua onartzen duena. Lurzoruaren jabetzaren estatutu juridikoa. Hirigintza jardueren sustapenaren oinarrizko estatutua.

37. gaia: Urriaren 30eko 7/2015 Errege Dekretu Legegilea, Lurzoruari eta hiria zaharberritzeari buruzko legearen testu bateratua onartzen duena. Lurzoruaren araubidearen oinarriak, prozedura arau komunak eta arau zibilak. Eraikinen ebaluazio txostena.

38. gaia: Urriaren 30eko 7/2015 Errege Dekretu Legegilea, Lurzoruari eta hiria zaharberritzeari buruzko legearen testu bateratua onartzen duena. Balorazioak. Nahitaezko desjabetzea eta ondare erantzukizuna.

39. gaia: Hirigintza eta honen printzipio orokorrak, ekainaren 30eko 2/2006 Legearen, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoaren, arabera. 2/2006 Legearen garapenean premiazko neurriak hartzeko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretua: irizpide orokorrak.

40. gaia: Lurzoruaren sailkapena. Sailkapen bakoitzaren deskribapena. Lurzoruaren kalifikazioa eta 2/2006 Legeak berariaz ezarritako kalifikazioak. Lurzoruaren sailkapena lehenengo aldi baterako xedapenean.

41. gaia: Lurzoru urbanizaezina (2/2006 Legea): kontzeptua, erabilerak eta jarduerak; baserriak zaharberritzea, baratze edo abeltzaintzari lotutako ustiapenak dituzten etxebizitzak; landa nukleoak; seigarren xedapen gehigarria; lurzoru urbanizaezina eta landa nukleoak lehenengo aldi baterako xedapenean.

42. gaia: Hirigintza antolamendua eta planeamendua: zehaztapenak, kategoriak eta zehaztapenen maila hierarkikoa; hirigintza antolamenduaren eremuak.

43. gaia: Plan motak eta hiri antolamendurako bestelako tresnak. Helburuak.

44. gaia: Hirigintza estandarren kontzeptua. Hiri lurzoruan eta lurzoru urbanizagarrian eska daitezkeen gutxieneko eta gehienekoak. Motak, mugak, estandarrak eta gutxienekoen zenbatekoak; erreserbak eta nahitaezko dotazioak. Eraikigarritasunaren mugak.

45. gaia: Planeamendua eta hiri antolamendurako gainontzeko tresnak izapidetu eta onartu. Antolamendurako udal plan orokorrak: objektua, edukia eta izapidetzea.

46. gaia: Plan bereziak: objektua, edukia eta izapidetzea.

47. gaia: Xehetasun azterketa eta planeamenduaren bestelako figurak: objektua, edukia eta izapidetzea.

48. gaia: Lurzoruaren ondare publikoak: xedea eta motak; ustiapen erregistroa; osatzen duten ondasun eta bitartekoak eta hauen destinoa; aurrekontu xedapena lurzoruaren udal ondarerako; ondasunak besterentzea; lurzoruaren udal erreserbak.

49. gaia: Urbanizatzeko jarduketa programa: objektua, edukia eta izapidetzea.

50. gaia: Hirigintza antolamendua gauzatzea: edukia, zuzendaritza, epeak, kudeatzeko moduak. Egikaritze-unitateen bidez jardun: desjabetze sistema.

51. gaia: Birpartzelazioa. Edukia, ordezko bizitokirako irizpideak eta egoerak. Egikaritze-unitateen bidez jardun: itun sistema. Egikaritze-unitateen bidez jardun: kooperazio sistema.

52. gaia: Egikaritzeko bestelako tresnak: urbanizazio proiektuak eta obra proiektu osagarriak. Urbanizazio lanen kontserbazioa eta Udalak urbanizazio lanak onartu.

53. gaia: Lurzoruen eraikigarritasuna: motak, mugak, estandarrak eta gutxienekoen zenbatekoak; erreserbak eta nahitaezko dotazioak.

54. gaia: Babes publikoren bat duten etxebizitzak. Motak eta nahitaezko zenbatekoak, lurzoru motaren arabera eta garatzeko inguruabarrak, aldi baterako egoerak.

55. gaia: Hirigintza antolamenduaren berme eta babeserako printzipio orokorrak. Hirigintza lizentziak: lizentzia behar duten egintzak, izapidetzea, lizentzia motak, iraungitasuna.

56. gaia: Hirigintza ikuskaritza: ikuskaritza funtzioa eta lankidetza, ikuskaritza zerbitzuak. Hirigintza diziplina: eraikinen araubidea eta gainontzeko jarduketa klandestinoak. Hirigintza antolamendua berrezartzeko eragiketak.

57. gaia: Hirigintza arau-hauste eta zigorrak: araubide orokorra, berariazko arau-hausteak eta zigorrak, eskuduntza eta prozedura.

58. gaia: Legezko aurri egoera. Balizkoak. Ondorioak. Artatu beharra. Betearazteko agindua: kontzeptua, norainokoa, prozedura eta jarduketa, partikularrek ez balute ezer egingo. 59. gaia: Eraikinen ikuskapen teknikoa. Uztailaren 24ko 117/2018 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan Eraikinen Ikuskapen Teknikoa arautzen duena. Betearazteko aginduak: kontzeptua, norainokoa, prozedura eta jarduketa, partikularrek ez balute ezer egingo.

