Aparkalekuko zaindari (Lehiaketa)
Araba
EGINKIZUN OROKORRA:
Aparkalekuak kobratzeari eta kontrolatzeari lotutako eginkizunak eta zereginak.
EGINKIZUN ESPEZIFIKOAK, BESTEAK BESTE:
- Aparkalekuak kontrolatzea, eta, telekontroleko aplikazioaren bidez, aparkalekuen mugimenduak ikustea.
- Bezeroei arreta eta informazioa ematea.
- Kobrantzarekin lotutako kudeaketak egitea.
- Egindako diru-bilketaren zenbatekoa jasotzea eta finantza-erakundeari ematea.
- Kobratzeko makinen oinarrizko mantentze-lanak egitea: paper-trabak konpontzeko hornidura, txartelen ordezkapena, etab.
- Garbiketa-lan osagarri batzuk egitea.
- Bezeroen hileroko alokairuetarako aparkatzeko txartelak edo bonuak aktibatzea.
- Aparkalekuetan gainbegiratze-errondak egitea.
- Eguneroko parteak bete.
- Aparkalekuen egoerari buruzko txostenak egitea.
- Erreklamazioei lehen auzialdian erantzutea, eta, hala badagokio, solaskide egokia bideratzea edo kanalizatzea.
- Enpresaren intzidentzia eta larrialdien protokoloa jarraitzea.
- Arduradunek beren lanpostuagatik agintzen dizkioten antzeko eginkizun guztiak.
Eskolatze-ziurtagiria edo goragokoa, edo baliokidetasunak.
- 2 lanpostuk dute euskarako 1. hizkuntza-eskakizuna, derrigorrez.
- 2 lanpostuk 1. hizkuntza-eskakizuna dute, derrigortasun-datarikgabe.
A) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, Espainiako nazionalitatea izatea, Europar Batasuneko kide den estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak berretsitako nazioarteko tratatuen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzen zaion estaturen batekoa izatea. Halaber, Europar Batasuneko estatuetako nazionalen ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, baldin eta zuzenbidezko banantzerik ez badago, bai eta horien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherako ondorengoak badira edo adin horretatik gorakoak badira eta haien kontura bizi badira.
B) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adina ez izatea.
C) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea eta dagozkion eginkizunekin bateraezinak diren osasun-arazoak ez izatea. Laneko Arriskuen Prebentziorako Zerbitzuak zehaztuko du lanpostuaren araberako gaitasuna.
D) TUVISA Zerbitzutik edo sektore publikoko edozein administrazio publikotatik edo enpresatatik epai edo diziplina-espediente bidez bereizita edo etenda ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta ez egotea.
E) Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, eskatutako titulazio akademiko ofiziala izatea, lortu nahi den lanposturako baliokidea edo homologatua izatea edo, halakorik ezean, horiek lortzeko eskubideak ordainduta izatea, bai eta I. eranskinaren arabera eskatzen diren baldintzak ere, baldintza horietakoren baterako beste epe espezifikoren bat ezartzen ez bada.
B motako gidabaimena.
Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek udalaren web orrian izapidetu beharko dute eskabidea (www.vitoria-gasteiz.org/procesosselectivos).