Arkitekto aholkularia
Gipuzkoa
Hirigintzako diziplinaren arloko goi-mailako arkitekto lanpostua beteko du.
Lanpostuaren eginkizunak unean-unean ezartzen direnak izango dira, eta, bereziki, honako hauek:
• Hirigintza.
* Beharrezkoak diren dokumentu teknikoak idaztea, halakorik eskatzen bazaio, eta, edozein kasutan ere, txosten teknikoak, honako hauek onartu, berrikusi edo aldatu behar direnean:
— Hiri antolamendurako plan orokorrak.
— Plan bereziak.
— Plan partzialak.
— Urbanizatzeko jarduketa programak.
— Xehetasun azterketak.
— Urbanizatzeko proiektuak.
— Obra publiko arrunten proiektuak.
* Txosten teknikoak ematea eta hirigintzako zein hirigintza Kudeaketako espediente guztiak gainbegiratzea.
* Partzelazioak eta birpartzelazioak.
* Desjabetzeak.
* Hirigintza: hirigintzako lizentziak, egikaritzeko aginduak, aurriak, hirigintza ikuskaritza.
* Lurzorua eta higiezinak aztertzea.
* Hirigintza aholkularitza, oro har.
* Hirigintzako kontsultak.
* Udaletxean aurkezten diren eraikinen ikuskapen teknikoak (EAT).
* Obra publikoak eta udal eraikuntza.
* Lan hauek egitea eta sinatzea, erantzukizuna bere gain hartuta: neurketak, kalkuluak, azterketak, tasazioak, peritatzeak, azterlanak, txostenak, lan-planoak eta antzeko beste zeregin batzuk.
* Baldintza teknikoen agiriak prestatzea eta baldintza ekonomiko-administratiboen agiriekin laguntzea, horrelakoak behar diren udal kontratuetan.
* Kontratuaren arduradun gisa jokatzea eta, hartara, hirigintzako kontratazio espedienteetan honako hauek gainbegiratzea: txostenak, azterlanak, proiektuak, obra zuzendaritza, obrak egikaritzea, etab.
* Hirigintza eta obrak Saileko kontratuak esleitzeko prozesuen barnean jasotzen diren proposamenak aztertzea eta horien berri ematea, baldintzen agiriak behar direnean eta ez direnean behar.
* Udalaren kontratuen ziurtagiriak eta ordainketak onartzea, haren eskumeneko eremuan.
• Beste eginkizun batzuk.
— Udalbatzarrak behar dituen laguntza teknikoa eta aholkuak ematea.
— Ordenantzak idazteko araudia proposatzea.
— Herritarren erreklamazioen gaineko kontsultei erantzun eta arreta ematea.
— Plangintzaren Aholku Batzordean aholkulari gisa parte hartzea.
— Udalaren informazio batzordeetara joatea, haren eskumeneko gaiak jorratzeko.
— Arkitektura teknikoko Saileko zerbitzuak koordinatzea.
— Agintzen zaizkion gainerako lanak, baldin eta haren eginkizunekin zerikusia badute; baita komenigarritzat jotzen den beste edozein lan ere, zerbitzuaren premien arabera, eta haren gaitasun profesionalarekin bat datorrena.
Eginkizun horiek haren esku ipintzen diren bitarteko guztiak baliatuz egikarituko ditu; bereziki, hauek: IKTen barnean dauden bitarteko informatikoak, elektronikoak, telematikoak eta digitalak, eta horrelakoak darabiltzaten aplikazio eta prozesuak, egungoak edo etorkizunekoak.
Titulu ofizial edo homologatu hauetako bat edukitzea edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: Arkitekturako lizentziatura edo Arkitekto lanbide arautuan jarduteko gaitzen duen titulua.
Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 hizkuntza eskakizuna egiaztatua izatea (HABEren 3. maila, HE 3).
— Europar Batasuneko kide diren estatuetako bateko nazionalitatea edukitzea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunei jarraituz, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen batekoa izatea.
Halaber, Europar Batasuneko estatuetako nazionalitatea dutenen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta Zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak 21 urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, menpekoak badira.
— 16 urte beteta edukitzea eta derrigorrezko erretiroa hartzeko adinetik gorakoa ez izatea.
— Indarreko araudiaren arabera, bateraezintasun edo ezgaitasuneko legezko kausaren batean sarturik ez egotea; araudiak ematen dion aukerarako eskubidea salbu utzita.
— Diziplinako espediente bitartez edozein administrazio publikotako zerbitzutik kenduta edo kanporatuta ez egotea, eta erabateko inhabilitaziorik edo inhabilitazio berezirik ez izatea enplegu edo kargu publikoak betetzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea edukiz gero, bere estatuan funtzio publikoan jardutea galaraziko liokeen inhabilitaziorik edo antzeko egoerarik ez edukitzea eta diziplina-zigorrik edo zigor penalik ez izatea.
— Lanpostuari dagozkion lanak egiteko gai izatea eta lan horietan behar bezala aritzea eragotziko liokeen gaixotasunik edo eragozpen fisiko edo psikikorik ez izatea. Atal hori egiaztatu egin beharko da, Udalak horretarako ezarritako zerbitzuak onartu duen izangaiari egingo dion azterketa eginda.
— Honako titulu hau ek edukitzea edo tituluok lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea:
a) Titulu ofizial edo homologatu hauetako bat edukitzea edo hura eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea: Arkitekturako lizentziatura edo Arkitekto lanbide arautuan jarduteko gaitzen duen titulua.
Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da. Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europako Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
b) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 hizkuntza eskakizuna egiaztatua izatea (HABEren 3. maila, HE 3).
Izangaiek deialdian onartzeko eskabide-orriak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete behar dituzte baldintzak, hizkuntza-eskakizunari dagokiona izan ezik, hizkuntza-eskakizuna hautaketa-prozesuan zehar egin beharreko proban egiaztatu ahal izango baita, eta betetzen jarraitu beharko dute lanpostuaz jabetu arte.
Halaber, prozeduraren edozein unetan, epaimahaiak jakiten badu izangairen batek ez dituela betetzen deialdiak eskatzen dituen betekizunak edo baldintzak, izangai hori deialditik kanpo utziko da, interesdunari entzun ondoren eta egun berean hautaketa-prozesua deitu duen agintariari horren berri emanda.
— Elektronikoki, udal webgunearen bidez (www.lasarteoria.eus).
— Presentzialki Sarrera Erregistroan (udaletxeko beheko solairua, Okendo plaza 1).
— Posta-bulegoetan. Posta-bulegoetan aurkeztutako eskabideak Lasarte-Oriako Udalari bidaliko zaizkio, gutun-azal irekian, posta-funtzionarioak data eta zigilua jar ditzan eskabideak aurkezteko epearen barruan ziurtatu aurretik, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.
— Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo kontsulatuetako bulegoetan.
— Erregistro arloan dauden laguntza-bulegoetan.
— Indarreko xedapenek ezarritako beste edozeinetan.