60. gaia: 1492/2011 Errege Dekretua, urriaren 24koa, Lurzoruaren Legearen Balioespen Erregelamendua onesten duena. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Balioespenak egiteko kontzeptu eta irizpide orokorrak. III. kapitulua. Landa lurren balioespena. IV. kapitulua. Lurzoru urbanizagarriaren balioespena. V. kapitulua. Kalte-ordainak eta urbanizazio gastuak

D) Eraiki eta urbanizatzea

 61. gaia: 20/1997 Legea, abenduaren 4koa, irisgarritasuna sustatzekoa. Irisgarritasun eta erreserbei buruzko xedapen orokorrak.

62. gaia: 68/2000 Dekretua, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzkoa.

63. gaia: Eraikuntzaren Antolamendurako azaroaren 5eko 38/1999 Legea. Eraikuntzaren eskakizun teknikoak eta administratiboak. Eraikuntzan parte hartzen duten agenteak. Erantzukizuna eta bermeak.

64. gaia: Arkitektura proiektua: deskribapen orokorra eta xedea. Xedapenak proiektua idatzi eta obra zuzendaritza arloan. Memoria: definizioa, edukia eta norainokoa. Neurketak eta aurrekontua: neurtzeko irizpideak eta balorazioa, prezioak finkatzea: Baldintzen agiria: definizioa eta sailkapena; baldintza teknikoak, fakultatiboak, ekonomikoak eta legezkoak.

65. gaia: Arkitektura proiektua: deskribapen orokorra eta objektua. II. Segurtasun eta osasun azterketa: definizioa, norainokoa eta edukia. Proiektuaren agiri grafikoak: zehaztapen mailak, norainokoa eta edukia.

66. gaia: 235/2013 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, eraikuntzen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duena.

67. gaia: Eraikuntzaren Kode Teknikoa: xedea, ezaugarriak, oinarrizko kontzeptuak, arduradunak, aplikazio eremua eta aplikazio araubidea.

68. gaia: Energia aurrezteko oinarrizko eskakizunak. HE oinarrizko agiria.

69. gaia: Eraikuntzen erabilera eta irisgarritasuneko oinarrizko segurtasun eskakizunak. SUA oinarrizko agiria.

70. gaia: Oinarrizko segurtasun eskakizunak, eraikuntzek su hartuz gero. SI oinarrizko agiria.

71. gaia: Oinarrizko osasungarritasun, higiene, osasun eta ingurumena babesteko eskakizunak eraikuntzetan. HS oinarrizko agiria.

72. gaia: Zaratarengandik babesteko oinarrizko eskakizunak. HR oinarrizko agiria.

73. gaia: Babes ofizialeko etxebizitzak: diseinu eta kalitate arauak.

74. gaia: 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, eraikuntza-obretarako gutxieneko segurtasun eta osasun xedapenak ezartzen dituena.

75. gaia: 209/2014 Dekretua, urriaren 28koa, eraikuntzaren kalitate-kontrola arautzen duena. I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Eraikuntzaren kalitate-kontrolaren prozesuan dauden faseak. III. kapitulua. Kalitatea kontrolatzeko entitateak eta kalitatea kontrolatzeko entsegu-laborategiak. IV. Kapitulua. Kalitatea hobetzeko tresnak.

76. gaia: 112/2012 Dekretua, ekainaren 26koa, eraikuntza eta eraiste hondakinak sortu eta kudeatzea arautzen duena.

E) Kontratazio publikoa

 77. gaia: Obra-kontratua prestatzeko jardunak Administrazio Publikoan: proiektua egin, onetsi eta haren zuinketa egin; administrazio baldintza partikularren agiria; aurrekontu xedapena egon eta gastua aldez aurretik fiskalizatzea; kontratazio espedientea onartzeko akordioa.

78. gaia: Obra kontratua gauzatzea Administrazio Publikoan: zuinketa egiaztatzeko akta; obra-ziurtagiriak izapidetu; prezioak berrikusi; aldatutako proiektuak eta proiektu osagarriak; gauzatzeko epeak luzatzea; obrak etetea.

79. gaia: Obrak onartu. Likidazioa. Behin betiko fidantza itzuli. Kontratua suntsitzea.

F) Tokiko araudia

 80. gaia: Amorebieta-Etxanoko hirigintza araudia: Arau Subsidiarioak garatu eta gauzatu; lurraldearen hirigintza banaketa eta lurzoruaren araubide orokorra.

81. gaia: Amorebieta-Etxanoko hirigintza araudia: eraikuntza araubidea eta erabilerak erregulatzen dituzten arauak.

82. gaia: Amorebieta-Etxanoko hirigintza araudia: zehaztapenak eta eraikuntzaren arau orokorrak.

83. gaia: Amorebieta-Etxanoko hirigintza araudia: tokien ordenantza partikularrak; garapenerako planeamenduaren baldintza partikularrak.

84. gaia: Amorebieta-Etxanoko hirigintza araudia: babes araubidea.

85. gaia: Izapidetzen ari den Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. Egoera aztertu, proposamenak eta irizpideak eta helburuak.

86. gaia.-Amorebieta-Etxanoko eraikin industrialen garapen eta diseinua eta partzelen urbanizazioa arautzen dituen udal ordenantza.

87. gaia: Amorebieta-Etxanoko ostalaritzaren udal ordenantza.

88. gaia: Amorebieta-Etxanon beheko solairuan dauden lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza.

89. gaia: Larrea inguruan partzela partikularretan egin daitezkeen obrak arautzen dituen udal ordenantza.

90. gaia: Jarduera komunikatuak arautzen dituen ordenantza. Arauei egiten zaizkien aipamenek izaera informatiboa dute. Horrenbestez, hautaketa prozesu honetako hautagaiei dagokie emandako araudia egokitu eta eguneratzea.

Deialdia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean indarrean dagoen araudia da jakin beharrekoa.

Lege oharra © 2009 · Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Euskadi, auzolana