Egoitza elektronikoa

Animalien Hobekuntza genetikoko Ikertzaile Laguntzaile

Neiker
2021/07/09 - 2021/07/23
Inprimatu
Arkauti/Arcaute
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NEIKER - Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, S.A.
Lehiaketa:
Animalien Hobekuntza genetikoko Ikertzaile Laguntzaile
Lanpostua:
Animalien Hobekuntza genetikoko Ikertzaile Laguntzaile
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:
  • Bioinformatika eta biologia konputazionala inplementatzea eta erabilera sustatzea, Ardi-latxa arrazaren hautaketa eta hobekuntza genetikoaren programan hautaketa genomikoa ezartzea eta jarraipena egitea. Ebaluazio genomikoko ereduak optimizatzea.
  • Galtzeko zorian dauden EAEko arraza autoktonoak kontserbatzeko programen jarraipena egitea.
  • Esperimentuak diseinatzen, argitalpenak egiten eta datuak aztertzen laguntzea eta parte hartzea, batez ere errendimenduak kontrolatzeko datu-baseetatik datozen informazio produktibo, genealogiko eta molekularrarekin zerikusia dutenak, deialdiaren xede den arloan.
  • Animalien hobekuntza genetikoaren emaitzen transferentzia teknologikoan laguntzea.
Titulazioa:

Lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza zein ingeniaritza teknikoko titulua izatea ondorengo jakintzagaietan: Agronomia, Mendiak, Biologia Zientziak, Ingurumen Zientziak, Biokimika, Bioteknologia, Kimika, Farmazia, Albaitaritza eta Elikagaien Teknologia edo biozientziei lotutako beste diziplina batzuk.

Beste baldintza batzuk:
  • Lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza zein ingeniaritza teknikoko titulua izatea ondorengo jakintzagaietan: Agronomia, Mendiak, Biologia Zientziak, Ingurumen Zientziak, Biokimika, Bioteknologia, Kimika, Farmazia, Albaitaritza eta Elikagaien Teknologia edo biozientziei lotutako beste diziplina batzuk.- Gaur egun indarrean dagoen doktoretzako master ofiziala edo DEA edukitzea (Ikasketa Aurreratuen Diploma), eta gutxienez 3 urteko lan esperientzia izatea arloari loturiko I+G proiektuetan: hautaketa genomikoa eta ardi latxa arrazaren hobekuntza genetikoa ezarri eta jarraipenetan.


Behar bezala justifikatutako doktorego bekak lan-kontratutzat hartuko dira.
Gainontzeko bekei dagokionez, 18 hilabete bekadun egotea 12 hilabete kontratuarekin egotearen parekoa izango da.
Lanaldi partzialeko kontratuak bere lanaldiaren arabera kontutan izango dira. Ez dira kontutan izango lanaldi oso bat bezala.

  • Ingelesa B.1. mailan izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da. Baldintza hau ere bete ahal izango da unibertsitateko gradua, masterra, doktoratua zein postdoktoratua ingelesez egin dela egiaztatzen bada. Unibertsitateko gradua, masterra, doktoratuta zein postdoktoratua ingelesez egitea,  ez da inola ere kontutan izango hizkuntza-meritu bezala.
  • B motako gida baimena.
Onartzea
Aurrez aurrekoa:

NEIKER Sozietate Publikoaren edozein zentrotan (ordutegia: 8:00etatik 14:00ak arte) edo posta ziurtatuz aurkez daitezke (ez dira onartuko e-postaren bidez bidalitako eskaerak), NEIKER-en eskabidea egiteko eredu aurkeztuz eta CV erantsiz eta bertan egiaztatzen den agirien dokumentazioa batera bidaliz: eskabidean adierazitako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko agiriak. Ez da balioetsiko eskabidean zehaztu eta egiaztatzen ez dena.

Arloari dagokion lan-esperientzia egiaztatzeko, lan kontratuak edo bakoitzak lan egin duen enpresak edo administrazioak emandako ziurtagiria behar da. Kontratuaren iraupena eta lanean betetako eginkizunak adierazi behar dira ziurtagirian. Lan-Eesperientzia orokorra egiaztatzeko, lehengoaz gain, Lan Bizitzaren Agiria aurkeztea beharrezkoa izango da.