Animalia Osasunaren arloan Mikrobiologia Molekularreko Teknikari
Bizkaia
- Animalia osasunari aplikatutako mikrobiologia molekularraren arloko I+G proiektuetan jarduerak diseinatzen, planifikatzen eta gauzatzen parte hartzea, bereziki elikagaien zoonosiari eta antibiotikoekiko erresistentziei lotuta.
- Biologia molekularreko teknikak garatu, prest jarri eta aldizka berrikusten parte hartzea, animalia osasunerako garrantzitsuak diren patogenoak eta horiekiko erresistentziak detektatzeko eta karakterizatzeko, sekuentziazio masiko teknikak barne, genomen eta metagenomen azterketara aplikatuta.
- Animalia Osasuneko Mikrobiologia Molekularraren arloko laborategiko saiakuntzak eta analisi bioinformatikoak eta estatistikoak planifikatzea eta gauzatzea.
- Aipatutako lan arloetan sortutako emaitzei buruzko txostenak egiten laguntzea eta ezagutzak jakinarazten parte hartzea, bai komunitate zientifikoari, bai sektoreari, Animalia Osasuneko Mikrobiologia Molekularraren arloan.
Titulazioa lizentziatura edo diplomatura graduko unibertsitate diziplina hauetakoren batean edo ingeniaritza teknikoan edo ingeniaritzan: Agronomia, Mendiak, Biologia Zientziak, Ingurumen Zientziak, Biokimika, Kimika, Farmazia, Zientziak, Albaitaritza eta Elikagaien Teknologia edo biozientziei lotutako beste diziplina batzuk.
- Gutxienez, bi urteko esperientzia izatea deialdiren esperientzi aipatutako bi eginkizunetan.
Behar bezala justifikatutako doktorego bekak lan-kontratutzat hartuko dira.
Gainontzeko bekei dagokionez, 18 hilabete bekadun egotea 12 hilabete kontratuarekin egotearen parekoa izango da.
Lanaldi partzialeko kontratuak bere lanaldiaren arabera kontutan izango dira. Ez dira kontutan izango lanaldi oso bat bezala.
- B motako gida baimena.
- Ingelesa edo frantsesa A.2. mailan izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da.
NEIKER Sozietate Publikoaren edozein zentrotan (ordutegia: 8:00etatik 14:00ak arte) edo posta ziurtatuz aurkez daitezke (ez dira onartuko e-postaren bidez bidalitako eskaerak), NEIKER-en eskabidea egiteko eredu aurkeztuz eta CV erantsiz eta bertan egiaztatzen den agirien dokumentazioa batera bidaliz: eskabidean adierazitako betekizunak eta merezimenduak egiaztatzeko agiriak. Ez da balioetsiko eskabidean zehaztu eta egiaztatzen ez dena.
Arloari dagokion lan-esperientzia egiaztatzeko, lan kontratuak edo bakoitzak lan egin duen enpresak edo administrazioak emandako ziurtagiria behar da. Kontratuaren iraupena eta lanean betetako eginkizunak adierazi behar dira ziurtagirian. Lan-Eesperientzia orokorra egiaztatzeko, lehengoaz gain, Lan Bizitzaren Agiria aurkeztea beharrezkoa izango da.