Arkitekto teknikoa (Lehiaketa)
Araba
Arkitektura teknikoko diplomatura titulazioa edo baliokidea eskatzen da.
2 hizkuntza-eskakizuna bete beharko da, derrigortasun datarik gabe
a) Europar Batasuneko estatu kideren bateko edo Europar Batasunak izenpetu etaEspainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorriaskea aplikatzekoa den beste estaturen bateko nazionalitatea edo nazionalitateespainiarra izatea, Europako Erkidegoa eratzeko Itunean definituta dagoen moduan.
b) Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahalizango dute, betiere Zuzenbidetik bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoeketa ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak Zuzenbidetikbananduta ez badaude, ondorengoak 21 urtetik beherakoak edo adin horretatikgorakoak badira eta beren kontura bizi badira (5/2015 LED, 57. artikulua).
c) Aurretiazko eskaera egitea.
d) Eskuratu nahi den eskalako edo lan-kategoriako zereginak betetzeko gaitasunfuntzionala izatea.
e) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehienekoadina ez gainditzea.
f) Diziplina-espedientearen bidez Administrazio Publikoetako edo AutonomiaErkidegoetako Erakunde Konstituzional edo Estatutarioetako edozein zerbitzutikbereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako,funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietarairisteko desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea.
g) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezgaituta edo egoera baliokidean ezegotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragoztenduen diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea.
h) Eskatutako titulazioa izatea, edo titulazio hori jasotzeko eskubideak ordaindutaizatea. Titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da. Atzerriko titulazioen kasuan,homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
i) Atzerrian lortutako titulazioa duten hautagaiek dagokion baliozkotzea edohomologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.
j) Hautaketa-prozesuaren barruan lanposturako (lan-kontratuko langileen kasuan) edoplazari lotutako lanposturako (funtzionarioentzat gordetako plazetarako) eskatzen denhizkuntza-eskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarakodeitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori betetzeko data dagokionhautaketa-prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den egunaizango da.
k) Herri Administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunen arloanindarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasunekolegezko kausaren batean sartuta ez egotea. Hargatik eragotzi gabe kargu publikoaedo jarduera pribatu bateraezina betetzen dutenek aipatutako lege-arauetan aipatzenden aukera-eskubideaz baliatzea.
l) Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaindu izana, partehartzen duen dagokion lan-prozesuari, eskalari edo kategoriari dagokiona; etazenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuta egongo da.
m) Deialdia egin duen Udalean ez izatea karrerako funtzionarioak edo eskala,azpieskala edo kategoria bereko lan-kontratuko langile finkorik.
n) Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
https://epeope2023.araba.eus/es/izapidetu/ayuntamientode riberabaja
Aurkezpen elektronikoa aukeratuz gero, programak onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitarteko bat eduki beharko duzu www.riberabaja.eus.
- Udaleko erregistro eta herritarren arretarako bulegoan, San Martin Plaza, 1, 01213 Ribabellosa, Araban kokatuta.
- Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako edozein lekutan ere aurkeztu ahalizango dira.