Arabako kalkulu gunea A.B. (Giza baliabide burutzari)
Araba
AKSAn gauzatzen duen lanbide jardueran, honako eginkizun hauek bete beharko ditu:
• Lan aholkularitza eta sor daitezkeen arazoetarako irtenbideak eta alternatibak proposatzea.
• Kudeaketako eta ad-hoc egin beharreko aldizkako txostenak egitea eta haien zabalkundea bermatzea.
• Magnitude ekonomikoen eta kudeaketa adierazleen bilakaera aztertzea.
• AKGSAko hautaketa prozesuak eta barne sustapenetakoak kudeatzea, bultzatzea eta antolatzea.
• Lan kostuak kontrolatzea, aurrekontuari eta betearazteari dagokienez (Finantzei txostenak egiteko eta APParen barne kontrolerako txostenak).
• Finantza baliabideen jarraipena eta kontrola egitea, eta pertsonen finantzaketa lerroak balidatzea.
• Kalitate kudeaketako kontrol prozedurak egitea.
• Gainerako koordinatzaileekin koordinatzea.
• Administrazio orokorreko teknikariak pertsonei eta talentuari buruz egindako zereginak eta arloko administrazio langileak gainbegiratzea.
• Arloko lana planifikatu, koordinatu eta gainbegiratzea.
• Lana planifikatzea, jardueren eta mugarrien egutegia ezarriz.
• Arloko jardueretan legea betetzen dela ziurtatzea.
• Talde lana sustatzea eta taldekideak motibatzea.
Enpresaren ezagutza funtzionalean sakondu ahala, pertsonak kudeatzeko beste eginkizun batzuk egingo ditu, eta horretan sakontzen joango da denborak aurrera egin ahala. Eginkizun horiek komunikazio, negoziazio eta lankidetza gaitasunak garatzeko aukera emango diote, besteak beste. Hasieratik langileen garapen profesionalaren esparru guztietan parte hartzea izango du helburu.
• Hala badagokio, Administrazioarekin eta Giza Baliabideekin lotutako hainbat proiekturen buru izatea.
• Pertsonen arloko digitalizazioa bultzatzea.
• Laguntzea Berdintasun Batzordean: AKSAren III. Berdintasun Plana (2025-2028) kudeatzea eta sustatzea eta sindikatuekin adostutako Plan Operatiboa betetzea.
• Euskara Plana bultzatzea.
• Enplegu baldintzak, hitzarmena eta lan protokoloak eguneratzeko kudeaketa lanak egin eta haiek bultzatzea.
• Absentziak kudeatzea. Absentziak kudeatzeko protokoloa ezartzea.
• Hautaketa prozesuak diseinatu eta negoziatzea.
• Prestakuntza Plana kudeatzea, prestakuntza premien inbentarioa egitea, arlokako informazioarekin eta lanbide profilekin.
• Hautaketa epaimahaietan titular moduan parte hartzea.
• Langileen lanbide profilen inbentarioan eta ebaluazioan parte hartzea.
• Langile bakoitzaren karrera profesionalaren garapen optimoaren jarraipenean parte hartzea.
• Langile berrien harrera, mentorizazio eta jarraipen plana egitea eta garatzea.
• Zuzenbideko lizentzia, edo gradu baliokidea.
• Lan Zientzietako lizentziatura, Lan Harremanetako eta Giza Baliabideetako gradua edo baliokidea.
• Ekonomia eta Enpresa Zientzietako lizentzia, edo gradu baliokidea.
• Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentzia, edo gradu baliokidea.
Derrigorrezko PL3 euskera.
- Arestian aipatutako baldintza guztiak bete beharko dira eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, eta lan-kontratua formalizatu arte eutsi beharko zaie, "E" atalean adierazitakoa izan ezik; izan ere, AKSA-k zehaztutako Mediku Zerbitzuak ziurtatu beharko du hori, kontratazio-proposamena egin baino justu lehenago.
- Desgaitasun duten pertsonak gainerako izangaien baldintza berberetan onartuko dira hautaketa-probetan, baldin eta haien mugak ez badira bateraezinak deitutako lanpostuari dagozkion eginkizunak edo zereginak normaltasunez betetzearekin.
Izangaiek dokumentazio hau bidali beharko dute, posta elektronikoz, deialdi bakoitzean zehazten den helbidera:
- I. eranskina
- II. eranskina.
- III. eranskina.
- NANaren edo balio bereko nortasun agiri baten irudi eskaneatua.
- Curriculum vitaea.- Gizarte Segurantzak emandako lan bizitzaren txosten eguneratua.- Ezagutzen zinpeko adierazpena.
- Curriculum memoria.- Oinarri espezifikoetan eskatutako titulazioaren kopia.
- Eskatutako ezagutzak edo baloratzekoak direnak egiaztatzeko ziurtagirien edo diplomen kopiak.
- Hizkuntzen tituluen kopiak.
- Izangaiak baldintzak betetzen dituela eta alegatutako merezimenduak egiazkoak direla frogatzen duen dokumentazio guztia.
Arabako Kalkuluguneak eskubidea du egiaztatzeko emandako dokumentazioa/informazioa egiazkoa dela, eta hautaketa prozesutik kanpo utzi ditzake, automatikoki, egiazkoa ez den informazioa eman dutenak.