Aparejadore
Gipuzkoa
Ardura orokorrak:
«Lurralde» eremuaren baitan dagoen «Hirigintza-Ingurumen-obrak-zerbitzuak» izeneko unitate administratiboaren funtzionamendu egokiaz arduratu. Aholkularitza teknikoa gauzatu hirigintza kudeaketa-diziplina zein ingurumen eta jarduera gaietan. Eta zerbitzuak arloari, hau da, brigada taldeari beharrezko instrukzioak eman.
Eginkizun esanguratsuenak:
Unitate administratiboaren kudeaketa:
— Alkatearekin eta Zerbitzu Orokorretako Arduradunarekin lankidetzan, udal jabetzako espazio-guneak, eraikinak eta azpiegiturak egoki mantentzeko ezarritako helburuak betetzearren epean egin beharreko jarduerak planifikatu.
— Udalaren kontratazio-plegu-agiriak, udal Ordenantzak (bereziki obren zergak-bide publikoen olupazio ordenantzak) landu, Idazkaritzarekin koordinatuz, eta horietan aldaketak proposatu.
— Urteko aurrekontuaren proposamena egin eta kudeatu (exekuzioaren jarraipena, desbiderapenen kontrola, Idazkaritzarekin koordinatuz).
— Departamentuaren dokumentazio sistemaz arduratu –bai fisikoaz bai informatikoaz–: antolatzeko irizpideak eta jarraibideak definite, idazkaritzarekin koordinatuz, eta sistema eguneratuta eduki.
Aholkularitza teknikoa:
— Alkatea, zein Hirigintza-Ingurumen eta obra-zerbitzuen batzorde informatiboa informatu eta aholkatu, hirigintza-kudeaketa eta diziplina zein ingurumen gaiak direla eta, beste aholkulari tekniko batzuekin koordinatuta.
— «Hirigintza-ingurumen-obra-zerbitzu» batzorde informatiboan euskarri tekniko eta administratibo lanak egin: bertan eztabaidatuko diren gaiak aztertu. Gai-zerrenda, deialdia eta aktak idatzi. Erabakien exekuzioa eta jarraipena gauzatu.
— Txosten teknikoak idatzi gai hauen inguruan: lizentzia eskaerak, ekimen pribatuko naiz udal ekimeneko proiektuen exekuzioa, zuinketa aktak, obra egiaztagiriak, obra harrerak, hirigintza kontsultak eta unitate administratiboko bestelako gaiak. Obran bertan egin beharreko ikuskapenak burutu.
— Jarduera lizentziei buruzko espedienteak egoki tramitatzeaz arduratu eta obran ikuskapenak egin.
— Udalak kontrataturiko obretan proiektuen diseinu, zuzendaritza eta exekuzioaren jarraipena egin.
— Udalerrian dauden diren eraikin, obra eta instalazio pribatu guztien egoerari eta segurtasunaren kontrola burutu, horretarako, ikuskapenak egin, txostenak idatzi eta dagozkion tramiteak sustatuz (exekuzio aginduak, aurri deklarazioak eta abar) idazkaritzarekin koordinazioz.
— Udalaz gaindiko eta aparteko beste erakunde publiko, entitate pribatu eta profesionalekin beharrezko harremanak gauzatu ohikotasunez.
— Bere eginkizuneko gaiei dagokionez, herritarrak hartu, informatu eta orientatu.
— Alkateari lagundu beste Administraziotako agintariei egindako ikustaldi zein bileretan, hala eskatuz gero.
Erdi mailako unibertsitate ikasketak arlo hauetan: Arkitektura tekniko, aparejadore, ingenieri eraikuntza arloan, edo antzeko graduren bat. Goi mailako unibertsitate tituludun hautagairik edo espezialitate ezberdinekorik ez da onartuko, «eraikuntzaren antolaketa legeak» ezarritako profesio arteko eskuduntza banaketa kontuan hartuz.
Euskararen ezagutza egiaztatzea, laugarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea den mailan.
Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak gauzatu eta espainiar estatuak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatukoa izatea (enplegatu publikoaren oinarrizko estatutuak –5/2015 lege-testu-bateratuak legeak–, 57. artikuluan xedatu moduan). Edo bestela, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontide izatea –beti ere, legez bananduta ez badaude– edota beren ondorengo izatea –21 urtetik beherako adinekoa bada edota zaharragoa izan arren, menpekotasunean biziz gero–.
Gutxienez hamasei urte izatea eta gehienez ere nahitaezko erretiroaren adina.
Titulazioa: Erdi mailako unibertsitate ikasketak arlo hauetan: Arkitektura tekniko, aparejadore, ingenieri eraikuntza arloan, edo antzeko graduren bat. Goi mailako unibertsitate tituludun hautagairik edo espezialitate ezberdinekorik ez da onartuko, «eraikuntzaren antolaketa legeak» ezarritako profesio arteko eskuduntza banaketa kontuan hartuz.
Zereginak egiteko gaitasun funtzionala izatea.
Administrazioko zerbitzutik baztertu ez izana diziplina espediente bidez, ezta ere, gaitasunik gabe utzi izana funtzio publikoak betetzeko.
Ez egotea legezko ezintasun edo bateraezintasun egoeran.
Euskararen ezagutza egiaztatzea, laugarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea den mailan (Europar Batasuneko hizkuntzen C2) oinarri hauen 7.3 atalean ezarri moduan.
Udal webgune bidez (www.anoeta.eus/): udal zerbitzu telematikoak: sarrera erregistro bidez.
Lanbide bidez.
Udaleko erregistro orokorrean (Herriko plaza, Anoeta).
39/2015 legeak –Administrazio publikoen prozedura amankomun legeak– 16.4 artikuluan ezarri moduan.
1. 7/85 legea: udal organoak. Udalbatza, Alkatea, Gobernu Batzarra, zinegotziak.
2. 2/2016 legea: Euskadiko toki erakundeen legea. Udal eskuduntzak.
3. 39/2015 legea: prozedura administratiboaren egitura eta fase ezberdinak. 40/2015 legea: Administrazio elektronikoa: egoitza elektronikoa, sinadura, espediente elektronikoa, espediente kudeatzailea.
4. Hizkuntza elebitasun ofiziala: 10/82 legea – euskararen erabileraren normalizazio legea-.
5. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna: 4/2005 legea (1, 2, 3, 7, 18, 19, 20, 23, 24, 25 eta 46 artikuluak).
6. Lurzorua eta hirigintza 2/2006 legea.
7. 3/2015 Etxebizitza legea. Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa- 117/2018 Dekretua.
8. 3/98 ingurumen legea.
9. Ikuskizun publikoen eta aisialdi jardueren 10/2015 legea. 44/2014 Dekretua –aseguruak– 36/2012 Dekretua –ordutegiak–. 33/2005 Dekretua –ordutegi komertzialak–.
10. 9/2017 sektore publikoko kontratuen legea. Kontratu motak. Esleipen prozedurak.
11. Irisgarritasun araudia: 20/1997 legea eta garapen arau teknikoak. 68/2000 dekretua.
12. Energia jasangarritasun 4/2019 legea.
13. Lan arriskuen prebentzio 31/1995 legea eta erreglamentuak (485/1997, 486/1997 eta 1627/1997 errege dekretuak).
14. Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuaren 16/2002 legea. 1/2008 legea: proiektuen ingurumen eragin ebaluazioa. 211/2012 Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura Dekretua.
15. 22/2011 Legea: hondakinak eta kutsatutako lurzoruen legea. 4/2015 legea: lurzoruaren kutsadura prebenitzeko eta zuzentzeko legea. Euskadiko lurzoru kutsatuen inbentarioa.
16. Eraikuntzaren kode teknikoa.
17. 102/2007 Errege Dekretua, eraikinen instalazio termikoak.
18. Suteen aurkako babes 513/2017 Erreglamentua («RIPCI»). Industria eraikinetan suteen aurkako segurtasun 2267/ 2004 Erreglamentua.
19. Eraisketa zein eraikuntzatik eratorritako hondakinen kudeaketa Dekretua.
20. 49/2009 Dekretua, betelanen Dekretua.