Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NEIKER - Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, S.A.
Lehiaketa:
Animalien mikobakteriosietan mikrobiologiako eta immunologiako teknikaria
Lanpostua:
Animalien mikobakteriosietan mikrobiologiako eta immunologiako teknikaria
Mota:
Behin-behineko kontratu
Kontratu-mota:
Behin-behineko kontratu
Eginkizunak eta atazak:
- Mikobakterioak eta mikobakteriofagoak hainbat metodo mikrobiologikoren bidez haztea.
- Mikobakterioak teknika molekularren bidez ezaugarritzea, sekuentziazio masiboa barne, eta ondoren analisi bioinformatikoa egitea.
- Kultibo zelularreko teknikak, immunosaiakuntzak, fluxu-zitometria eta markatzaile immunologikoen kuantifikazioa erabiltzea mikobakteriosien aurkako txertoen eragin babeslea aztertzeko.
- Esperimentazioko animalien maneiuan, lagin-hartzean, nekropsietan eta karakterizazio anatomopatologikoan parte hartzea.
Titulazioa:
Lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza zein ingeniaritza teknikoko titulua izatea ondorengo jakintzagaietan: Agronomia, Mendiak, Biologia Zientziak, Ingurumen Zientziak, Biokimika, Bioteknologia, Kimika, Farmazia, Albaitaritza eta Elikagaien Teknologia, Matematika edo biozientziei lotutako beste diziplina batzuk.
Beste baldintza batzuk:
- Gutxienez, urte bateko esperientzia izatea deialdiren 3. puntuan aipatutako bi eginkizunetan (urtebete bi zereginetako bakoitzean).
- Ingelesa A.2. mailan izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da. Baldintza hau ere bete ahal izango da araututako prestakuntza akademikoa ingelesez egin dela egiaztatzen bada. Araututako prestakuntza akademikoa ingelesez egitea, ez da inola ere kontutan izango hizkuntza-meritu bezala.
- B motako gidabaimen europarra.