Animalien Nutrizio Teknikari
2023/05/24
-
2023/06/07
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NEIKER-Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, S.A.
Lehiaketa:
Animalien Nutrizio Teknikari
Lanpostua:
Animalien Nutrizio Teknikari
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:
- Hausnarkari edo hegaztizaintzan Animalien elikadurari buruzko saiakuntza produktiboak egitea (pisuari eta/edo esnearen ekoizpenari eta irensketari buruzko datuak hartzea, elikagaien laginak, esnea, gorozkiak, etab.).
- Animaliak elikatzeko lehengaiak, osagaiak eta/edo gehigarriak baloratzea (laginak prestatzea, hartzidura ruminala simulatzeko in vitro saiakuntzak egitea, botilak pisatzea, gasa ekoizteko kurbak doitzea, etab.).
- Hausnarkarien metano enterikoaren emisioak neurtzea (ekipoak instalatzea, datuak kudeatzea eta eguneroko metanoa kalkulatzea).
- Deialdiaren xede den arloan Azterketa estatistikoak eta txostenak egitea.
Titulazioa:
Lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza zein ingeniaritza teknikoko titulua izatea ondorengo jakintzagaietan: Agronomia, Mendiak, Biologia Zientziak, Ingurumen Zientziak, Biokimika, Bioteknologia, Kimika, Farmazia, Albaitaritza eta Elikagaien Teknologia, Matematika edo biozientziei lotutako beste diziplina batzuk.
Beste baldintza batzuk:
- Gutxienez, bi urteko esperientzia izatea deialdiren 3. Puntuan aipatutako bi eginkizunetan.
Behar bezala justifikatutako doktorego bekak lan-kontratutzat hartuko dira.
Gainontzeko bekei dagokionez, 18 hilabete bekadun egotea 12 hilabete kontratuarekin egotearen parekoa izango da.
Lanaldi partzialeko kontratuak bere lanaldiaren arabera kontutan izango dira. Ez dira kontutan izango lanaldi oso bat bezala. - Ingelesa A.2. mailan izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da. Baldintza hau ere bete ahal izango da araututako prestakuntza akademikoa ingelesez egin dela egiaztatzen bada. Araututako prestakuntza akademikoa ingelesez egitea, ez da inola ere kontutan izango hizkuntza-meritu bezala.
- B motako gida baimena.
Onartzea