Animatzaile Soziokulturala
Bizkaia
— Erantzukizun orokorrak:
• Ugao-Miraballes udalerriko biztanleentzako kultur programa eta zerbitzuen diseinua, plangintza eta gauzatzea kudeatzea, liburutegi-zerbitzua izan ezik.
— Eginkizunak:
• Proiektuen diseinuan, kultura-programen plangintzan eta funtzionamendu-estrategietan laguntzea.
• Kultura-jardueren plangintza eta programazioa kudeatzea.
• Laguntzak eta dirulaguntzak prestatzea eta kontrolatzea.
• Kultur zerbitzuak kudeatzeko lehiaketetan plegu teknikoak egitea
• Haur eta gazteentzako zerbitzuen, gazteentzako informazio-zerbitzuaren, historia ezagutzeko zentroaren eta aisialdiko ikastaroen enpresa esleipendunak kudeatutako zerbitzuez arduratzen diren eta kulturako erdi-mailako teknikari gisa lanpostuak betetzen dituzten langileekin koordinatzea.
• Kultura-ekipamenduek behar bezala funtzionatzen dutela zaintzea.
• Dagozkion txosten teknikoak idaztea
• Kultura-zerbitzuen barruan lan egiten duten profesionalen taldeari begira egotea, aurreikusitako helburuak behar bezala betetzeko.
• Hautemandako beharretatik, erabiltzaileen eskaeretatik, tokiko elkarteetatik eta abarretatik sortutako kultura-proposamenak egitea.
• Harreman zuzena eta etengabea tokiko elkarteen sarearekin, udal honetako tokiko zerbitzuekin eta udal arloekin, eta mugakide diren beste udal batzuetako langileekin eta arloekin, kultur ekimenak batera gauzatzeko, bai udal mailan, bai udalaz gaindiko mailan.
• Jai-batzordea koordinatzea, jai-programak elkarrekin landuz, horiek kudeatuz eta gauzatuz eta baloratuz.
— Lanpostu guztietarako eginkizun komunak:
• Laneko osasun eta higieneari eta arriskuen prebentzioari buruzko arauak betetzea.
• Lan-sistemei eta -prozesuei dagokienez, hobetzeko proposamenak egitea nagusiei.
• Bere sailari eta, oro har, korporazioari behar bezala funtzionatzen laguntzeko eskatzen zaizkion eginkizunak edo bere lanpostuarekin zerikusia duten antzeko kategoriakoak egitea eta gauzatzea.
• Bere eskumenekin eta informazio- eta komunikazio-teknologia berriekin lotutako gaiei buruzko prestakuntza jasotzea, bere lanpostua eraginkortasun handiagoz betetzeko.
Erdi-mailako unibertsitate-titulua eta diplomatura izatea. Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, eskatutako titulazio akademiko ofizial hori izatea, edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea, bai eta lanpostu bakoitzari dagozkion oinarri espezifikoetan jasotako beste betekizun guztiak ere. Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, tituluaren homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria dutela egiaztatu beharko dute.
1994ko abenduaren 31ko derrigortasun-data duen 3. hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa da deitutako lanposturako.
- Nazionalitatea. Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna izatea edo langileen joan-etorri askea aplikatzen zaien estaturen bateko herritartasuna izatea, Europar Batasunak sinatu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera.
Adina. Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean 16 urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehienezko adina ez gainditzea.
Titulazioa. Erdi-mailako unibertsitate-titulua eta diplomatura izatea. Eskabideak aurkezteko epea amaitzean, eskatutako titulazio akademiko ofizial hori izatea, edo, halakorik ezean, titulazio hori lortzeko eskubideak ordainduta izatea, bai eta lanpostu bakoitzari dagozkion oinarri espezifikoetan jasotako beste betekizun guztiak ere. Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, tituluaren homologazioa egiaztatzen duen ziurtagiria dutela egiaztatu beharko dute.
Gaikuntza. Diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikoren zerbitzutik edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoetatik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezirik ez izatea funtzionarioen kidego edo eskaletara iristeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ez izatea desgaikuntzarik edo egoera baliokiderik izatea, eta ez izatea diziplina-zehapenik edo zehapen baliokiderik bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragozteko.
Ateraezintasuna edo ezintasuna. Indarreko araudiaren arabera bateraezintasun- edo ezintasun-kausa legalik ez izatea, eta araudi horrek ematen dion aukera-eskubidea salbu uztea.
Gaitasuna.
— Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea eta dagozkion zereginak egitea eragozten duen gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea.
— Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak (euskara eta gaztelania) ezagutzeko nolabaiteko gaitasuna izatea (euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna).
Langabezia. Lanbiden izena emanda egotea.
Haurrak eta nerabeak babestea Hautagaiek Sexu Delituen Ziurtagiri Negatiboa izan behar dute, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legean xedatutakoaren arabera.
Kontratazio hori aldi baterako lan-erregimenean eta lanaldi partzialean egingo da (ordeztu beharreko langilearen lanaldiaren % 50), txanda-kontratuaren kontratu-modalitatean.
www.ugao-miraballes.eus web orrian.
- Ugao-Miraballesko Udaleko erregistro orokorrean, 8:30etik 14:30era, Alkatetzari zuzenduta.
- Horrez gain, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitakoaren arabera aurkeztu ahal izango dira.