Egoitza elektronikoa

Aparkalekuko eta TAO zaintzaileen lan-poltsa

2022/03/07 - 2022/04/01
Inprimatu

Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Hondarribiko Udala
Lehiaketa:
Aparkalekuko eta TAO zaintzaileen lan-poltsa
Lanpostua:
Aparkalekuko eta TAO zaintzailea
Mota:
Lan-poltsak
Titulazioa:

Eskola graduatu titulua, Lanbide Heziketako lehen maila edo titulu baliokideren bat izatea.

 

Hizkuntza eskakizuna:

2. hizkuntza-eskakizuna edo horren baliokidea egiaztatzea.

Beste baldintza batzuk:

a)    Europar Batasuneko kide den estatu bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin dituen eta Espainiako estatuak berretsi dituen Nazioarteko Itunen arabera, langileen zirkulazio librea aplikatu ahal zaion estatu bateko nazionalitatea edukitzea.

Europar Batasuneko kide den estatu bateko nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute (betiere zuzenbideaz bananduta ez badaude); baita haren ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere (beti ere ezkontideak zuzenbideaz bananduta ez badaude). Dena dela, ondorengoek parte hartu ahal izango dute, soilik, hogeita bat (21) urte baino gutxiago badituzte, edo gehiago edukita ere, haien kontura bizi badira.

b)    Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean 16 urte edukitzea.

c)    Edozein Herri Administrazioren zerbitzutik edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutu-organoren zerbitzutik kanpo uzten duen diziplina-espedienterik ez edukitzea eta epailearen ebazpen bidez bereizia edo ezgaitua izan den funtzionario-multzoan edo eskalan enplegu edo kargu publikoak betetzeko, eta lan-kontratupeko langileen kasuan, egiten zituzten zereginen antze koak betetzeko, ezgaitasun absolutua edo berezia ez edukitzea.

Beste estatu bateko nazionalen kasuan, ezgaituta edo antzeko egoera batean ez egotea eta bere estatuan enplegu publikoa baldintza berdinetan eskuratzeko aukerak eragozten dituen diziplina-zigorrik edo antzekorik ez edukitzea.

d)    Indarrean dagoen araudiaren arabera, ezgaitasun edo bateraezintasunezko lege-kausa batean nahastuta ez egotea; edozein kasutan, indarrean dagoen araudiak hautatzeko ematen duen eskubidea gordeko da.

e)    Lanpostuari dagozkion eginkizunak behar bezala betetzea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisikorik edo psikikorik ez izatea. Aspektu hori bere garaian egiaztatu beharko da, proposatutako izangaiari azterketa egin ondoren, Udalak horretarako ezarritako zerbitzuetan. 

f)    Titulazioa: Eskola graduatu titulua, Lanbide Heziketako lehen maila edo titulu baliokideren bat izatea.

g)    Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean B motako gidabaimena izatea.

h)    Euskara: 2. hizkuntza-eskakizuna edo horren baliokidea egiaztatzea. Jarraian aipatzen diren bitartekoetatik edozein erabil daiteke hizkuntza-eskakizuna ziurtatzeko:

— Eskaerarekin batera Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen ziurtagiria (2. hizkuntza-eskakizuna lortu dela egiaztatzen duena), edo horren ziurtagiri baliokideak aurkeztuko dira, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuak, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailarekin parekatzeko dena, adierazi bezala (2010-11-15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria).

— Hondarribiko Udalak egindako euskara-proba, 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatu ez duten izangaien gaitasuna egiaztatzeko.

Onartzea
Elektronikoa:

Hondarribiko Udalaren Egoitza Elektronikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez, bertan eskuragarri dagoen izapide espezifikoaren bidez.

Aurrez aurrekoa:
  • Hondarribiko Udaleko Erregistroan, Biztanleen Arreta Zerbitzuaren (BAZ) instalazioetan (Javier Ugarte kalea 6, 20280 posta-kodea, Hondarribia).               
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan.
  • Posta-bulegoetan. Horrelakoetan, betiere aurkezpen epearen barruan, gutun-azal ireki batean aurkeztu behar zaio eskabidea postetxeko funtzionarioari, hark eguna eta zigilua jarri eta ziurtatu ahal izan dezan. Horrela bakarrik ulertuko da eskabideak postetxearen bulegoan entregatu ziren egun berberean sartu zirela Hondarribia Udal Erregistroan. Eskabidea bera da zigilatu beharrekoa.
  • Aplikagarria den araudian aurreikusitako gainerako moduetako edozeinetan.

Deialdia
Gaiak:

1.      Hondarribiko Udaleko Araututako aparkamenduaren udal zerbitzuari buruzko ordenantza.         
https://www.hondarribia.eus/documents/124308/124959/Ordenanza+servicio+municipal+de+-estacionamiento+regulador+2015-06-10/f9d9126e-8233-4ad3-826c-d0d39dccbab4.            

2.      Herriko kaleak.

3.      Herriko eraikin garrantzitsuenak.

4.      Erakunde publikoak.

5.      Herriko garraiobideak.